Berri guztiak

Aurten udazkenean bukatuko diren Uda Ikastaroen 39. Edizioak harrera aparta izan du

Pandemiaren ondorioz, UPV/EHUko aurtengo Uda Ikastaroak ia azarora arte luzatu dira. Hartutako neurriei esker, COVID-19ak eragindako osasun-arazorik gabeko edizio bat egin ahal izan da.

Edizio berezi honetan, Donostia Sustainability Forum-aren lehen edizioa nabarmendu da. Bertan, iraunkortasunaren hainbat arlotako pertsona gailenak izan dira, eta harrera ona izan du parte hartu duten ikasleen aldetik. Horri esker, publiko zabal batengana iritsi gara, plataforma birtualari esker.

Aurreko edizioetan hasitako Uda Ikastaroen eraldaketa digitalak bultzada handia jaso du ikastaroen formatu berrien eskaintzaren bidez, aurrez aurrekoa eta hizlarien zein ikasleen zuzeneko parte-hartzea konbinatzen baitituzte.

Konfinamenduan, Uda Ikastaroek ikasleei eta profesionalei zuzendutako online prestakuntza eskaini zuten, eta harrera oso ona izan zuten. Ekainetik aurrera udako denboraldia hasi zen online zuzenean formatuarekin. Uztailean, presentzialtasuna berreskuratu zen formatu berriei esker, modu presentzialean zein online parte hartzeko aukera ematen baitzuten.

Online zuzenean parte hartzeko aukeraren ondorioz, Uda Ikastaroak munduko leku ezberdinetako publiko berrietara iritsi dira, eta bereziki edizio honetan nabarmen hazi dira Iberoamerikako ikasleak.

Aurtengo edizioaren beste ezaugarri bat luzapena izan da: aldi berean egin daitezkeen ikastaroen kopurua murriztu denez, programazioa urriaren amaierara arte luzatu da, programatutako prestakuntza-eskaintza osoa burutu ahal izateko.

Parte-hartzaileen gogobetetasun-emaitzek oso balantze positiboa erakusten dute: ikasleen batez besteko gogobetetze-maila 9,1ekoa da, irakasleena 9,5ekoa eta Ikastaroetako zuzendaritzena 9,6koa.

Edizio berezi honetako gai nagusiak:

Donostia Sustainability Forum

Edizio honetan, Donostia Sustainibility Forum, plataforma birtuala abian jarri da. 25 ikastaroz gain, publikoak jarraitu ahal izan dituen 5 topaketa egin dira. Salman Khan eta Javier Aizpurua (CSIC-UPV/EHU) hezkuntza iraunkorrari buruz aritu ziren Matt McGrath (BBC) eta Pedro Jordano, (CSIC) elkarrizketa interesgarriak izan zituzten hezkuntzari eta ingurumen-komunikazioaren garrantziari buruz. Bertan izan ziren ere, Arantza Aldezabal (UPV/EHU), lehen sektoreko iraunkortasunari buruz hausnartzeko, Enrique Monasterio (EEE), trantsizio energetikoaren beharra azpimarratzeko, María José Sanz (BC3), Klima-aldaketaren arrazoiak azaltzeko eta Rafael Bengoa, ingurumenaren narriaduraren eta pandemiaren arteko lotura ezartzeko.

COVID-19

Programa onartuta zegoenean sartu zen Uda Ikastaroetan, eta gure erresilientzia probatu eta gure ezaugarrietako bat berretsi behar izan genuen: gure edukien etengabeko gaurkotasuna. Pandemiaren inguruko alderdi juridiko, politiko eta moralei buruzko Ikastaro espezifikoak egin ditugu. Ondorioz sortu diren osasun-arazoak, eta horiek gure ekonomian dituzten ondorio zuzenak. Ia jarduera guztietan eragina izan zuen ñabardura bihurtu zen.

Zahartzea

7 jardueretan biztanleriaren zahartzeak eragindako arazoak jorratu dira. Telemedikuntzaren eta osasunaren eginkizuna; bakardadea eta haren eraginak osasunean; hiriek zaintzaile gisa duten zeregina eta hiriguneetan beharrezkoak diren sare sozialak.

TopaGune

Aurtengo edizioan, teknologia digitalak eta parte hartzeko metodologiak barne hartzen dituzten Uda Ikastaroetan aurrera egin dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Sailaren lankidetzari esker. Bi jardunaldi egin dira. Lehenengoa, pandemiak eragindako eragozpenak gainditzeko hezkuntzan teknologia berriak erabiltzeak dituen ahalmenei buruzkoa; eta bigarrena, ekonomia zirkularraren esparru kontzeptuala eraikitzeari buruzkoa.

Fundazioak eskerrak eman dizkie aurten parte hartu duten 10.000 ikasle eta hizlariei, erakunde laguntzaileei eta Fundazioaren taldeari. Urte zail honetan, Uda Ikastaroak egitea lorpen handia izan da, eta ezinezkoa izango zen pertsona guzti-guztien laguntzarik gabe.

Datorren ediziora arte, online ikastaroak eskaintzen jarraituko da, eta datorren astelehenean irekiko da 2021erako Uda Ikastaroen proposamenak jasotzeko deialdia.