Etorkizuna Eraikiz: kultura politiko berria

05.Ira

Kod. G21-19

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. Itzulpena egongo da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitu ahal izateko

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Krisia hasi zenetik, pixkana-pixkana beherantz doa herritarrek erakundeengan eta alderdi politikoengan duten konfiantzaren indizea. Egungo sistema politikoak, dagoen-dagoenean, jada ez ditu herritarrak ilusionatzen. Jende askok sentitzen du erabaki politikoetatik kanpo edo oso urrun dagoela. Jada ez da nahikoa herritarrek lau urtean behin botoa emanez politikan parte hartzea. Guk nahi dugun gizartea eraikitzeko, erabakiak modu kolektiboan hartzeko aukera garatu behar dugu, guztiok parte har dezagun gure lurraldeak dauzkan arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenekoen irtenbideen diseinuan.

Nahiz eta herritarrak urrunduta dauden sistema politiko-instituzionaletik, gero eta interes handiagoa dute politikan, eta parte hartzeko mekanismo alternatibo ez-konbentzionalak aukeratzen dituzte. Herritarrek politikan parte hartzea funtsezko elementua da sistema demokratikoetan.

Ikastaro honen bidez, hurbilagotik ezagutuko dugu gure gizarteetan sortzen ari den kultura politiko berria; sakonago aztertuko dugu herritarrek politikari buruz duten iritzia, eta politikan parte hartzeko modu berri horiek ezagutuko ditugu. Testuinguru horretan, Etorkizuna Eraikiz ekimenak politika egiteko modu berriak sustatzeko beharrari erantzuten diola ikusiko dugu.

Helburuak

Zergatik gero eta ohikoagoa den gai eta kezka politikoak herritarren partaidetza zabalago batetik eta erakunde politiko hierarkizatuenen egitura instituzionaletatik bereizita aztertzea.

Partaidetza politikoak eraldaketa kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena izan duela ulertzea.

Herritarrek ekintza politikoarekiko duten jarrera berriak aldaketa handia ekarri duela partaidetza politikorako moduetan, zeinak ez diren lehen bezain konbentzionalak aztertzea.

Politika gero eta gehiago garatzen dela soilik politikoak ez diren espazioetan ulertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa/ Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
  • 05.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web