Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena: atzeranzko begirada

26.Urr - 27.Urr

Kod. G13-20

Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz izango da eta bi hizkuntzetara itzuliko da

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

2020an Eusko Legebiltzarraren 40 urteurrena ospatuko da. Lau hamarkada hauen ondoren, dagoeneko luzea den ibilbide honetan izandako une garrantzitsu guztiak aztertu nahi dira. Gure Autonomia Erkidegoaren lege estrukturalen sorkuntza, bizitza politikoan emakumeen partaidetzaren aurrerakuntza handia (egungo arku parlamentarioan argi eta garbi ikusten dena, kide gehienak emakumeak baitira), jarduera parlamentarioaren gardentasunari dagokionez emandako urrats handiak, aurrerapen teknologiko geldiezinak eragindako aldaketak... Alderdi horiek guztiak eta beste asko, hala nola euskararen erabileran izandako aurrerakada, zuzenbide parlamentarioaren eta bere praktikaren eboluzioa, baita Administrazio parlamentarioaren garapena ere, aztertuko dira Uda Ikastaro honetan.

Beste alde batetik, Ikastaroa ez da soilik etapa oso hori deskribatzeko izango. Une hauetan garrantzitsua da ere etorkizunari begira lan egitea, ondorioak ateratzeko zenbait alderdiri buruz: zer Legebiltzar nahi dugun, nola eboluzionatu behar duten funtzio parlamentarioek eta nola antolatu behar den herritarren ordezkaritza. Iraganari buruzko analisiak eraman behar gaitu gure Ganberaren etorkizunari modu errealistan, eta idealistan ere, aurre egitera, berrikuntzari irekitako ikuspegiarekin eta ikusmolde berriekin.

Helburuak

Eusko Legebiltzarraren bizitzaren errepaso historikoa egitea, erakundearen lorpenak dibulgatzeko, azken finean gure gizartearen lorpenak baitira.

Eusko Legebiltzarraren bilakaera islatzen duten alderdien bidez, euskal gizartearen beraren bilakaera aztertzea.

Legebiltzarreko instituzioari buruzko gogoeta egitea, oro har, bai eta erakunde horrek urteetan izan duen bilakaera eta etorkizunerako dituen aukerak ere.

Emakumeek politikan duten parte-hartzea, garapen teknologikoa parte-hartze politikoko prozesuetan, euskararen erabileraren bilakaera eta abar ikertzea, hori guztia legebiltzarraren esparrura mugatuta.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco
  • Ikastaroa
    • Gizartea
    • Zuzenbidea
  • 26.Urr - 27.Urr
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu