Derecho
Lingüística y Literatura
Curso de verano
Euskara, zuzenbidea eta justizia: egungo egoera, arazoak eta erronkak

Euskara, zuzenbidea eta justizia: egungo egoera, arazoak eta erronkak

20.Jun - 21. Jun, 2024 Cód. D25-24

Descripción

 

Euskal Autonomia Erkidegoan koofiziala den euskararen oinarri eta garapen juridikoa, bere egungo egoera eta etorkizuneko erronkak eta hauei aurre egiteko tresnak aztertzea du helburu ikastaro honek, pil-pilean dagoen gaia, azken aldian eman diren sententzien islan. Espainiako beste lurralde eta Europako beste Estatu batzuen egoerari ere erreparatuko zaio. Bereziki jorratuko da euskaren egoera kontratazio eta enplegu publikoan. Ponentziak eta mahai-inguruak uztartuko dira.

Leer más

Objetivos

*Egungo araudiak, euskarari, gure lurraldean hizkuntza koofiziala den heinean, aintzatesten dion estatusaren gainean gogoeta egingo da, bere indarrak eta ahuleziak erakutsiz. Era berean, etorkizuneko erronketaz eta hauei aurre egiteko tresnetaz arituko gara.

*Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera hizkuntza koofiziala duten Espainiako eta Europako beste Estatu batzuenarekin erkatuko da

*Jurisprudentziak orain arte aplikatu duen euskararekiko diskriminazio positiboaren irizpidea eta bere eboluzioa aztertuko dira

*Azken sententziekin bat, kontratazio eta enplegu publikoan euskarak bizi duen egoera jorratuko da

Leer más

Público objetivo al que está dirigida la actividad

  • Público en general
  • Alumnado universitario
  • Estudiantes no universitarios
  • Profesorado
  • Profesionales

Organiza

  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Programa

20-06-2024

15:00 - 15:30

Inauguración institucional. Orden de intervención:

  • Irune Berasaluze Lazkano | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral Gipuzkoa - Gobernantza Diputatua / Diputada de Gobernanza
  • Miren Dobaran Urrutia | Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako sailburuordea
  • Eva Ferreira | UPV/EHU - Errektorea
  • Ixusko Ordeñana Gezuraga | UPV/EHU - Irakaslea
15:30 - 16:15

“Lenguas cooficiales, poderes y ciudadanos: fundamento y desarrollo (Constitución española y Estatuto de Gernika) / Hizkuntza koofizialak, botereak eta herritarrak: oinarria eta garapena (Espainiar Konstituzioa, Gernikako Estatutua)“

  • Eva Pons Parera | Bartzelonako Unibertsitatea - Irakaslea
16:15 - 17:00

“Euskararen normalizazio juridikoa 1978ko Konstituzioaz geroztik: inpaktua erakunde publikoetan eta herritarretan“

  • Iñigo Urrutia Libarona | UPV/EHU - Irakaslea
17:00 - 17:30

Atsedena

17:30 - 18:15

“Euskararen egungo egoera funtzio publikoan“

  • Iratxe Aizarna Goikoetxea | Bizkaiko Foru Aldundia - Letraduna
18:15 - 19:00

“Hizkuntza eskubideen egungo egoera kontratazio publikoan“

  • Nekane Bolinaga Alcelai | Kontratazio Publikoa Koordinatzeko Zerbitzuburua - Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
19:00 - 19:45

Mesa Redonda: “Euskara, poderes y cuidadanía: situación actual, problemas y retos-Euskara, botereak eta herritarrak: egungo egoera, arazoak eta erronkak“

  • Irune Suberbiola Garbizu | UPV/EHU - Irakaslea (Modera)
  • Gorka De la Cuesta Bermejo | Epai Boterea - Gipuzkoako Audientzia Probintzialeko magistratua
  • Ion Muñoa Errasti | Gipuzkoako Foru Aldundia - Estrategiako gabineteburua
  • Eva Pons Parera | Bartzelonako Unibertsitatea - Irakaslea
  • Xabier Arzoz Santisteban | UNED - Katedraduna

21-06-2024

10:00 - 10:45

“Hizkuntzaren diskriminazioa positiboaren bilakaera soziologikoa“

  • Xabier Barandiaran Irastorza | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
10:45 - 11:30

“Hizkuntza koofizialak dituzten Europako beste Estatu batzuen egoera“

  • Xabier Arzoz Santisteban | UNED - Unibertsitateko Katedraduna
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:45

“Los desafíos del plurilingüismo en el Estado: la situación del catalán“

  • Joan Ridao Martín | Bartzelonako Unibertsitatea - irakaslea
12:45 - 13:30

“La situación del gallego-Galiziarraren egoera“

  • Carlos Alberto Amoedo Souto | A Coruña - Unibertsitateko irakaslea (Participa via zoom)
13:30 - 14:15

Mesa Redonda: “Euskararen egoera enplegu publikoan: azken dekretua (19/2024) eta bere ingurunea“

  • Carmen Agoués Mendizabal | UPV/EHU (Modera)
  • Iñaki Serrano Lasa | Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Letratua
  • Iratxe Aizarna Goikoetxea | Bizkaiko Foru Aldundia - Letratua
  • Begoña Garmendia Vázquez | Tolosako Udala - Idazkaria
  • Kepa Ugartemendia Garro | Gipuzkoako Foru Aldundia - Uliazpi Fundazio Foru Organismo autonomoko gerentea

Directoras/es

Ixusko Ordeñana Gezuraga

UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko irakaslea, Katedradun akreditatua, hamaika liburu eta artikuluren autorea. Horrenbeste hitzaldi eta konferentzia eman ditu. Gatazkak ebazteko bestelako bideak (Alternative Dispute Resolution), lan prozesua, emakumea biktima gisa eta epaileen lana arlo horretan, prozesu zibilaren azterketa ekonomikoa eta udal mailako justizia dira bere ikerketa lerro nagusiak. Guzti horietan beti eman dio garrantzia berezia euskararen egoerari, euskara bera aztertuz eta bere lanak euskaraz aurkeztuz.

Nekane Bolinaga Alcelai

Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoako Foru Aldundia, Jefa del Servicio de Coordinación de la Contratación Pública

Zuzenbidean lizentziatua naiz (1992), Herri Administrazioan Masterra (2000) eta kontratazio publikoan unibertsitateko espezialista (2021). Nire lan-bizitza gehiena kontratazio publikoan egin dut, eta gai horretan etengabe sakontzen eta prestakuntza jasotzen saiatu naiz. Eusko Jaurlaritzan hasi nintzen Baliabide Orokorretako kontratazio teknikari moduan, eta ordutik Hezkuntza Saileko Kontratazio Arduraduna, Justizia Saileko Kontratazio Arduraduna, eta Gobernantza Saileko Kontratazio Arduraduna izan naiz. Tartean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiaren idazkaria izan naiz bi urtez, eta jardun honetan negoen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoarekin Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko lehen idazkaria izan nintzen. Kontratazio mundutik at bi urtez egon ondoren, kontratazio publikoaren mundua gustuko nuela eta, eremu horretan jardutea erabaki nuen. 2020. urtean, Gipuzkoako Foru Aldunditik deitu ninduten Kontratazio Publikoa Koordinatzeko Zerbitzua eratu zutela jakinarazi, eta nire interesekoa bazen, izena ematera animatu ninduten. Horrela egin nuen, eta ordutik Kontratazio Publikoa Koordinatzeko zerbitzuburua naiz.

Ponentes

Carmen Agoués Mendizabal

UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO

1987an Zuzenbide Lizentziatura eskuratu zuen EHUn. Administrazio Zuzenbideko irakasle lanpostua eskuratu aurretik, bi urte eman zituen Goizueta eta Aranoko udaletan (Nafarroa) udal idazkari lanetan. 1989az geroztik, UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko Irakasle Titularra da, eta 2020an ANECAk Katedradunen kidegorako akreditatu zuen. Kudeaketa-karguak: Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen zuzendaria izan da 2011-2015 aldian. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide izan da 2014tik 2019ra. Administrazio Publikoaren Euskal Aldizkariaren idazkari akademikoa da 2013tik gaur arte. Euskal Autonomia Erkidegoko Arbitraje Batzordeko kidea da 2015etik gaur arte. Eusko Legebiltzarreko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Auzitegiko lehendakaria da 2022tik. Irakaskuntza: Administrazio Zuzenbideari lotutako irakasgai guztietan irakatsi du, bai Zuzenbide Graduan, Enpresa Graduan, eta Kriminologia Graduan. Era berean, urteetan Hirigintza eta Lurralde Antolamendua irakasgaia irakatsi du. Abokatutzan Sartzeko Masterretako eta Integrazio Europarreko Masterreko irakasle ere izan da, biak ere EHUk antolatuak. Halaber, Herri Administrazioko Masterrean eta Ingurumeneko Master Interaktiboan (MIDA) irakatsi du.

Iratxe Aizarna Goikoetxea

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Abokatutzan jarduteko Masterra. EHUn Enpresa kudeaketa Masterra. Bizkaiko Foru Aldundiko karrerazko funtzionaria (Administrazio Orokorreko Teknikaria) Egun, Lege Aholkularitza zerbitzuko letratua. Abokatua (Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan) Zuzenbidearen Euskal Akademiako bazkidea. IVAP-en prestakuntza ikastaroak emandakoa (EPOE; Administrazioarekiko auzi-eskumen legea, Egoera administratiboak). Suhiltzaile gidarien eskuliburuan(Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia) “Aspectos legales de la profesión de bombero-conductor” atala idatzitakoa eta gai honi buruz, Bizkaiko Foru Aldundian ikastaroak emandakoa.

Carlos Alberto Amoedo Souto

Desde 2002, Carlos Amoedo es catedrático de Escuela Universitaria de Derecho Administrativo en la Universidad de A Coruña. Fue secretario general de la Consellería de Cultura y Deporte de la Xunta de Galicia (2005-2009), y secretario general de su universidad durante los años 2010-2015. En la actualidad, es director de la Cátedra de Derecho Local (financiada por la Diputación de A Coruña) desde su creación en 2017, y director del Departamento de Derecho Público de la UDC desde 2019. Miembro de la sección de patrimonio y bienes culturales del Consello da Cultura Galega, y vocal del Consejo Territorial de Patrimonio Histórico de la provincia de A Coruña, así como de la Junta Consultiva de Contratación Administrativa de la Xunta de Galicia. Patrono fundador (2012) y presidente de la Fundación Praza Pública, editora del diario digital en gallego Praza Pública.

Xabier Arzoz Santisteban

Administrazio-zuzenbideko katedraduna UNEDen 2020z geroztik. Halaber, Integration through EU Fundamental Rights Jean Monnet katedraren titularra (2022-2024). Konstituzio Auzitegiaren letratu ohia (2011-2020) eta Espainiako Herri-Defendatzaileak Elizaren barruko abusu sexualei buruz sortutako Aholku Batzordaren kide ohia (2022-2023). Basque Visiting Fellow Oxford Unibertsitateko St Antony’s College-an (2004-2005) eta EHUko irakasle titularra izandakoa (2001-2020). Honako gai hauetan aditua da: justizia konstituzionala, oinarrizko eskubideak, Europar Batasuneko zuzenbidea, administrazio-zuzenbidea, autonomia eta federalismoa eta hizkuntza-eskubideak. Hamar liburu eta ehun baino gehiago argitalpenen egilea da. Ikerkuntza sari ugari jaso du: Leizaola (autonomia gaietan, 2000), CEF (konstituzio eta administrazio gaietan, 2010), Lorenzo Martín-Retortillo (oinarrizko eskubideei buruz, 2014) eta Eduardo García de Enterría (europar ikasketei buruz, 2021). Bost ikerkuntza seiurteko eta transferentzia seiurteko bat ditu.

Xabier Barandiaran Irastorza

Xabier Barandiaran Irastorza es licenciado en Ciencias Políticas y Sociología y doctor en Sociología por la Universidad de Deusto. Es profesor titular del Departamento de Ciencias Sociales y Humanas en la Universidad de Deusto y docente en el campus de Donostia en los grados de COMUNICACIÓN y TRABAJO SOCIAL. Imparte las asignaturas: Comunicación Institucional y Corporativa y Gestión estratégica de la comunicación empresarial, en el Grado de Comunicación; Sociología en euskera y en castellano, en el grado de Trabajo Social. Sus publicaciones tratan principalmente de democracia, innovación política y pública, gobernanza colaborativa y capital social. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación de la Facultad de Ciencias Sociales y Humanas, reconocido como grupo A por parte del Gobierno Vasco. Ha publicado numerosos artículos de investigación en revistas reconocidas internacionalmente y varios libros. Tiene el sexenio de investigación vivo. Fue jefe de Gabinete del Departamento de Transportes y Obras Públicas del Gobierno Vasco (2005-2007), Jefe de Gabinete del Diputado General de Gipuzkoa (2007-2011/2015-2019) y asesor del Diputado General de Gipuzkoa (2019-2023). Es parlamentario en el Parlamento Vasco.

Gorka De la Cuesta Bermejo

1991/06/24 LAN ESPERIENTZIA 24/01- Egun Lurralde adskripzio epailea, Gipuzkoako Entzutegiaren bigarren atalean 19/01/-24/01 Tolosako lehen auzialdiko eta Instrukzio 1. zko. Epaitegiko epailea, emakumeen aurkako eskuduntzaduna. 18/06/-19/01 Donostiako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko epaile atxikitua, errefortzu eginkizunetan 19/01/-24/01 Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko koordinazio lurralde batzordeko kide. 19.-20 Urtean zehar ospatu ziren hauteskunde nazionaletan (birritan) eta europar batasuneko zein toki hauteskundeetan Tolosako hauteskunde batzarreko lehendakaria. 03/23-05/2024 Zuzenbide praktiketako ikasleen tutorea. IKASKETAK 2009-14 Zuzenbidean lizentziatua, ezohiko saria 2014-16 Epaile oposaketak 2017-18 Bartzelonako eskola judiziala eta epaile praktikak BESTELAKO FORMAKUNTZA BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIAK eskaintzen duen etengabeko formakuntzaren baitan zenbait kurtso. Besteak beste: euskal zuzenbide zibila (2017), genero perspektiba (2021), emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ezagutza aurreratuak (2023),kostaren kudeaketa (2023).

Begoña Garmendia Vázquez

Begoña Garmendia Vazquez (Lucena, Cordoba, 1.957). Zuzenbidean Lizentziatua (1980). Abokatu gisa lanean 2008ra arte. Udal Idazkari-Kontuhartzailea eta Sarrerako Idazkaria, estatu mailako funtzionarioa. Idazkari-Kontuhartzailea Errezilgo Udaletxean 1988tik 1.997ra arte, eta ordutik 2006ra arte Usurbilgo Uda-leko Idazkaria. 2006ko azarotik 2017ko urrira arte Azkoitiko udaleko Idazkaria.2017ko azarotik, Tolosako udaleko Idazkaria. Udal Euskaldunen Mankomunitatearen 1. Estatutuen talde idazle taldearen kidea. Hizlaria Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, EUDELek eta beste hain-bat erakundeek antolaturiko saioetan (sektore publikoko kontratazioa, pertsonalaren hautaketa adminis-trazioetan, legealdiaren hasierako saioak, herri txikien karguen formazioa, euskararen araubide juridikoa udal administrazioan, etab.). Herri Arduralaritzaren Euskal erakundeak eta EUDELek antolaturiko Toki-Zuzenbidearen Behatokiaren ar-duraduna 2017ko urritik 2021eko abendura arte.

Ion Muñoa Errasti

Deustuko Unibertsitatea

Ion Muñoa Errasti es profesor-investigador de la Facultad de Ciencias Sociales y Humanas de la Universidad de Deusto. Es licenciado en Humanidades y Comunicación y doctor en Ciencias Sociales. Es profesor del grado de Comunicación de la Universidad de Deusto y miembro del equipo de investigación Comunicación. Sus principales temas de interés son la Comunicación Pública, la Opinión Pública y la transformación de la comunicación.

Eva Pons Parera

UNIVERSIDAD DE BARCELONA, PROFESORA TITULAR

Eva Pons Parera es doctora en Derecho por la Universidad de Barcelona. Profesora titular de Derecho constitucional en el Departamento de Ciencia Política, Derecho Constitucional y Filosofía del Derecho de la Universidad de Barcelona. Se ha especializado en el estudio de la regulación de la organización territorial del Estado, los derechos fundamentales, el derecho antidiscriminatorio y el derecho lingüístico. Ha publicado cerca de ciento cincuenta artículos científicos, capítulos de libros y monografías individuales o en colaboración con otros autores. En el ámbito del derecho lingüístico, entre otros, Derecho lingüístico (2003); Oficialitat lingüística: declaracions constitucionals i implicacions jurídiques i pràctiques (2015); La jurisprudencia del Tribunal Constitucional y la garantía de los derechos lingüísticos en el Estado español (2020) y Analysing the EU Agreements with Spain and UK on the use of Regional or Minority Languages (2021). Directora de la Revista de Llengua i Dret, editada por l'Escola d'Administració Pública de Catalunya (mayo 2016-mayo 2022), de la que es miembro del Consejo de redacción. Ha participado en distintos organismos del ámbito académico y de la Administración como experta en derecho lingüístico.

Joan Ridao Martín

Doctor en Ciencia Política y de la Administración por la Universidad de Barcelona, Licenciado y master en Derecho por la Universidad Autónoma de Barcelona, y diplomado en Perfeccionamiento en Justicia Constitucional y tutela jurisdiccional de Derechos Fundamentales por la Universidad de Pisa (Italia). Profesor agregado de Derecho Constitucional en la Universidad de Barcelona y letrado del Parlamento de Cataluña, en Servicios especiales en ambos casos. Actualmente es director del Institut d’Estudis de l’Autogovern de la Generalitat de Catalunya, y miembro del Consejo Consultivo de la Generalitat de Cataluña, máximo órgano jurídico consultivo del Gobierno. Ha sido Letrado mayor del Parlamento de Cataluña, miembro del Consejo de Garantías Estatutarias, máximo órgano jurídico consultivo de Cataluña. Y ha ejercido docencia en otros centros universitarios, como la Universitat Rovira i Virgili, la Universitat Oberta de Catalunya y la Universidad Ramon Llull-ESADE. Sus líneas de investigación son la organización territorial del poder, el derecho parlamentario, los derechos lingüísticos y la transparencia y el buen gobierno. Es autor de 80 artículos en revista científicas, 25 libros y otras tantas participacion en obres colectivas

Kepa Ugartemendia Garro

Formakuntza aldetik, Ekonomian Doktorea (Deustuko Unibertsitatea), Zuzenbidean (U.N.E.D) eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan Lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea) da, eta International Master of Bussiness Administration bat ere badu. Lan esperientziari dagokionez, enpresa pribatuan aritu da hainbat urtetan Controller eta operazioburu moduan (Bankinter; Bakelite Ibérica, Onytyn); eta sektore publikoan, berriz, San Markos mankomunitateko Zuzendari Gerentea izan da, EHUko irakasle elkartua Zerga Zuzenbidea emanez, Donostiako Udalean Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaria, eta gaur egun, Uliazpi Fundazioa Foru organismo autonomoko Gerentea dugu. Hainbat forotan (Annual Conference of the International Sustainable Development Research society; Legebiltzarrean – Euskadin birziklapena bultzatzearen inguruko ponentzian, adibidez) ponentziak eman izan ditu, industria hondakinen kudeaketa eta ekonomia zirkularra, biohondakinen kudeaketa; hiri hondakinen kudeaketa; eta ingurumen estrategiari buruz.

Iñigo Urrutia Libarona

Iñigo Urrutia Libarona se licenció en Derecho en 1989 en la Universidad de Deusto, obtuvo un Master en Derecho Público en 1994, y un doctorado en Derecho en 2004 en la UPV/EHU con una Tesis distinguida con el premio extraordinario. En la actualidad ocupa plaza de profesor agregado de derecho administrativo (acreditado profesor Pleno en 2016, acreditado profesor Titular en 2012). En mayo de 2017 fue nombrado Aldezle de la UPV/EHU (defensor universitario) cargo que ostenta en la actualidad. En el ámbito investigador, sus campos de especialización son el derecho administrativo, incluyendo el control de la legalidad de la actividad administrativa, la teoría general sobre los derechos fundamentales, con especial atención al derecho fundamental a la educación, el derecho de minorías, la intervención pública en la economía, y el derecho de la biotecnología y medio ambiente. Es autor de una centena de artículos científicos sobre esas materias y ha participado como autor/coautor/editor de veinticinco libros, cinco de ellos redactados en lengua inglesa. Ha realizado estancias invitadas por varias universidades como Hamburgo (Alemania) en 2017, Moncton (Nueva Brunswick, Canadá) en 2013, Universidad de Illinois (Urbana-Champaign) en 2012

Iñaki Serrano Lasa

Eusko Jaurlaritza

Administrazio Zuzenbideko doktorea EHUtik. Egun, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiaren letratua. Besteak beste, enplegu publikoarekin lotutako auziak eramaten ditu. Udal ezberdinetan idazkari eta hirigintzako lege-aholkulari lanetan (2002-2011). Gizarte Politiketan teknikaria eta aholkulari juridikoa Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan (2011-2016). Kanpo Harremanetarako teknikari espezialista Europako gaietan (2017-2022). EHUko Administrazio Zuzenbideko Sailean irakasle ere izan da (2013-2016). UNIBASQ-en Irakasle Atxikia figuran akreditatua.

Irune Suberbiola Garbizu

ehu

Profesora de Derecho Financiero y Tributario en la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Precios matrícula

PresencialHasta 20-06-2024
50,00 EUR
25,00 EUR
25,00 EUR
25,00 EUR
0 EUR

Lugar

Palacio Miramar

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Palacio Miramar

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

Otros cursos que te pueden interesar...