Unitate Didaktiko digitalen diseinua
01.Ots - 21.Mar
Kod. @1-21
Erabilgarritasuna kalkulatzen...
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170036 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Konpetentzia digitala asko entzuten ari den arloa da gaur egun; baina, askotan, ikuspegi instrumentala oinarri hartuta ulertzen dugu irakasleok. Konpetentzia honen ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa oinarri hartuta, unitate didaktikoen diseinuan aritzea da ikastaro honen helburua. Horretarako gakoak landuko ditugu: gako didaktikoak, diseinua egiteko; gako tekno-pedagogikoak, tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz hausnartzeko; eta ebaluazio-gakoak, egindako lanari eta gure jardunari buruzko ikuspegi kritikoa garatu eta ikasten jarraitzeko.
Helburuak
Konpetentzia digitala ze den ezagutzea.
Unitate didaktiko digitaletan Konpetentzia digitala nola aplikatu daitekeen ikustea.
Unitate didaktiko digitalak sortzerakoan autonomo izatea lortzea.
Konpetentzia digitalak ikas-/irakas-prozesuetan daukan garrantziaz eta egin dezakeen ekarpena baloratzea.
Taldean lan egiteko eta guztiok elkarrengandik ikasteko aukera izatea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Publiko orokorra
Metodologia
Metodologia: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
Ebaluaketa: Errubrika bidez ebaluatuko den proiektua, taldeka sortutako unitate didaktiko digitala izango da.
- Online ikastaroa
- Hezkuntza
- Irakasteko ikasten EJ-GV
- Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
- 01.Ots - 21.Mar
-
Euskara
- Balio akademikoa: 35 ordu