Uda ikastaroa
Euskararen familia bidezko transmisioa: ezaugarriak, egoera eta bilakaera

Euskararen familia bidezko transmisioa: ezaugarriak, egoera eta bilakaera

Eka. 21 - 22. Eka, 2021 Kod. K07-21

Azalpena

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Hizkuntzaren familia bidezko, belaunez belauneko transmisioa oinarrizkoa da. Izan ere, berau da hizkuntzaren biziraupena ziurtatzeko biderik naturalena, eraginkorrena eta merkeena.

Euskara biziberritzeko, familia bidezko transmisioak duen garrantziaz jabetuta, ezinbestekoa da familia-mota bakoitzaren jokabideak ezagutzea, baita jokabide horien atzean egon daitezkeen zailtasunak, aukerak eta aldagaiak (gune soziolinguistikoa, adina, jatorria, ikasketa-maila...) identifikatzea ere.

Irakurri gehiago

Helburuak

Uda Ikastaro honek galdera hauei erantzun egokia ematea du helburu:

  • Zein dira hizkuntza-hautua egiteko arrazoiak?
  • Zein dira euskararen alde hizkuntza-ohiturak aldatzeko zailtasunak?
  • Zein eragin du familiak, lagunarteak, testuinguru soziolinguistikoak edota lan-giroak hizkuntza-ohituren aldaketan?
  • Nola aldatzen dira hizkuntza-ohiturak denboran zehar? (Bikotekideen arteko hizkuntza-aldaketa, bikotekideen eta seme-alaben artekoa, seme-alaben artekoa)
  • Zein dira gakoak euskararen familia bidezko transmisioa indartzeko?
Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Programa

2021-06-21

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala

  • Bingen Zupiria Gorostidi Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Itziar Alkorta Idiakez UPV/EHUko Uda Ikastaroak/ Cursos de Verano de la UPV/EHU - Zuzendaria / Directora
09:15 - 10:00

“Egungo haurrak euskaldun hazi. Kokapen teorikoa“

  • Paula Kasares Corrales Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP/UPNA) - Irakaslea
10:00 - 11:00

“Familia bidezko transmisioa: azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa“

  • Jon Aizpurua Espin Eusko Jaurlaritza - Plangintza eta azterlan zerbitzuko arduraduna
  • Agurtzane Ortiz de Landaluze Goikolea Eusko Jaurlaritza - Plangintza eta azterlan zerbitzuko teknikaria
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:30

“Familia bidezko transmisioa eremu euskaldunean eta erdaldunean“

  • Garikoitz Goikoetxea Etxeberria Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) - UEMAko euskara teknikaria
  • Ana Hernandez Iñigo Bizkaiko Foru Aldundia (BFA) - BFAko euskara teknikaria
12:30 - 13:30

“Welsh language transmission and use in families: the next ten years (This speaker will participate by Zoom) / Galestar hizkuntzaren transmisioa eta erabilera familietan: datozen hamar urteak (Hizlari honen partaidetza Zoom bidez izango da)“

  • Jeremy Evas Welsh Government

2021-06-22

09:00 - 09:45

“Familia transmisioan eragiteko euskalgintzak duen ahalmena“

  • Ainara Lavado Alonso …eta kitto! Euskara Elkartea - …eta kitto! Euskara Elkarteko euskara teknikaria
09:45 - 10:30

“ Euskara familian, haur eta gazteei euskararen aldeko hizkuntza hautua egiten laguntzeko egitasmoa, ekologiaren ikuspegia eta praktikak hizkuntzetara ekarrita“

  • Ainhoa Lasa Agirre EMUN - EMUNeko teknikaria
  • Nerea Gartzia Gartzia Irrien Lagunak - Irrien Lagunak Elkarteko kolaboratzailea ("Tiritatxo")
10:30 - 11:15

“Ikastolen Hizkuntza-Proiektua: gurasoen hizkuntza-jarrerak ere badu eraginik seme-alaben hizkuntza-gaitasun eta portaeran“

  • Helena Baraibar Aizeburu Euskal Herriko Ikastolak (EHI) - Hizkuntza egitasmoen koordinatzailea
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 12:30

“GurasoLeku: euskara familia bidez gehiago transmititzeko udalerri-mailako hizkuntza-politika sistematiko baten ahalegina“

  • Iñaki Arruti Landa Lasarte-Oriako Udala - Lasarte-Oriako Udaleko euskara zerbitzuko arduraduna
12:30 - 13:00

Sintesia

Zuzendariak

Josune Zabala Alberdi

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.

Hizlariak

Jon Aizpurua Espin

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Jon Aizpurua Espin (Durango, 1963) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Plangintza eta Azterlanetako zerbitzuburu. Euskaltzain urgazle izendatua 2018an. Euskal Filologian lizentziaduna da.

Iñaki Arruti Landa

Iñaki Arruti Landa (1966), Biologian lizentziaduna da (EHU, 1989). Lasarte-Orian bizi da eta bertako Udaleko euskarako zerbitzuko arduraduna da 1988tik. Hizkuntza Plangintzan diplomatua da (EHU, 1994), eta diplomatura horretako (1993-1996) eta horren oinordeko den HIZNET diplomaturako irakaslea (2001-2014). Soziolinguistika gaiaren irakaslea ere izan zen 1990-91 eta 1991-92 ikasturteetan Bergarako UNEDen. HUHEZIk antolatutako Euskal Kulturgintza Transmisioko graduondokoan eta Garabide elkarteak antolatutako Aditu eta Hizkuntzari buruzko gidaritza ikastaroetan. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kidea 1996tik 1999ra eta Gipuzkoako Euskararen Foroko kidea 2020tik. Udaltop, Udaletako euskara-zerbitzuen topaketen antolatzailea 2009tik. Soziolinguistikari eta hizkuntza plangintzari buruzko hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu eta gai beretsuen inguruan ere hainbat artikulu idatzi ditu, tartean, “Euskararen egoera Lasarte-Orian” liburua.

Helena Baraibar Aizeburu

Jeremy Evas

Llywodraeth Cymru - Welsh Government, Head

Dr Jeremy Evas yw Pennaeth Prosiect 2050 yn Llywodraeth Cymru. Cyn hyn roedd yn Bennaeth Hybu'r Gymraeg a Newid Ymddygiad yn Llywodraeth Cymru ac yn ddarlithydd mewn polisi iaith a chynllunio yn Ysgol y Gymraeg, Prifysgol Caerdydd. Bu hefyd yn Gyfarwyddwr Strategol Comisiynydd y Gymraeg, ac yn Gyfarwyddwr Polisi a Chynllunio Corpws ym Mwrdd yr Iaith Gymraeg gynt. Ei brif ddiddordebau yw canfod a gweithredu sbardunau ymddygiadol ar gyfer cynyddu'r defnydd o'r Gymraeg. Mae wedi goruchwylio'r traethodau doethuriaethol ar saernïo dewis iaith, awtomeiddio cyfieithu, a seicoleg ymddygiadol fel y'i cymhwysir i ryngweithio rhwng cyfrifiaduron a bodau dynol. Mae hefyd wedi cyhoeddi ymchwil ar y ffactorau sy'n effeithio ar drosglwyddo'r Gymraeg rhwng cenedlaethau. Yn Llywodraeth Cymru, mae'n gyfrifol am raglenni i gynyddu'r defnydd anffurfiol o'r Gymraeg mewn plant oedran ysgol, trosglwyddo’r Gymraeg a’i defnydd mewn teuluoedd, technoleg Gymraeg, y Gymraeg yn y sector preifat ac agweddau ar

Nerea Gartzia Gartzia

Garikoitz Goikoetxea Etxeberria

Ana Hernandez Iñigo

Se licenció en Sociología (UPV-EHU) en 1999, especializándose en Sociología de la Lengua. Después, gracias a una beca Erasmus, cursó el máster "MSC in Science, Technology and Society " en la Universidad de Edimburgo. Para lograr la Capacitación Investigadora en los cursos de doctorado defendió el trabajo "el impacto del sistema educativo en la transmisión lingüística familiar". Su trayectoria profesional ha estado ligada siempre a la planificación lingüística, primeramente en el Ayuntamiento de Orduña, durante muchos años en el Ayuntamiento de Erandio, y después de trabajar también en el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, actualmente es Técnica de Normalización Lingüística del Servicio de Euskera de la Diputación Foral de Bizkaia.

Paula Kasares Corrales

Paula Kasares, Iruñean sortua, Euskal Filologian (Deustuko Uniberts.) zein Gizarte eta Kultura Antropologian (EHU) graduatu zen. Ondoren, Hizkuntza Plangintzan Graduondoko Unibertsitate Diploma (EHU) nahiz Gizarte eta Kultura Antropologiari loturiko graduondoko ikasketakburutu zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUPen) doktore maila erdietsi zuen euskararen belaunez belauneko jarraipenaren eta familia euskaldunetako hizkuntza sozializazioaren gaineko tesi baten bidez. Lan ibilbidea soziolinguistikaren alorrean jorratu du. Egun Euskarabidea - Euskararen Nafar Insitutuan Euskararen Sustapen eta Plangintza Zerbitzuko zuzendari dihardu, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartu ere. Bertzalde, hiru liburu eta hainbat artikulu ere idatzi ditu. 2006tik euskaltzain urgazlea da.

Ainhoa Lasa Agirre

Emun aholkularitza

Motibazio eta portaera aldaketen aholkularia eta coach linguistikoa. Hizkuntza portaeretan eta kudeaketan eragiteko hainbat hausnarketa-tailerren sortzaile eta dinamizatzaile arlo sozioekonomikoan, administrazioan eta herritarrekin oro har. Jorratutako ikerketa lerroak: hizkuntza portaera asertiboaren hautematea eta hizkuntza portaera pertsonal eta kolektiboak aldatzeko metodologiak.

Ainara Lavado Alonso

...eta kitto! Euskara Elkartea

Ainara Lavado Alonso 1976an Eibarren jaioa. 1999an Mintzairaren Pedagogian lizentziatua 2009an Hiznet graduondoa 2000az geroztik ...eta kitto! Euskara Elkarteko normalizazio saileko arduraduna. 2011az geroztik Euskararen Transmisioaren Mintegiko antolatzailea

Agurtzane Ortiz de Landaluze Goikolea

EUSKO JAURLARITZA

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2021-04-05 arte2021-06-21 arte
0 EUR -
- 77,00 EUR
- 65,00 EUR
- 54,00 EUR
- 65,00 EUR
- 65,00 EUR
- 65,00 EUR
- 65,00 EUR
Online zuzenean2021-04-05 arte2021-04-06 arte2021-06-21 arte
- 0 EUR -
- - 77,00 EUR
- - 65,00 EUR
- - 54,00 EUR
- - 65,00 EUR
- - 65,00 EUR
- - 65,00 EUR
- - 65,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa