Zuzenbidea
Uda ikastaroa
Parlamentu irekia eta gobernantza-eredu berriak

Parlamentu irekia eta gobernantza-eredu berriak

Uzt. 15 - 16. Uzt, 2024 Kod. D15-24

Azalpena

Gaur egun, parlamentuek erronka berriei egin behar diete aurre, erritmo bizian aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, politiko eta sozialean, eta horretara egokitu behar dira berehala. Aldaketa horien guztien ondorioz, herritarrek ordezkaritza-erakunde desberdin baten aldetik gehiago eskatzen dute, eta gauza asko lortu nahi dira: informazio gehiago eta Parlamentuko lanean eragiteko gaitasun handiagoa, kontu-emate zehatzagoa eta herritarren eskaeren harrera handiagoa, baita behar zehatzak asetzeko zerbitzu eta emaitza gehiago. Hau da, parlamentuek irekiagoak eta harkorragoak izan behar dute herritarrekiko.

Baina zer da parlamentuen irekiera? Zer esan nahi dugu benetan? Egia esan, parlamentu irekiaren kontzeptua etengabe eguneratzen den kontzeptua da. Testuinguru soziopolitiko baten konbinazioaren emaitza da, informazioaren gizartearen barruan, baina adiera desberdinekin. Bat adierazi behar badugu, esan genezake parlamentu irekiak modu gardenean komunikatzen duela bere jarduera eta informazio guztia, formatu irekietan eta herritarrek ulertzeko moduan, eta parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko espazioak irekitzen dituela, elkarrizketa etengabean, entzute aktiboaren bidez.

Laburbilduz, esan genezake Parlamentua tresna baliagarria izan behar dela gizartearentzat, herritarren beharrak asetzeko, Hans Kelsenek 1920an "Demokraziaren funtsa eta balioa" saiakeran planteatu zuen bezala.

Bada, horri guztiari buruz hausnartu nahi da Uda Ikastaro honetan, gaian adituak direnen eskutik. Legebiltzarra ezin da gelditu, guztiontzat beharrezkoa dela sentiarazteko bideak aurkitu behar ditu. Ikusiko dugu nola lor dezakegun.

Irakurri gehiago

Helburuak

Parlamentarismoari eta, bereziki, parlamentu irekiari buruzko esparru teorikoak ezagutzea, nazioarteko testuinguru batean.

Era berean, gobernantza-eredu berrien arloan gaur egun dauden joerak ezagutzea eta aztertzea.

Ganbera legegileak modernizatzeko, irekitzeko eta gardenak izateko neurriak formulatzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren tresnak aztertzea.

Legebiltzar irekiko esperientziak eta gobernantza-eredu berriak aztertzea eta alderatzea.

Gai horiek eztabaidatzea eta lantzea, parte-hartzaile guztien artean modu aktiboan.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco

Programa

2024-07-15

09:45 - 10:00

Registro / Erregistroa

10:00 - 10:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Montserrat Auzmendi del Solar | Eusko Legebiltzarra - Azterlanen zuzendaria
10:30 - 11:15

“Desafíos del Parlamento en la era digital“

  • Andoni Iturbe Mach | Eusko Legebiltzarra - Legelari Nagusia
11:15 - 12:00

“Experiencias de parlamento abierto en el ámbito regional europeo“

  • Francisco Javier López Hernández | Parlamento de Canarias - Letrado
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:15

“Engagement between parliament and citizens: drawing from international practice“

  • Cristina Leston-Bandeira | Presidenta de IPEN International Parliament Engagement Network - Profesora de Ciencia Política. Universidad de Leeds (Zoom bidez parte hartuko du)
13:15 - 14:00

Debate / Eztabaida

2024-07-16

10:00 - 10:45

“Cultura de participación y de gobierno abierto“

  • Ismael Peña López | Director de la Escuela de Administración Pública de Catalunya y profesor de Ciencia Política de la Universitat Oberta de Catalunya
10:45 - 11:30

“Lankidetzazko gobernantza: hitzetatik ekintzetarako ibilbidearen zailtasun eta pozak“

  • Miren Larrea Aranguren | Orkestra - Ikertzailea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:45

“El parlamento simulativo: lo virtual y lo real en la democracia parlamentaria“

  • Eloy García López | Universidad Complutense - Profesor de Derecho Constitucional
12:45 - 13:30

Debate

13:30 - 14:30

Mahai ingurua: Mahai ingurua

  • Montserrat Auzmendi del Solar | Eusko Legebiltzarra - Azterlanen zuzendaria

Zuzendariak

Montserrat Auzmendi del Solar

Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco, Azterlanen zuzendaritza/Dirección de Estudios

Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1998) Kutxaren saria bere promozioko espedienterik onenari. - Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, Zuzenbide Fakultateko Erromatar Zuzenbideko Sailean 1998-1999 ikasturtean, eta Administrazio eta Konstituzio Zuzenbideko Sailean 2001-2002 eta 2002-2003 ikasturteetan. - Eusko Legebiltzarreko legelari-plaza lortu zuen 2000. urtean, oposizio-lehiaketa bidez, bat zenbakiarekin. - 2004an erakunde horretako Antolaketa eta Giza Baliabideen zuzendari izendatu zuten, eta 2009ra arte bete zuen kargu hori. - Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia 2009ko maiatzetik 2012ko abendura. - Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Aholku Kontseiluko kidea 2010etik. - Eusko Legebiltzarreko Azterlanen zuzendaria 2017tik, gaur egun betetzen duen kargua - Erakunde horretako datuak babesteko ordezkaria eta Parlamentuetako Datuak Babesteko Ordezkarien Elkarteko lehendakaria. - Eusko Legebiltzarreko Aldizkariaren zuzendaria – LEGAL-. - Hainbat kongresu eta jardunalditan hizlari izan da, baita arlo bereko artikuluen egile ere, aldizkari espezializatuetan eta obra kolektiboetan.

Hizlariak

Eloy García López

Andoni Iturbe Mach

Andoni Iturbe Mach es funcionario del Parlamento Vasco desde septiembre de 1987. Ha ocupado la plaza de letrado desde 27 de marzo del 2000. Desde esta fecha, ha sido el letrado responsable, entre otras comisiones, de la Comisión de Derechos Humanos e Igualdad. El 12 de noviembre de 2002 fue nombrado director de Estudios y, por lo tanto, responsable de los servicios de Biblioteca, Archivo y Documentación. Atendiendo a este cometido, ha sido responsable de la organización de diferentes cursos y seminarios que el Parlamento Vasco organiza habitualmente sobre diversas materias relacionadas con la actividad parlamentaria. Desde el 20 de diciembre de 2016 es el letrado mayor de esta institución. Andoni Iturbe Mach Eusko Legebiltzarreko funtzionarioa da 1987ko irailetik. Legelari-plaza bete du 2000ko martxoaren 27tik. Ordutik, besteak beste, Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeko legelaria izan da. 2002ko azaroaren 12an Azterlanen zuzendaria izendatu zuten eta, beraz, Liburutegi, Artxibo

Miren Larrea Aranguren

Ikertzaile nagusia da Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan, eta International Journal of Action Research erakundeko erredaktore-burua. Esperientzia du lurralde-garapenerako ikerketa- eta ekintza-prozesuen bideratzaile gisa. Etorkizuna Eraikiz Think Tankeko ikerketa-ekintza taldea koordinatzen du.

Cristina Leston-Bandeira

Francisco Javier López Hernández

Ismael Peña López

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-07-15 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
Online zuzenean2024-05-31 arte2024-07-15 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa