Berri guztiak

Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Unibertsitate Eremuan

UPV/EHU eta Universitat de Lleida (UdL) aitzindari dira inguruko herrialdeetan horren emaitza onak izan dituen hezkuntza eredu honen diseinu eta ezarpenean.

Fenomeno hau aztertzeko, UPV/EHUk, UdL-rekin elkarlanean, unibertsitateko prestakuntza dualari buruzko lehen batzarra antolatu du, helburu hirukoitz batekin:

  • Alor honetan puntakoak diren bi herrialderen kasuak ezagutzea: Alemania eta Frantzia.
  • Ereduaren garapenean giltzarri diren eragileek eskuratutako ezagutzak partekatzea: enpresak, ikasleak, unibertsitateak eta kalitate agentziak.
  • Pedagogiaren eta didaktikaren garapenaz eztabaidatzea, unibertsitate-enpresa harremanaz, prestakuntzaren eta tutoretzaren kalitateaz, eta unibertsitateko prestakuntza dualaren etorkizunaz.

Adituek batzarraren programan jasotako gaietan sakonduko dute ikuspegi kritiko eta eraikitzaile batetik.

Informazio gehiago