Systemic Autoimmune Diseases

21.Eka

Kod. O08-19

Jarduera ingelesez izango da aldibereko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gaixotasun Autoimmune Sistemikoak erronka handia dira oraindik ere medikuentzat, haien konplexutasuna, aldakortasun klinikoa eta pazienteen (horietako asko emakume gazteak) bizitzan izan dezaketen balizko inpaktua dela eta.

Azken lau urteetan, Gurutzetako eta Bordeleko Unibertsitate Ospitaleetako Gaixotasun Autoimmuneen Unitateek lankidetza klinikoko eta ikerketarako programak ezarri dituzten; horien barruan biltzen dira Lupus-Gurutzeta eta Lupus-Bordele baterako ikerketa taldeak, eta urtero Baionan egiten diren lupusari buruzko Euskal Herriko mintegiak.

2018ko uztailaren 23an Gaixotasun Autoimmune Sistemikoak / Systemic Autoinmune Diseases Uda Ikastaroa antolatu genuen Euskampusekin eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, mugaren bi aldeetako 92 bertaraturekin.

Jarduerak izan zuen harrera ona, ikasle kopurua eta haiek ikastaroari buruz emandako iritzi positiboak aintzat hartuta, bigarren edizioa antolatzea gustatuko litzaiguke. Gure helburua ikuspegi nagusiki praktikoa eskaintzea eta diziplina anitzeko lankidetzak duen garrantzia nabarmentzea da; horretaz gain, amaitzeko, gure bi unitateetako egiazko egoera klinikoak aurkeztuko ditugu, ikuspegi interaktibo batekin.

Edizio hau ingelesez egingo da oso-osorik, aldibereko interpretaziorik gabe.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere. 

Helburuak

Gaixotasun autoimmune sistemikoen (SAD ingelesez) diagnostiko eta kudeaketa klinikoko prozesua eguneratzea.

Diziplina anitzeko taldetan lan egiteak duen garrantzia azpimarratzea.

Bertaratuekin egiazko kasu klinikoei buruz eztabaidatzea ikuspegi nagusiki praktiko batetik.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Euskampus
  • Ikastaroa
    • Informazioa eta komunikazioa
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Zientzia eta teknologia
  • 21.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu