Bikaintasuna Euskal Ikasketetan: mugimenduak eta mugak euskal kulturan

19.Uzt - 20.Uzt

Kod. K12-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 36 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 30 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 9 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XI” izenburua.

Aurtengoan muga eta mugimendua izango ditugu hizpide eta bizi dugun garai honetan kontzeptu horien inguruko hausnarketa eta ikasketek euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duten eragina eta irakaskuntza horri egin diezaioketen ekarpena aztertuko dugu. Horretarako hizkuntzaren, musikaren, literaturaren eta oro har kulturaren esparruan mugek eta mugimenduak zentzu zabalean duten tartea izango dugu mintzagai.

Helburuak

Mugaren eta mugimenduaren kontzeptuetara hurbiltzea.

Euskal gizartean eta kulturan eragina duten eta izan duten mugak eta mugimenduak ezagutzea.

Euskal kulturan muga eta mugimendu kontzeptuen inguruko hausnarketa eta ikerketek egin duten ekarpenera hurbiltzea.

Mugek zentzurik zabalenean euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duten eragina eta irakaskuntza horri egin diezaioketen ekarpenak aztertzea.

Euskal kulturako mugimenduen berri ematea nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari diren edo horretan jardungo duten irakasleei.

Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sareko irakurleen jardunaren berri ematea eta esperientziak partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Euskararen eta  Etengabeko  Prestakuntzaren  arloko  Errektoreordetza
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Hezkuntza
    • Euskal Kultura
  • 19.Uzt - 20.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu