Iraunkortasuna
Doako jarduera
DSF
Jarduera irekia
Planeta bat, osasun bat, mikrobioma bat: antimikrobianoekiko erresistentziari buruzko ikuspegi holistiko bat

Planeta bat, osasun bat, mikrobioma bat: antimikrobianoekiko erresistentziari buruzko ikuspegi holistiko bat

Mai. 07 - 07. Mai, 2026 Kod. W07-26

~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online

Hizlaria: Itziar Alkorta Calvo, Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna. EHU - SGIker

"Antimikrobianoen erresistentzia handitzen ari da eta beharrezkoa da osasun- eta ingurumen-arloetatik erantzun bateratua ematea"

Azalpena

Antimikrobianoen aurkako erresistentzia mundu osoko osasunerako, elikagaien segurtasunerako eta ekosistemen egonkortasunerako mehatxu handienetako bat bilakatu da. Medikuntzan, albaitaritzan, nekazaritzan eta beste arlo batzuetan antibiotikoak gehiegi eta modu desegokian erabiltzeak hautespen-presio handia eragin du eta, ondorioz, bakterio erresistenteak agertu eta zabaltzen ari dira. Arazoa hain da larria, ezen nazioarteko lau erakundek –Osasunaren Mundu Erakundea (OME), Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea, Animalien Osasunerako Mundu Erakundea (WOAH) eta Nazio Batuen Ingurumenerako Programa– lau alderdiko aliantza batean indarrak batu baitzituzten 2022an, krisi horri One Health ikuspegiaz heltzeko.

One Health ikuspegiak osasunaren ulerkera integratu bat proposatzen du, pertsonen, animalien eta ingurumenaren arteko interdependentzian oinarritua. Haren helburua da besteak beste medikuntzaren, albaitaritzaren, ekologiaren eta osasun publikoaren arteko lankidetza sustatzea, zaintza-sistema koordinatuak, osasun larrialdien aurreko erantzun bateratuak eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako konponbide jasangarriak garatzeko. Bereziki, ikuspegi hori ezinbestekoa da antimikrobianoekiko erresistentziaren jatorriaren konplexutasuna ulertu eta erresistentzia horren hedapena kontrolatzeko.

Tradizioz, antibiotikoekiko erresistentzia ikuspegi klinikotik aztertu izan da, baina gaur egun badakigu ingurumenak funtsezko garrantzia duela haren agerpenean eta transmisioan. Medikuntzan eta albaitaritzan erabiltzen diren antibiotikoen eta horien produktu deribatuen zati handi bat lurzoru, ibai eta itsasoetara heltzen da. Inguruneotan kutsatzaile berri gisa jarduten du eta bakterio erresistenteen hautespena bultzatzen du ekosistema naturaletan.

Erresistentzia hedatzen laguntzen duten mekanismo garrantzitsuenetako bat bakterioen konjugazioa da. Prozesu horretan, bakterioek material genetikoa trukatzen dute eta, hala, konjugazio-plasmidoetan dauden erresistentzia-geneen transferentzia errazten da. Ondorioz, bakterio hartzaile batek erresistentzia lortzen duenean, gene horien transmisore ere bihurtzen da, eta horrek erresistentzia azkar hedatzea bultzatzen du, baita espezie desberdinen artean ere.

Gure ikertaldeak hogeita bost urtetik gora daramatza prozesu honen eragile nagusietako bat aztertzen: proteina akoplatzailea. Proteina hori konjugazio-sistema guztietan dago eta funtsezkoa da konjugazio-plasmidoen transferentzia gertatzeko. Azken urteetan, proteina horren jarduera inhibitu dezaketen molekula batzuk identifikatu ditugu. Horrek bide berriak zabaldu ditu erresistentzien hedapena geldiarazteko, eta mundu-mailako erronka horren aurreko itxaropena piztu du. Horrez gain, lanean ari gara dagoeneko ditugun antibiotikoetarako formulazio berriak egiteko, badakigulako bakterioen aurkako konposatu berriak epe laburrean aurkitzea zaila izango dela. Horretarako nanoteknologia erabiltzen dugu: antibiotikoak nanopartikuletan kapsulatzen ditugu, haien eraginkortasuna hobetu eta haien erabilgarritasun klinikoa luzatzeko, bakterio multierresistente gero eta gehiago dauden egoera honetan. Fenomeno honetan, ingurumenaren rola funtsezkoa da; horregatik, zenbait tresna garatzen ari gara, aurreikusteko zer nolako inpaktua duten kutsatzaile berriek erresistentzien agerpenean eta hedapenean.

Azkenik, eta mundu-mailako erronkek erantzun bateratuak eskatzen dituztelako, nazioarteko Joint Research Laboratory on Environmental Antibiotic Resistance (https://www.jrl-environmental-antibiotic-resistance.eus/en/home-english/) sareko kide gara. Horretan, askotariko diziplinek egiten dute bat, antibiotikoekiko erresistentziaren arazoari irtenbideak emateko, ikerketaren bidez, zientzialari berriak prestatuz eta arazo larri horri buruz dibulgatuz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Programa

2026-05-07

18:00 - 19:15

“Un planeta, una salud, un microbioma: un enfoque holístico frente a la resistencia a los antimicrobianos“

  • Itziar Alkorta Calvo | EHU - Catedrática de Bioquímica y Biología Molecular, Facultad de Ciencia y Tecnología, EHU y directora de los Servicios Generales de Investigación de la EHU (SGIker)
 

Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia

Hizlariak

Itziar Alkorta Calvo

Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna, EHU, Titular de Universidad

Itziar Alkorta Calvo Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna da EHUn. Unibertsitate horretan egin zuen doktoretza eta, ondoren, doktoretza osteko egonaldi bat Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley). Haren ikergaia antibiotikoekiko erresistentzia da, bereziki bakterio-konjugazioaren bidez gertatzen den gene-transferentzia horizontaleko mekanismoei dagokienez. Aitzindaria izan da TrwB proteina aztertzen, eta erabakigarria haren egitura eta funtzioak deskribatzen, bai eta erresistentziek osasun-, nekazaritza-, abeltzaintza- eta ingurumen-esparruetan duten hedapena geldiarazteko estrategiak garatzen ere. Guztira 100 artikulutik gora argitaratu ditu eta eskualdeko, Estatuko eta Europako zenbait proiekturen buru izan da. Gainera, ingurumenaren arloko erresistentzia aztertzen duten hainbat sare koordinatu ditu. Zientzia eta Teknologiako Fakultateko dekanordea eta Biofisika Institutuko zuzendaria izan da, eta EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako (SGIker) zuzendaria da gaur egun. Irakasle eta dibulgatzaile gisa nabarmendu da eta Mensajeras del apocalipsis liburua idatzi du. 2025ean, Stanfordeko Unibertsitateak eragin handieneko zientzialarien % 2aren zerrendan sartu zuen.

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa