Ekonomia eta Enpresa
Osasuna
Doako jarduera
Construyendo una visión compartida para la seguridad y salud laboral en el sector primario y sus cadenas de valor

Construyendo una visión compartida para la seguridad y salud laboral en el sector primario y sus cadenas de valor

Aza. 30 - 30. Aza, 2026 Kod. O53-26

Azalpena

Lehen sektoreak eta haren balio-kateek eginkizun estrategikoa betetzen dute Euskadiko ekonomian eta garapen jasangarrian. Hala ere, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan erronka handiei aurre egin behar diete oraindik.

Nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako eta itsasoko eta arrantzako sektoreetako jardueren aniztasunak, baita sektore horietako produktuen eraldaketarekin, elaborazioarekin, banaketarekin eta merkaturatzearekin lotutako jarduerek ere, erronka handiak sortzen ditu laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Horri beste faktore batzuk gehitu behar zaizkio, hala nola langileen zahartzea, teknologia berrien ezarpena eta antolakuntzan nahiz araudian gertatzen ari diren aldaketak.

Testuinguru horrek agerian uzten du prebentzio-kultura indartzeko eta inplikatutako eragileen artean hausnarketarako, esperientziak trukatzeko eta lankidetzan aritzeko guneak sustatzeko beharra.

Jardunaldi honen helburua da Euskadiko lehen sektorean eta haren balio-kateetan laneko arriskuen prebentzioaren egungo egoera aztertzea, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea, eta azpisektoreek nahiz haiekin lotutako jarduerek dituzten erronkei eta aukerei buruz eztabaidatzea. Hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, administrazio publikoetako, erakunde espezializatuetako eta sektoreko ordezkariek, baita prebentzioaren arloko profesionalek ere, ezagutzak eta ikuspegiak trukatuko dituzte, lan-baldintzak hobetzen eta lan-istripuak murrizten lagunduko duten jarduera-ildoak identifikatzeko.

Jardunaldiaren helburua da, halaber, EuskadiPreben ekimenaren esparruan garatutako jarduerak balioestea eta lehen sektorean nahiz haren balio-kateetan inplikatutako eragileen arteko lankidetza-guneak sortzea bultzatzea. Horretarako, ikuspegi parte-hartzaile eta zeharkakoa bultzatuko da, langileen segurtasuna eta osasuna etengabe hobetzeko helburuarekin.

Irakurri gehiago

Helburuak

Helburu orokorra:

Euskadiko lehen sektorean eta haren balio-kateetan laneko arriskuen prebentzioaren arloko erronka eta aukera nagusiak aztertzea, ezagutza-trukea eta eragileen arteko lankidetza sustatuz, eta langileen segurtasuna eta osasuna hobetzen lagunduko duten jarduerak identifikatuz.

Helburu espezifikoak:

  1. Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta zuraren, nekazaritzako elikagaien eta itsasoko eta arrantzako sektoreen eta haien balio-kateen azken urteetako bilakaera aurkeztea, laneko segurtasunean eta osasunean eragina duten aldaketak kontuan hartuta.
  2. Sektore eta balio-kate horietan lan-istripuen bilakaera aurkeztea, arrisku-eremu nagusiak eta prebentzio-jarduera bideratzeko joera esanguratsuak identifikatuz.
  3. Laneko arriskuen prebentzioaren bilakaera eta EuskadiPreben estrategiaren esparruan garatutako ildo estrategikoak partekatzea, basogintza eta zuraren, nekazaritzako elikagaien eta itsasoko eta arrantzako sektoreen ikuspegitik, esperientziak, emaitzak eta etorkizuneko erronkak bateratuz.
  4. Prebentzio-kultura eraginkorra ezartzea baldintzatzen duten faktoreak aztertzea, arreta berezia jarriz azpisektore bakoitzaren ezaugarri espezifikoetan eta nagusi den enpresa-ehunaren berezitasunetan.
  5. Administrazio publikoek eta sektoreko eragileek lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzeko duten eginkizunari buruz eztabaidatzea.
  6. Erakundeen, sektoreko antolakundeen, langile teknikoen eta gizarte-eragileen arteko lankidetza bultzatzea, ezagutza- eta lankidetza-sareak sortzea sustatuz.
  7. EuskadiPreben ekimenaren esparruan sustatutako jarduerak eta lortutako emaitzak ezagutaraztea, Euskadiko lehen sektorean laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko erreferentziazko gune gisa sendotzen lagunduz.
  8. Etorkizunerako gomendioak eta jarduera-ildoak proposatzea, sektorean lan-istripuak murrizteko eta lan-baldintzak etengabe hobetzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko dutenak.
Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak

Antolakuntza

  • EuskadiPreben

Lankidetza

  • OSALAN
  • Eusko Jaurlaritza -  Gobierno Vasco

Zuzendariak

Inés Álvarez Vazquez

Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales

Licenciada en Derecho por la Universidad de Deusto. Técnica en PRL en las tres especialidades. Especialista en mediación. Experiencia en el servicio de prevención propio de la Administración del Gobierno Vasco durante 26 años, cinco de los cuales como responsable del servicio. Responsable del Eje de Salud Laboral del Primer Plan de Igualdad de la Administración General y coordinadora de los grupos de trabajo de elaboración de los protocolos preventivos en materia de acoso laboral y acoso sexual o por razón de sexo del Gobierno Vasco. Subdirectora Técnica de OSALAN desde octubre de 2023.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-11-29 arte
0 EUR
Online zuzenean2026-11-29 arte
0 EUR

Kokalekua

Itsasmuseum Bilbao

Muelle Ramon de la Sota Kaia, 1 48013 Bilbao (Bizkaia)

Bizkaia

43.28326691810309,2.911173038098662

Itsasmuseum Bilbao

Muelle Ramon de la Sota Kaia, 1 48013 Bilbao (Bizkaia)

Bizkaia