GAZTE EKOLIDERRAK - Jasangarritasun eta eraldaketarako lidergoan formakuntza ibilbidea

07.Urr - 28.Mai

Kod. H26-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170027 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Jasangarritasunaren erronkei erantzuteko lidergoa hartzeko ahaldunduta, formatuta eta saretuta egongo den gazte talde bat bultzatzea helburu duen formakuntza da. Horretarako,  hautatuak izango diren 30 gazte parte hartzaileak jasangarritasunaren ikuspegi sistemikoan eta lidergo eredu eraldatzaileetan trebatu eta konpetentzia horiek barneratzeko eta praktikan jartzeko  ibilbidea.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Ekogunearen elkarlanaren eskutik, Etorkizuna Eraikiz programaren baitan kokatzen da.

Zergatik Gazte Ekoliderrak?

Etorkizun jasangarria lortzea erronka urgente eta handia da egun dugun sistema ekonomikoa, politikoa eta kulturala kontuan edukita.  Horri erantzuteko beharrezkoa da pentsamendu kritikoa eta konplexua duen gaztedi kontzientziatua, lidergoari heltzeko prest egongo dena. Ideia berritzaileak inplementatu eta paradigmen aldaketzeko gai direnak. Gazte hauek, besteak beste,  klima larrialdia eta bioaniztasunaren galeraren egoera, berrikuntza soziala, ekonomia zirkularra, energiaren eraldaketa, kontsumo jasangarria eta gobernantza eredu desberdinak arakatu eta barneratuko dituzte. Ikus programa.

Bi ardatz ditu programak: Jasangarritasuna eta lidergoa

JASANGARRITASUNA

Jasangarritasunaren ezagutzan sakontu eta ikuspegi holistikoa garatzea da helburua. Hala, jasangarritasunaren 3 dimentsioak lantzeko orduan hurrengo gai zehatzak  landuko dira bakoitzaren inguruko azalpen kontzeptuala, erronka eta martxan dauden proiektu interesgarriak ezagutu eta guztiaren inguruan hausnartuz:

  • Inguruneari dagokionez, lurralde antolamendua, hirigintza ereduak, naturaren kudeaketa eta artifizialiazioa, transizio ekologikoa.
  • Alor sozialean, hiri bizigarrien esperientziak (etxebizitza komunitarioak / 15’ hiria / hirigintza parte hartzailea), ekofeminismoa, ekodepentzia.
  •  Eta ekonomikoan, eraldaketa energetikoa, ekonomia zirkularra, fiskalitate berdea, elikadura  katea eta kontsumo ereduak.

LIDERGOA:

Lidergo eraldatzailerako bide bat, gaur egungo metodologietan eta pentsamendu-korronteetan oinarritua. Autoaurkikuntza-bidaia batera eramango gaitu, munduak behar duen lider izateko. Bidaia hasteko, gure bizi-asmoa aztertuko dugu: nor naiz ni eta zer eman dezaket? Lidergo kolektiboari buruz ikasten jarraituko dugu. Lankidetzazko lidergo hori areagotu egiten da ikuspegi eta ikuspuntu desberdinekin lan egiten ikasten denean, gatazka ikasteko aukera gisa ikusten denean eta taldeei adimen kolektibora iristen laguntzen dieten tresnak erabiltzen direnean.

Azkenik, bidaiak gidaritza eraldatzailera eramango gaitu, beste batzuk ahalduntzen dituena, kaosean lan egiten dakiena, baina, batez ere, zerbait handiagoaren zerbitzuan jartzen dakiena, planeta. Hainbat metodologia erabiliko ditugu, besteak beste, “Dragon Dreaming”, “Dialogue”, “U teoria”, “Systems Thinking”, “Ekologia sakona” eta “The power of ahultity”.

ZEINTZUK IZANGO DIRA HURRENGO GAZTE-EKOLIDERRAK?

-Hautatutako 30 gazte.

-18-30 urte tartekoak.

-Jasangarritasunean interesatuak

-Motibatuta eta aktiboak

-Elebidunak: euskararen ulermena eskatzen da.

-Ez da oinarrizko formakuntzarik eskatzen.

MATRIKULA PREZIOA

390€ (Aurrez hautaketa prozesuan parte hartze doan)

IZENA EMAN

 

 

Helburuak

Jasangarritasunaren ezagutzan sakondu eta ikuspegi holistikoa landu

Lidergo sistemikorako konpetentziak entrenatu

Ekiteko ahaldundu; ideietatik ekintzetara igarotzea bultzatu.

Kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta enpatia sustatu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Hiru metodologia: Trebatu + Ekin + Izan

TREBATU.  Jasangarritasunean eta lidergoan trebakuntza  

Gazteei eskainiko zaien formakuntza programari egiten dio erreferentzia. Hitzaldi, praktika- egokien, talde dinamiken eta  tailerren bidez gauzatuko da formakuntzaren lehen fasea.

Pentsamendu konplexua eta kritikoa sustatu nahi da eta horretarako, korronte desberdinak ezagutu, norbanako hausnarketak sustatu, talde-dinamiken bidez debatea piztu eta gai guztiak modu holistikoan landu egin behar dira.

Trebakuntza eskaintza esparru anitzetarako adituekin landuko da: unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, elkarteak, aktibistak, eta herri mailako ekintzaileak.

 

EKIN. Trebakuntzan zehar ikasitakoaren praktika

Partaideek taldekako proiektu bat diseinatu eta ezagutzera eman beharko dute.

Ekin dimentsioan, etorkizuneko erronkei erantzuteko, berrikuntza sozialaren testuinguruan irtenbideak proiektu gisa planteatzean datza. Helburua erronka erreal eta motibazio pertsonalek erantzutea izango da. Materializazioa, identifikatutako jasangarritasun erronketan oinarritutako proiektuak asmatu edo ideiatu, diseinatu, planifikatu, prototipatu eta aurkeztea izango da.

 

IZAN: partaideek gizarte eragile bihurtzeko bideari ekiten diote.

Gazte ekoliderrak, eraldaketako agenteak bihurtu behar dira. Izan dimentsioa lidergotza eta jasangarritasunaren inguruko lanketa uztartzeko eremua izango da.

Batetik, esperientzia inspiratzaileak aurkeztuko dira. Honek, jasangarritasunaren inguruko berrikuntza soziala alor ezberdinetatik gauza daitekeela egiaztatzeko eta esperimentatzeko balioko du: aktibismoa, politika, administrazioaren kudeaketa, komunitate mailako mugimendua edota proiektuen garapena.

Bestetik, ibilbidean zehar ahalduntzen joateko, iritzi, hausnarketa eta eztabaidak kaleratzera animatuko ditugu gazteak, norbanako mailan eta baita ere kolektiboki, sare sozialetan, artikuluen publikazioak eginez, elkarrizketak hedabideetan eskainiz, Think tankeko saioetan aurkezpenak eginez, eta abar.

Taldearen aniztasunari esker prozesuan eztabaidatzea edo hartu beharreko erabakietan adostasunetara iristea, elkarrengandik ikastea, saretuz elkarrekin ekitea “izan”-en lehen praktikak moduan bultzatuko dira. Perfil, motibazio eta konpetentzia ezberdinek elkarreragin eta sarea indartuz, komunitate eraldatzaile baten parte bihurtuko dira Gazte Ekoliderrak eta saretzeko aukera emango zaie.

Kolaboratzaileak

  • Kutxa Ekogunea
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ikastaro hibridoa
    • Hezkuntza
    • Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
    • Iraunkortasuna
    • Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
  • 07.Urr - 28.Mai
  • Online zatia: 07.Urr - 28.Mai
  • Aurrez aurreko saioak Ekogunean (Mikeletegi Pasealekua, 45, 20009 Donostia, Gipuzkoa) + Online saioak (online zuzenean +asinkronoak) UIK-ko moodle plataforman
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 120 ordu