Berri guztiak

Zabalik dago 2026ko Uda Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko deialdia

Proposamenak 2025eko azaroaren 1etik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira UIKren plataformaren bitartez

44. edizio arrakastatsuaren ondoren, EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) datorren urteko edizioaren prestaketak abiatu ditu. 2026ko ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean egingo da 45. edizioa, eta, urtero bezala, UIKk gizartearen arlo akademiko, ikertzaile, instituzional eta profesionaleko eragileei gizartearen erronka nagusiei buruzko gogoeta, prestakuntza eta eztabaida sustatzeko proposamenak aurkezteko gonbidapena luzatzen die.

UIKren helburua unibertsitatea herritarrengana hurbiltzea, eta bizialdi osoko prestakuntzarako, parte-hartzerako eta ezagutza transferitzeko espazioa eskaintzea da. Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidean, Uda Ikastaroak erreferente akademiko eta soziala izatera iritsi dira, eta erakunde publiko zein pribatuekin lankidetza estua dute.

2026ko edizioaren berritasunak eta erronkak

Edizio berriak iraunkortasunaren, berrikuntzaren eta parte-hartzearen balioekin duen konpromisoa sendotu nahi du, formatu presentzialak, onlinekoak eta mistoak uztartuz. UIKk ikaskuntza aktibo eta parte-hartzailea sustatzen jarraituko du, eta horretarako ikastaro parte-hartzaileak diseinatzeko gida espezifikoa izango du.

Halaber, gazteen parte-hartzea sustatzea izango da lehentasunetako bat, gaien berrikuntza, formatu berriak eta parte-hartzea errazteko laguntza-lerroak eskainiz. Era berean, hizkuntza-aniztasuna funtsezko balio gisa sustatuko da, eta euskararen erabilera bultzatuko da laguntza berezien bidez. Era berean, UIKk arreta berezia jarriko dio gizartean eragina duten ikerketei.

Proposamenen ebaluazioa eta hautaketa

UIKko Programa Batzordeak proposamen guztiak aztertuko ditu honako irizpideak kontuan hartuz: gaiaren interesa eta egokitasuna, programaren eta hizlarien kalitatea eta koherentzia, EHUren parte-hartzea, nazioarteko profila, metodologia parte-hartzaileen erabilera eta euskararen presentzia.

Proposamenak aurkezteko epea eta modua

Informazio gehiago

Uda Ikastaroak antolatzeko baldintzei, egutegiari, finantzaketari eta laguntzei buruzko informazio guztia 2026ko Uda Ikastaroak antolatzeko Araudian kontsulta daiteke.

Harremanetarako

Uda Ikastaroak (Araba, Gipuzkoa):

📩 prof@uik.eus

📞(+34) 943 219751

Uda Ikastaroak (Bizkaia)

📩 bizkaia@uik.eus

📞(+34) 94 6012177