Berri guztiak

Aintzane Encinas: “Funtsezkoa da gu hezitzen jarraitzea datozen neskak haien mailara egokituta dauden gero eta erreferente gehiago eduki ditzaten”

Futbolari ohiak emakumezkoen futbolean urte gutxitan bilakaera nabaria egon dela azpimarratu du

Aintzane Encinas Emakumeentzako Lidergoa eta Ahalduntzea Kirolean izeneko Uda Ikastaroaren antolatzaile eta zuzendari izan da. Zehazki, “Innovación y Gestión en el Deporte: La Visibilidad Femenina en la Alta Competición“ eta “El Camino hacia el Futuro: Liderando con Impacto“ ponentziak zuzendu ditu, mahai-inguruan parte hartzeaz gain. Ikastaroa uztailaren 7 eta 8an ospatu zen, Aintzane Encinasek zuzentzen duen Tximist Fundazioaren eskutik ekimenez. Gainera, Errealeko jokalaria izan zen 2004. urtetik 2017. urtera arte, klubean partida gehien jokatu dituen jokalaria eta gol gehien sartu dituen bigarren goleatzaile nagusia jokalaria izanik. Orain, kirolarien formakuntzan dihardu.

Zertan dautza antolatu duzun Udako Ikastaroa eta zuzendu dituzun ponentziak?

Formakuntza bat ematen ari gara Tximist Fundazioarekin eta Udako Ikastaroen laguntzarekin. Gai nagusia lidergoa kirolean da. Egin duguna kirolaren munduan lider diren emakumeak batu ditugula izan da, lideratzeko tresna gehiago izan ditzaten. Ikastaroa lider berrien ingurukoa da, nola komunikatzen duten, nola adierazten duten eta taldeak kudeatzeko tresnak eduki ditzaten taldeak kudeatzeko.

2017ra arte futbolari profesional izan zara, nolakoa zen zure garaian emakumezkoen futbola, nolako bilakaera izan du eta nolakoa da egoera bere gaur egungo egoera?

Bilakaera nabaria izan da urte gutxi batzuetan. Badirudi aldaketa hauek aspalditik datozela, baina azken sei urtetan eman dira; bilakaera oso indartsua egon da hor. Non egon da bilakaera? Taldeetan lan egiten duten pertsona kopuruan. Honen inguruan ere hitz egin dugu Uda Ikastaroan zehar. Lehen, liderra zen persona bakarra zegoen, entrenatzaile bat, eta beste bi edo hiru pertsonek osatutako lan-talde baten laguntza zuen. Gaur egun, kirol profesionalean aritzen den entrenatzaile batek askoz ere pertsona gehiagok osatutako lan-talde bat dauka entrenatzaile batek, kirol profesionalean badago. Prestakuntza ere aldatu da, futbolarien inguruan jarduten duten entrenatzaile eta pertsonen prestakuntza.

Futbol maila asko igo da, baina futbolarien inguruan jarduten duten pertsonek ez zuten nahikoa maila. Orduan, nola egin genezake maila hori lortu dezaten? Formakuntzarekin, kirolaren inguruan dabiltzan pertsonek formakuntza nahikoa eta beharrezkoa edukiz, jokalariak hobeto hezitzeko, ikasteko, ulertuak sentitzeko, mezu egokia jasotzeko… Eta hori da formakuntza hauekin egiten saiatzen ari garena, baita Uda Ikastaro honekin ere.

Zure ustez, zuen garaian funtsezko erreferenterik ez edukitzeaz konturatu izanak onura egin dio emakumezkoen futbolak eta emakumezkoen kirolak izandako bilakaera hain positiboa izateari?

Erreferente falta dagoela esaten dugu beti. Lehen, edozein tokira begiratzen zenuen eta esaten zenuen “baina, ni entrenatzaile izan naiteke? Futbolari izan naiteke?” Gaur egun erreferenteak daude. Behar horretaz, ikusgarritasun horretaz, jabetzeak erreferente gehiago egotea ahalbidetzen du, datozen neskentzat hor egon nahi izatea.

Nire kasuan, nik zera esatea bilatzen nuen, nik entrenatzaile hezitua izan nahi dut, prestatutakoa, nire burua hezi besteak hezitzeko ausardia izateko; izan ere, oso ausarta izan behar zara, lehendabizi, formakuntza bat jasotzeko, eta, ondoren, irakasten ausartzeko.

Uste dut funtsezkoa dela gu hezitzen jarraitzea, datozen neskak, futbolari, entrenatzaile, epaile edo haiek nahi dutena izateko ilusioa eta ametsa duten neska horiek, erreferente sendoak eta haien mailara egokitzen diren erreferenteak izan ditzaten.

Gaur egun ikustea ezinezkoa den baina zure garaiko emakumezkoen futbolean arrunta zen bizipen, bitxikeria edo gertaeraren bat azaldu dezakezu?

Bai, lehen jokalarien gurasoak taldeetako entrenatzaileak ziren askotan. Batez ere azpiko kategoriatan, oso arrunta zen gurasoak ikustea taldeak entrenatzen ikustea; izan ere, nork arduratu nahiko luke emakumezkoen taldeaz? Emakumezkoen taldea beti zen azkena entrenatzaile bat izaten. Bazirudien klubek emakumezkoen taldeentzako aukerarik ez zutela aurkitzen, baina gaur egun, asko aldatu da. Orain, pertsonek entrenatu nahi duten taldeetako bat da emakumezkoena, erronka bat suposatzen duena, aukera bat suposatzen duena.

Lidergoari dagokionezen inguruan, nolako garrantzia dauka, benetazko lider on bat izateko, zure jokalariak eta taldekideak ezagutzeak eta haiekin konektatzeko gai izateak?

Uda Ikastaroan hitz egin dugu konektatzearen inguruan hitz egin dugu, konektatzearen garrantziaren inguruan. Baina, noski, beste pertsona batzuekin konektatu aurretik zure buruarekin konektatu behar duzu, zure burua ezagutu, zure adierazteko modua zein den ezagutu, zure beharrak ezagutu eta mezuak nola entzun behar dituzun jasotzeko beharra duzun ezagutu jakitea, gero besteei transmititzeko gai izateko.

Beraz, hori da funtsa, nola komunikatzen dugun eta nola konektatzen garen besteekin. Eta ez hitzen bidez bakarrik, hainbat modutan konektatzea posible da, eta tresna nahikoak edukitzea beharrezkoa da, gero zure mezua zuk bidaltzen duzun modura edo beste modu batera ulertzen duen pertsona batekin konektatzeko.