Salba ditzagun gure itsasoak: kutsatzaile berriak ulertzea, neurriak hartu ahal izateko
~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online
Hizlaria: Mathilde Monperrus, Ikertzailea Ingurumenerako eta Materialetarako Zientzia Analitikoen eta Fisikokimikaren Institutuan (IPREM, CNRS)
"Itsas kutsatzaile berriak: ezagutzen ez duguna ulertzea, arauketa hobetzeko".
Azalpena
Gure itsasoek gero eta kutsatzaile gehiago eta askotarikoagoak dituzte. Horien artean daude, esaterako, produktu farmazeutikoak, pestizidak, norberaren higieneko produktuak eta itsas organismoek modu naturalean sortzen dituzten konposatu batzuk. Egia da kutsatzaile batzuk ondo aztertuta eta araututa daudela, baina oraindik ere oso gutxi dakigu kutsatzaile berri askori buruz. Sarritan ez dago ondo dokumentatuta kutsatzaileon jatorria, presentzia, ingurumenean duten portaera eta itsas ekosistemetan eta giza osasunean izan ditzaketen ondorioak. Ezagutzaren hutsune horiek zaildu egiten dute arriskuak ebaluatzea, substantzia nagusiak identifikatzea eta neurri arautzaile egokiak hartzea.
Nire ikerketaren helburua da kutsatzaile horiek hobeto ulertzea eta, horretarako, ingurumenaren zaintza, analisi kimiko aurreratua eta laborategiko esperimentuak konbinatu ditut. Metodo horiei esker, kutsatzaileak identifikatu, haien iturriak arakatu eta ur-inguruneetan nola jokatzen duten eta nola eraldatzen diren ikertu ahal izan dugu. Zenbait prozesu ulertzea –esaterako, mikrobioen degradazioa eta eraldaketa fotokimikoa–ezinbestekoa da jakiteko ea kutsatzaileak modu eraginkorrean ezabatzen diren edo azpiproduktu potentzialki arriskutsu bihurtzen diren. Klima-aldaketak eta ingurumen-baldintzen bilakaerak are eragin handiagoa izan dezakete kutsatzailearen iraupenean, hedapenean eta ondorioetan.
Kutsatzaile guztiak ez dira nahitaez sintetikoak. Batzuk prozesu biologikoen ondorioz sortzen dira, eta eragina izan dezakete ingurumenaren kalitatean eta giza osasunean. Adibidez, itsasoko mikroalga kaltegarriek zenbait konposatu organiko lurrunkor eta sufre-konposatu aska ditzakete uretara eta airera. Substantzia horiek aztertuta, agerian geratu da garrantzitsua dela oraindik sistematikoki kontrolatzen ez diren eta erabat ezagutzen ez diren kutsatzaileak identifikatu eta deskribatzea.
Erronka ez da zientifikoa soilik, arauzkoa ere bada. Substantzia horien presentziari, portaerari eta ondorioei buruzko datu fidagarririk gabe, zaila da ingurumen-kalitateko arauak ezartzea, jarraipen-arloko lehentasunak zehaztea eta politika eraginkorrak aplikatzea. Ikerketa lagungarria izan daiteke arrakala hori gainditzeko, arriskuei aurrea hartzeko behar diren frogak eman baititzake, ingurumenean edo osasunean ondorioak nabarmenak izan ondoren erreakzionatzera mugatu beharrean.
Itsas kutsatzaile berrien iturriak, portaera eta ondorio posibleak identifikatzen baditugu, aukera izango dugu ziurgabetasun zientifikoa ezagutza aplikagarri bihurtzeko, datu kontrastatuetan oinarritutako araudi bat babesteko eta gure itsasoak eta giza osasuna epe luzera babesteko.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-11-19
“Saving Our Seas: Understanding New Pollutants to Take Action“
Hizkuntza: ingelesa
Emerging marine pollutants: understanding the unknown to improve regulation
- Mathilde Monperrus | IPREM, CNRS–University of Pau and Pays de l’Adour - Researcher at the Institute of Analytical Sciences and Physicochemistry for Environment and Materials
Maitena Salinas Beiztegi kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan | La periodista Maitena Salinas Beiztegi mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia.
Hizlariak
Mathilde Monperrus
Ingurumenerako eta Materialetarako Zientzia Analitikoen eta Fisikokimikaren Institutuan Ikertzailea (IPREM, CNRS – Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea, Frantzia).
Mathilde Monperrusek 20 urte daramatza IPREM Institutuan uretako kutsatzaileak ikertzen. Bere lantaldeak Angelun du egoitza, Ipar Euskal Herrian, eta kutsatzaile berriak —besteak beste, kutsatzaile organikoak eta ez-organikoak—, haien iturriak, ingurumenean duten portaera, haien eraldaketa-prozesuak eta ekosistemetan eta giza osasunean dituzten ondorioak ikertzen ditu. Monperrusen ikerketak analisi kimiko aurreratuak, masen espektrometria eta laborategiko esperimentuak konbinatzen ditu kutsatzaileak detektatzeko eta ur-inguruneetan duten eraldaketa eta ahultzea ikertzeko. Ikerketa-lanaz gain, UPPAn bere ardurapean ditu ingurumenarekin eta osasunarekin lotutako master-programak, besteak beste, Uraren Zientzietako Masterra, eta tokiko koordinatzaile lanetan aritzen da Erasmus Mundus ECT+ One Health programan.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa