Iraunkortasuna
DSF
Jarduera irekia
Uraren kudeaketa iraunkorraren erronkak aldaketa garaian

Uraren kudeaketa iraunkorraren erronkak aldaketa garaian

Aza. 05 - 05. Aza, 2026 Kod. W09-26

~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online

Nuria Hernándezen eta Víctor Peñasen eskutik, urak gaur egungo erronka handien aurrean duen egoerari buruzko hitzaldia.

Azalpena

Ur-inguruneak, bere adierazpen guztietan —ibaiak eta errekak, aintzirak eta hezeguneak, akuiferoak, iturburuak eta iturriak, deltak eta estuarioak, baita itsasoa bera ere—, Lurra izeneko uraren planetan bizi diren izaki guztien biziraupenerako ezinbestekoa den baliabide natural berriztagarririk garrantzitsuena gordetzen du: ura. Baina ura ez da baliabide hutsa; natur ondarea, aktibo ekosoziala eta guztion intereseko ondasuna ere bada. Horregatik, ingurumen-jasangarritasunaren ikuspegitik, zaindu eta babestu egin behar dugu, etorkizuneko belaunaldiek ere ordezkaezina den ondasun honetaz gozatzen jarrai dezaten.

Uraren kudeaketak gero eta erronka konplexuagoak ditu aurrean, giza jarduerak ur-baliabideetan eragiten duen presioaren, ur-ekosistemen narriaduraren, klima-aldaketaren ondorioen eta erabileren arteko lehia gero eta handiagoaren ondorioz. Erronka horiei aurre egiteko, beharrezkoa da ohiko kudeaketa-ereduak berrikustea eta ingurumen-jasangarritasuna, ur-segurtasuna eta gizartearen beharrak uztartzen dituzten politiketan aurrera egitea. Jardunaldiak uraren erronka nagusien ikuspegi orokorra eskainiko du, bai hurbileko lurralde-esparruan bai estatu-mailan, eta kudeaketa jasangarriago baterantz aurrera egiteko gakoak aztertuko ditu.

Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: ur-eskasia, ibai eta akuiferoen babesa, klima-aldaketara egokitzea, lehorteen eta uholdeen aurreko plangintza, eta gobernantzaren, informazioaren eta herritarren parte-hartzearen eginkizuna erabakiak hartzeko prozesuetan.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Programa

2026-11-05

18:00 - 18:30

“El agua en España: retos actuales y posibles soluciones“

Hizkuntza: gaztelania

    Los retos del agua requieren respuestas capaces de afrontar retos cada vez más complejos.

    • Nuria Hernández Mora | Experta sénior en políticas de agua y adaptación al cambio climático
    18:30 - 19:00

    “El medio acuático en la CAPV: Principales amenazas y propuestas de mejora en clave de sostenibilidad ambiental“

    Hizkuntza: gaztelania

      La conservación del medio acuático es un reto de primera magnitud, porque detrás de la salud de los ecosistemas está la salud de las personas

      • Víctor Peñas Sánchez | URA - Técnico de sensibilización de la Agencia Vasca del Agua
       

      Eva Caballero kazetariak hizlariekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con los ponentes una vez finalizada la conferencia

      Hizlariak

      Nuria Hernández Mora

      Uraren politiketan eta klima-aldaketara egokitzeko estrategietan aditu seniorra

      Nuria Hernández-Mora ikertzaile seniorra eta aholkularia da, uraren gobernantzan eta klima-aldaketara egokitzeko estrategietan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Sevillako Unibertsitatean (Espainia) Geografian doktorea da, eta bi master ditu: bata Cornell Unibertsitatean eta bestea Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean (AEB). Bere jarduera nagusia lehorte-arriskuaren kudeaketan, klima-aldaketara egokitzeko estrategietan, erakunde-erreforman, hiri-uraren kudeaketan, herritarren parte-hartzean eta uraren giza eskubidean oinarritzen da. Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioentzat, Europako Batzordearentzat eta Munduko Bankuarentzat lan egin du. 100 argitalpen akademiko, txosten tekniko eta iritzi-artikulu baino gehiagoren egilea da. Fundación Nueva Cultura del Agua, SEO/BirdLife eta Natur Zientzien Museo Nazionaleko Lagunen Elkarteko zuzendaritza-batzordeetako kidea da. Gaur egun, Fresh Thoughts Consulting enpresako aholkulari seniorra da.

      Víctor Peñas Sánchez

      Uraren Euskal Agentziako sentsibilizazio-teknikaria | URA

      Víctor Peñas Geografian doktorea eta Uraren Euskal Agentziako (URA) teknikaria da. Bertan, ingurumen-hezkuntzako eta sentsibilizazioko ekimenak, dibulgazio zientifikoko jarduerak, herritarren parte-hartzea eta boluntariotza-programak garatzen ditu, baita ur-ingurunearen kudeaketa jasangarria sustatzeko proiektuak ere, administrazioekin eta gizarte-eragileekin elkarlanean. Uraren, paisaiaren eta jasangarritasunaren inguruko argitalpen ugariren egilea da. Horien artean nabarmentzekoak dira Llueve a gusto de todos (Espasa), Destejiendo tópicos del agua (Tomás y Valiente Fundazioa), El paisaje fluvial del río Zadorra a través de las imágenes (Arabako Foru Aldundia), El Plan Hidrológico Nacional y sus implicaciones en el País Vasco eta Hacia una gestión sostenible del agua en Álava (Bakeaz), baita Agua y desarrollo humano (Solidaridad Internacional) ere. Bere lanak uraren kudeaketa ikuspegi integral batetik jorratzen du, jasangarritasuna, herritarren parte-hartzea eta ur-ekosistemen kontserbazioa uztartuz. Ura babesteko aldaketa kulturala ere beharrezkoa dela sinetsita, herritarrak ur-ingurunera hurbiltzen dituzten eta haren kontserbazioarekiko konpromiso kolektiboa sustatzen duten proiektuak bultzatzen ditu.

      Kokalekua

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      43.3148927,-1.9985911999999644

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa