
Los retos del urbanismo: La ciudad habitable
Azalpena
Azken urteotan, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketaren Sailetik hirigintzaren eta lurralde antolaketaren erronkak aztertu ditugu, ziklo formatuan. Azken edizioetan, hiriko desberdintasunari nola aurre egin aztertu dugu, eta nola bermatu ekitatea zerbitzu nahiz ekipamendu publikoen eskuragarritasunean. Era berean, pandemia batek hiriko bizitzan duen eragina haztatzen eta ezagutzen saiatu gara.
Ildo horri jarraituz, uda ikastaro honetan hirigintzarako eta lurralde plangintzarako beste erronka garrantzitsu bat aztertu nahi dugu. Oraingoan, hiri osasungarri eta jasangarriak lortzeko nola planifikatu eta jardun daitekeen aztertzea da helburua. Klima aldaketak, pandemiek eta bestelako erronkek eragina dute biztanleria zahartua duten gure inguruneko hirietan.
Osasun publikoa erronka izan da hiri plangintzarako. Horri klima aldaketaren ondorioak erantsi behar zaizkio orain. Hiri plangintzaren arduradunek aurre egin behar diete erroka horiei. Ikastaro honetan hainbat adibide praktiko aztertzen saiatuko gara, eta erronkei aurre egin eta hiri osasungarri eta jasangarriak lortzeko akademiak zer proposatzen duen ezagutuko dugu.
Helburuak
Hiri bat erakargarria, jasangarria, inklusiboa…, hau da, bizigarria egiten duten alderdietan sakontzea. Horretarako, jasangarritasuna, mugikortasuna, osasuna, berdintasuna, zahartzea, kontsumo energetikoa eta XXI. mendeko hirigintzaren eta hiriaren ezaugarri diren beste hainbat alderdi aztertuko ditugu.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Zuzendariak

Miguel Angel Crespo Rico
Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
Director de Ordenación del Territorio de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Licenciado en Geografía e Historia, por la Universidad de Deusto y licenciado en Sociología y Ciencias Políticas, por la UNED. Además Especialista Universitario en Administración Pública y Experto Universitario en Derecho Urbanístico. Funcionario de la Diputación foral de Gipuzkoa Entre mis funciones se encuentra la ordenación y cohesión territorial, fomento y supervisión del planeamiento urbanístico, promoción del Territorio y gestión del suelo, gestión del patrimonio inmobiliario de la Diputación y la información territorial. Además, nos ocupamos especialmente de la regeneración de la Bahía de Pasaia.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2022-09-12 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2022-09-12 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago