Gizartea
Berdintasuna
Uda ikastaroa
Parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea: gizarteratzea lortzea eta indarkeria matxistari aurre egitea. Esperientziaren ahotsak

Parte-hartzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea: gizarteratzea lortzea eta indarkeria matxistari aurre egitea. Esperientziaren ahotsak

Ira. 12 - 12. Ira, 2022 Kod. G25-22

Uda ikastaro parte-hartzailea, gizarte-bazterkeriako edo indarkeria matxistako egoeran edo gizarteratze-prozesuetan edo indarkeria matxista gainditzeko prozesuetan dauden pertsonak eta alor horietan lan egiten duten profesionalak biltzeko.

Azalpena

Gizarte-bazterkeria eta indarkeria matxista Gipuzkoako Foru Aldundian aspalditik lantzen dira. Errealitate horien prebentzioan, arretan eta jarraipenean egindako lanak giza eskubideekin, konplexutasunaren balorazioarekin eta bizi-kalitate handiagoa bilatzearekin lotutako esku-hartze eredu bat mamitu du. Gizarteratzeak, parte-hartzeak, autodeterminazioak eta pertsonen ahalduntzeak bideratzen dute arlo horietan esku hartzeko guztia. Horrela, Elkar-EKIN Gizarteratze Planaren esparruan, hainbat jarduera garatzen ari dira pertsonek gizarteratze-prozesuetan edo indarkeria matxistako egoerak gainditzeko prozesuetan parte har dezaten.

Ikastaro honen helburua gizarte-bazterkeriako eta indarkeria matxistako egoerei aurre egiten ari diren edo aurre egin dieten pertsonei ahotsa ematea eta parte hartzeko espazio bat eskaintzea da. Ikastaro honetako protagonistak izango dira Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzuko baliabideetan edo programetan arreta jaso dutenak, bai eta antzeko esperientziak dituztenak gure ingurune hurbilean ere.

Ikastaroa bi egunetan egingo da, aipatutako partaidetza-, autodeterminazio- eta ahalduntze-elementuei heltzeko bi esparru horietan: gizarteratzea eta indarkeria matxista. Bi saioei hasiera emateko, gizarteratze- eta indarkeria matxistari aurre egiteko prozesuetan parte hartzeko, autodeterminatzeko eta ahalduntzeko gako batzuei buruzko hurbilketa teorikoa egingo da. Ondoren, ikuspegi horietatik, egoera horiei aurre egin dieten pertsonen esperientzia indibidualetan eta/edo kolektiboagoetan sakonduko da, ikastaroari protagonisten eta gainerako parte-hartzaileen arteko elkarrizketarako espazioak emanez.

Uda Ikastaro honetan, alde batetik, Egizarteratze-prozesuetan edo indarkeria matxistako egoerak gainditzeko prozesuetan pertsonek parte hartzeko Elkar-EKIN Planaren esparruan egindako lanaren esparru teoriko-praktikora hurbilduko da. Bestetik, horrelako egoerei aurre egin dieten pertsonei ahotsa eman eta banakako esperientziak entzuteko prozesu bat irekiko da. Hori guztia, talde txikietako elkarrizketen bidez geroko elkarrizketa sustatzeko. Ikastaroaren bi egunetako batean, gainera, antzerki-ekitaldi txiki bat eskainiko da, egoera horietan dauden edo egon diren pertsonak protagonista izango dituena.

Ikastaro hau ekintza parte-hartzaile gisa eratzen da eta gizarte-bazterkeriako edo indarkeria matxistako egoeran edo gizarteratze-prozesuetan edo indarkeria matxista gainditzeko prozesuetan dauden pertsonak eta alor horietan lan egiten duten profesionalak bildu nahi ditu. Ikastaroaren izaera dela eta, edukiera mugatua izango da eta izen-emateak barne-prozesu baten bidez egingo dira (matrikulak ez dira publiko orokorrarentzat irekita egongo). Horren helburua hartzaile gehienak gizarte-bazterkeriako edo indarkeria matxistako egoeran dauden pertsonak edo egoera horiek gainditzeko prozesuetan daudenak izatea da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Erabiltzaileek gizarteratzeko eta/edo indarkeria matxista gainditzeko prozesuetan parte hartzeko, autodeterminatzeko eta ahalduntzeko gako teorikoagoak ematea.

Indarkeria matxistari aurre egiteko eta/edo gizarteratzeko prozesuetan elementu horiek (parte-hartzea, autodeterminazioa, ahalduntzea) duten garrantzia aztertzea eta sakontzea eta egoera horiei ematen zaien arreta hobetzeko modu berriak ezagutzea.

Parte hartzeak, autodeterminazioak eta erabiltzaileen ahalduntzeak arreta pertsonalizatzeko bidean duten garrantziaz hausnartzea.

Pertsonek beren gizarteratze-prozesuetan, beraien ahalduntzea garatzeko, parte hartzeko eta autodeterminatzeko ekimenak ikusaraztea, pertsona protagonistak bazterkeria- eta indarkeria matxistako egoerei aurre egiteko esperientzia batzuk kontatuz.

Gizarte-bazterkerian dauden edo egon diren eta/edo indarkeria matxistaren biktima izan diren pertsonei parte hartzeko espazio bat eskaintzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Personas en procesos de inclusión social y/o de empoderamiento, en situaciones de exclusión social o de violencia machista, o en superación de las mismas

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa. Servicio de Inclusión Social y Atención a Mujeres Víctimas de Violencia Machista.

Zuzendariak

Joseba Zalakain ---

SIIS Servicio de Información e Investigación Social

Joseba Zalakain gipuzkoar kazetaria da. Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria da. Pobreziari, bazterketari, mendekotasunari eta beste arlo ugariri buruzko ikerketak egin ditu.

Francisco Javier Leturia Arrazola

Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa, Jefe del Servicio de Inclusión Social y Atención a Mujeres Víctimas de Violencia Machista. Departamento de Políticas Sociales

En su trayectoria laboral destaca: psicólogo y director del Centro Gerontológico de Eibar; director técnico de Servicios Sociales en la Fundacion Matia; director-gerente y director de gestión de conocimiento en INGEMA - Matia Fundazioa; y, subdirector técnico del Área de Personas con Discapacidad en el Instituto Foral de Bienestar Social (IFBS) de la Diputación Foral de Álava. Gerontólogo; consultor en gerontología, discapacidad y dependencia y en gestión de conocimiento; dirección de servicios sociales; y, profesor colaborador en diferentes universidades. Amplia experiencia docente en masters y postgrados, así como en congresos, jornadas y seminarios en España y Latinoamérica. Participación en múltiples congresos y actividades científicas, así como en diversos proyectos de investigación y proyectos europeos. Asesor técnico de diferentes proyectos y empresas.

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa