Ezagutzaren alde jakin-mina piztu asmoz dator Uda Ikastaroen 42. edizioa
Gizarteko arlo guztietako eragileen eta herritar ororen topagune dira Uda Ikastaroak.
Gazteek Uda Ikastaroez gozatzeko propio antolaturiko ikastaro andana eta prezio eskaintza berezia dituzte eskuragarri.
Gizarteak dituen desafioei erantzun asmoz, askotariko gaiak izango dira hizpide: ekonomia sozial eraldatzailea, giza eskubideak, hezkuntza eta hizkuntzaren etorkizuna, kultura eta artea, gazteen egungo erronkak, bizi kalitatea, iraunkortasuna, digitalizazioa eta adimen artifiziala.