Hacia una formación profesional del futuro

02.Uzt

Kod. H16-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko.

Esaten dute zailena, batzuetan, agerikoa ikustea dela. Gure gizartean laugarren industria iraultzaren aurrerapenaren eraginez dagoeneko ematen ari diren aldaketak oso garrantzitsuak dira jada, eta aurrerantzean orain ezezaguna zaigun dimentsioa hartuko dute. Garrantzitsua da gizarteak, oro har, errealitate berri baten aurrean gaudela barneratzea eta agerikoa hori dela ulertzea. Errealitate horrek bizitza ulertzeko modu berri bat bilatzera eramaten gaitu pixkanaka, eta onartu behar dugu, gustatu ala ez, teknologiaren eraldaketa eta aurrerapena saihestezinak direla. Teknologia horrek pertsonen ongizatea eta planetaren jasangarritasuna hobetzeko eman dezakeen laguntza handiaz jabetu behar dugu.

Alabaina, jasangarritasunaren eta sistema adimendunen mundu batean azkar emandako bilakaera horretan, behar-beharrezkoa izango da gizatasun maila handia izatea eta pertsonak beste era batera prestatzea. Bizitzarekin, planetarekin eta lanarekin dugun harremana aldatzen ari da. Erantzun berriak eskatzen dituzten ingurune konplexuetan biziko gara. Oso garrantzitsua da ulertzea datozen 30 urteetan ez garela biziko pixkanakako aldaketen mundu batean, aldaketa disruptiboen mundu batean baizik. Hori dela eta, pertsonak ikaskuntza modu berrien bidez prestatu behar dira; pertsonek gaitasun berriak eskuratu, eta ezagutza eta trebetasun aurreratuak garatu beharko dituzte.

Beharrezkoak izango ditugu ere beste era bateko LHko ikastetxeak. Antolakuntza adimendun modura kudeatu eta antolatutako ikastetxeak, lan egitura eta espazio desberdinak izango dituztenak. Ekiteko eta lan egiteko beste modu bat, ezagutza sortuz eta partekatuz, begirada etorkizunean finkatuta dugula.

Jardunaldi honetan, Lanbide Heziketak etorkizuneko erronka horiei aurre egiteko dituen hainbat ekimen, programa eta proiekturen berri emango dugu. Alde batetik, errendimendu handiko lanbide heziketaren arloa eta talentua garatzeko eremu metodologikoa landuko ditugu. Hizpide izango ditugu ere zeharkako gaitasunak, pentsamendu sortzailea, adimen betearazlea eta giza balioak 4.0 ingurune berrietan. Lanbide heziketako ikastetxe adimendun 4.0ren kontzeptuaz, diseinu berriaz eta antolakuntzaz ere hitz egingo dugu. Horrez gain, Biozientziek eta Jasangarritasunak Euskadiko lanbide heziketan duten lekua izango dugu aztergai, bai eta lanbide heziketak giza garapen jasangarrian duen eta izango duen inpaktua ere.

Helburuak

Ezagutzera ematea nola erantzuten ari dien Euskadiko lanbide heziketak 4. industria iraultzari eta 4.0 inguruneei, hainbat arlotatik.

Biozientziak eta jasangarritasuna Euskadiko lanbide heziketan aurkeztea, eta lanbide heziketak giza garapen jasangarrian duen eta izango duen inpaktuaren berri ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Zientzia eta teknologia
  • 02.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu