Kirola
Berdintasuna
Uda ikastaroa
Emakumeentzako lidergoa eta ahalduntzea kirolean

Emakumeentzako lidergoa eta ahalduntzea kirolean

Uzt. 07 - 08. Uzt, 2025 Kod. S02-25

Aldaketa bultzatzeko estrategiak eta tresnak.

Azalpena

Uda Ikastaro honek kirol kudeaketan eta entrenamenduen gidaritzan diharduten emakumeen lidergoa eta ahalduntzea indartzeko helburua du. 80 parte-hartzaileri zuzendua dago, aurrez aurre nahiz online, eta prestakuntza integrala eta praktikoa eskaintzen du, Tximist Fundazioko presidenteak gidatuta; erakunde horrek urteak daramatza kirolean emakumeen lidergoa sustatzen. 

Gidaritzarako eta kudeaketarako tresnak eskaintzen ez ezik, emakumeok kirolean aldaketa eragile gisa duten eginkizunean ere jartzen du arreta ikastaroak, norbanakoaren ingurunean aniztasun eta inklusio handiagoa sustatuz. Gainera, kirolean lider diren emakumeen sare profesional bat sortuko da, kirolaren eremuan genero berdintasuna zabaltzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Kirolaren arloan emakumeak prestatzea eta ahalduntzea, batez ere lidergo, kudeaketa eta ahalduntze estrategietan trebetasunak dituzten kudeatzaileak eta entrenatzaileak, beren erakundeetan eta, oro har, kirolaren sektorean duten eginkizuna indartzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Emakume kirolariak, kudeatzaileak, entrenatzaileak, liderrak, nesken kirolean lan whiten duten personal

Metodologia

"Learning by Doing & Connective Leadership" metodologia berritzailea baliatuko da.

Ikastaroak ondorengo egitura izango du:

  1. Irekiera eta hasierako konexioa: Inspiratzen duten ahotsak. Aurkezpen dinamika eta kirolean lider diren emakumeen hitzaldi inspiratzailea izango ditu, hasieratik konfiantzazko eta partekatzeko giroa sortzeko.
  2. Bloke interaktiboak eta tailer praktikoak. Emakumeen lidergoari eta ahalduntzeari buruzko kasu praktikoei irtenbidea emango zaie taldeka; role-playing-a eta simulazioak baliatuko dira. Horrela, lidergo gaitasunak garatu nahi dira, esperientzia zuzenen bitartez.
  3. Micro-mentoretza eta feedback pertsonalizatua. Feedback konstruktiboa oinarri izango duten mentoretza saioak gauzatuko dira parte-hartzaileen artean, benetakoa eta norbanakoarena den lidergoa garatzeko.
  4. Elkarrekin sortzeko espazioak eta networking-a. Speed Networking delakoa baliatuko da, eta emakumeen kirolaren arloan lankidetzako proiektuen ko-kreazioari tartea emango zaio. Modu honetara, emakumeen kirolean sare aktibo bat sortu nahi da.
  5. Itxiera: Ekintzarekin konpromisoa. Konpromiso pertsonalaren garrantzia azpimarratuko da, eta ikastaroaren osteko jarraipenarena, ikasitakoa ingurune profesionalean aplikatzen dela bermatzeko.
Irakurri gehiago

Programa

2025-07-07

09:00 - 09:30

Atsedena

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Aintzane Encinas Gomez | Fundación Tximist - Presidenta
09:25 - 10:30

“Ponencia Inaugural: "El Futuro del Liderazgo Femenino en el Deporte"“

  • Elixabete Sarasola Nieto | Fundación Tximist - Comunicación
10:30 - 11:30

“"Liderazgo Transformacional: Construyendo Equipos de Alto Rendimiento"“

  • Yon Berastegui Martinez | UPV-EHU - Profesor psicología deportiva/Campeón Copa Reina Real Sociedad
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:15

Mahai ingurua: “Gestión Deportiva con Perspectiva de Género: Desafíos y Oportunidades“

  • Aintzane Encinas Gomez | Tximist Foundation - Presidenta
  • Ainara Manterola Ikutza | Zuhegan - Fundadora y Ceo
  • Elixabete Sarasola Nieto | Vaantage - Directora Desarrollo
  • Patricia Zugasti Izaguirre | Unitravel - Gerente
13:15 - 14:00

Sintesia

2025-07-08

09:15 - 10:30

“Comunicación Efectiva para Líderes: Herramientas para la Gestión de Equipos y Proyectos Deportivos“

  • Yon Berastegui Martinez | UPV-EHU - Profesor psicologia
10:30 - 12:00

“Innovación y Gestión en el Deporte: La Visibilidad Femenina en la Alta Competición“

  • Aintzane Encinas Gomez | Fundación Tximist - Presidenta
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:30

“El Camino hacia el Futuro: Liderando con Impacto“

  • Aintzane Encinas Gomez | Fundación Tximist Fundazioa - Presidenta
  • Yon Berastegui Martinez | UPV-EHU - Profesor psicología deportiva/Campeón Copa Reina Real Sociedad
13:30 - 14:00

Itxiera

  • Aintzane Encinas Gomez | Fundación Tximist Fundazioa - Presidenta

Zuzendariak

Aintzane Encinas Gomez

TXIMIST FUNDAZIOA, PRESIDENT

Hizlariak

Yon Berastegui Martinez

Aintzane Encinas Gomez

TXIMIST FUNDAZIOA, PRESIDENT

Ainara Manterola Ikutza

Elixabete Sarasola Nieto

Patricia Zugasti Izaguirre

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-07-07 arte
25,00 EUR61,00 EUR
- 87,00 EUR
- 74,00 EUR
- 61,00 EUR
- 74,00 EUR
- 74,00 EUR
- 74,00 EUR
Online zuzenean2025-06-30 arte2025-07-07 arte
25,00 EUR61,00 EUR
- 87,00 EUR
- 74,00 EUR
- 61,00 EUR
- 74,00 EUR
- 74,00 EUR
- 74,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak