Bolonia veinte años después

11.Uzt - 12.Uzt

Kod. H18-19

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta ingelesa izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Boloniako prozesua ezarri zenetik, unibertsitateek malgutasun handia dute unibertsitate tituluak eskaintzeko, gobernuko agintaritzak aurrez zehaztutako katalogo itxi baten menpe egon gabe. Gainera, erakunde akreditazioak ikastegi baten prestakuntza jarduera eta haren barne kalitate sistema osorik ebaluatzeko aukera ematen du kudeatzeko, emaitzak analizatzeko eta erabakiak hartzeko haren mekanismoak aldatzeko eta hobetzeko, estrategia baten ildoan.

Ikastaro honetan, mekanismo horiek aztertuko ditugu, eta kanpoko kalitate agentziek nola ebaluatzen dituzten ikusiko dugu. Akreditazio prozesuak martxan jarri eta hamabost urte baino gehiago igaro direnean, prozesu horien emaitzak eta, oro har, unibertsitatean izandako eragina ebaluatzeko unea iritsi da.

Sistemaren indarrak eta ahuleziak identifikatu nahi dira, eta emaitzak hobetzea ahalbidetuko duten proposamenak egin, unibertsitateen kalitatea hobetzeari begira. Horretarako, gure ingurune sozioekonomikoan eta Europan dauden interes taldeen ikuspegia ezagutu, eta analisi konparatibo bat egin ahal izango dugu, ideiak partekatzeko eta agentziek orain eta etorkizunean Europako testuinguruan beteko duten paperari buruz eztabaidatzeko.

Era berean, ebaluazioen eraginkortasunari buruz eztabaidatuko dugu, gerta daitezkeen iruzurrak minimizatzeko asmoz.

Helburuak

Ikastaroaren helburu nagusia EUErako egokitzapenean unibertsitate ikastegien eta tituluen kalitateari buruzko analisia eta eztabaida bultzatzea da, eta, bereziki, kalitate agentzien eginkizuna aztertzea.

Gaur egungo sistemaren indarrak eta ahuleziak identifikatzea, baita hura hobetzeko proposamenak ere.

Euskal Herriko, Espainiako eta Europako unibertsitate sistemaren kalitatean Kalitate agentziek izandako papera eta eragina aztertzea.

Ebaluazio agentzien jardunak unibertsitateen hobekuntzan izandako eraginaren gaineko tokiko eta nazioarteko esperientziak ezagutzea.

Inplikatutako kolektibo guztien eta ikastaroko parte hartzaileen iritzia ezagutzea eta horri buruz eztabaidatzea.

Gogoeta egitea unibertsitate prestakuntzaren etorkizunari buruz eta kalitate agentzien paperari buruz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • UNIBASQ.- AGENCIA DE CALIDAD DEL SISTEMA UNIVERSITARIO VASCO
  • Eskola
    • Gizarte Zientziak
    • Hezkuntza
  • 11.Uzt - 12.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web