HITZA BIZI. Sormen tailerra
31.Abu - 02.Ira
Kod. 037-16
Erabilgarritasuna kalkulatzen...
HITZA ERAIKI. Idazketa tailerra. Zentzuak, emozioak, memoria eta irudimena bide, idazketa sortzailerantz hurbiltzeko entrenamendua. HITZA ESAN. Ahozko baliabideak lantzeko tailerra.Testu idatziak jende aurrean agertzeko tresnez jabetuko gara: gune eszenikoa, begiradak, isiluneak, hitzen musika, kolorea, gustua, ukitua eta usaina. HITZA IRUDIKATU-I-. Testuen lehenengo irakurketa-azterketa: testuak kontatzen duena, sujeritzen duena eta irudiak gehitzen duena aztertzen ikasiko dugu. HITZA IRUDIKATU-II-. Testuen subjektibitatea irudietan: kolorea, perspektibak, planoak... Nola idatzi irudiarekin jokatzeko. HITZA MUSIKATU-I-. 5 idazle eta sasoi / sorrera ezberdinetako 5 kanta aztertuko ditugu: testuaren ezaugarriak, idazlearen aurkezpena, kanta sortu zen garaiko egoera, zein ahaire egokitu zieten musikariek, musikarien aurkezpena. HITZA MUSIKATU -II- Beren beregi sortutako ahaire bati letra idatziko diogu. Taldeka lan egingo dugularik, letra bat baizen gehiago izanik, letrak ahairean duen eraginaz hausnartuko dugu.
Kolaboratzaileak
- Tailerra
- Irakasteko ikasten
- Kultura, musika, kirola, bertsoa unibertsitatean, filosofia eta historia
- 31.Abu - 02.Ira
- Miramar Jauregia
-
Euskara
- Balio akademikoa: 30 ordu