Berri guztiak

UPV/EHUren 40 urteko Uda Ikastaroen memoria akademikoa

Memoria honetan gure historian zehar ibilaldia egiterakoan abiapuntu xumea aipatu behar dugu, duela berrogei urte hasitakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako hiriburuan uda ikastaro esperimental batzuk egitea adostu zutenean.

Sorrera xume horretatik berrogei urte igaro diren honetan, UPV/EHUren Uda Ikastaroek berreunetik gora kolaboratzaileko sare zabala dute, hamahiru mila lagunetik gora erakartzen dituzte urtero eta bost kontinenteetara iristen dira plataforma birtualari esker. Munduan gertatzen den guztiari adi, Uda Ikastaro hedatuak etorkizunerantz proiektatzen dira, gu ezagutzera etorri nahi duen orori eztabaida, berritasuna eta hurbiltasuna eskaintzen jarraitzeko.

Memoria akademikoa