Todas las noticias

“Kalitatezko hezkuntza bermatzea lehentasuna da”

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Salburuak, Cristina Uriartek, EHUko Uda Ikastaren barnean antolatzen den Evaluación de la función directiva y de la práctica docente ikastaroa inauguratu zuen atzo.

“Hezkuntzak berebiziko garrantzia du Euskadin”. Halaxe baieztatu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu den Cristina Uriarte atzo Evaluación de la función directiva y de la práctica docente izeneko ikastaroan. Bertan Eusko Jaurlaritzako beste politikari batzuk izan ziren ere bai, hala nola, Hezkuntza Saileko Inspekzio zentraleko buruzagi den José Antonio Romero, edota Hezkuntza Saileko Inspekzio zentraleko hezkuntza inspektore den Teresa Ruiz. Halaber, EHUko Euskara eta Etengabeko Formakuntzako Errektore ordea, Jon Zarate, bertan izan zen ere bai.

“Gure helburua”, azaldu zuen sailburu andreak, “euskal hezkuntza sistema eta irakasleen formakuntza Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Hobekuntza Sistemaren barnean dagoen 2020 Heziberri ekintzekin hobetzea da”. Ildo horri jarraiki, Uriartek “berrikuntzan eta garapenean oinarritzen den euskal eredua” aipatu zuen, zeinaren bitartez “Europa mailan eredu den hezkuntza sistema” dugula baieztatu zuen.

“Euskal Autonomia Erkidegoan kalitatezko irakasle eta hezkuntza profesionalak ditugu. Orain, 2020 Heziberri ekintzekin, gure hezkuntza sistemara talentudun jende gehiago erakarri nahi da” azaldu zuen sailburu andreak. Izan ere, “hezkuntza sistemaren ebaluazioak hezkuntza profesionalak erakartzen dituzte”.

Cristina Uriartek azaldu bezala, “kalitatezko hezkuntza bermatzea lehentasun europar handienetako da”. Amaitzeko, ebaluazio sistemek etengabe hobetzeko aukera eskaintzen digutela baieztatu zuen, “horrela lortzen baita kalitatezko hezkuntza sendo eta paregabea eskaintzea”.