Uda ikastaroa
Identitatearen eraldaketa euskal literatura garaikidean

Identitatearen eraldaketa euskal literatura garaikidean

Eka. 26 - 27. Eka, 2018 Kod. L04-18

Azalpena

Nortasuna eta kultura, nazioa eta literaturaren autonomia. Nola kudeatu gaur egungo identitatearen bilakaera? Zein da eraldatze horrek literaturan duen eragina? Jakin, badakigu identitatea ulertzeko erak bestelakoak izan behar direla, ikuspegi esentzialista batetik ezinezkoa baita gaurko identitateak gordetzen dituen tasunak behar den bezala bideratzea. Horregatik, ikastaroan, Literatur Teoria Feministaz eta Polisistemen Teoriaz baliatuz, azken urteetako euskal literaturan sortu diren ikerketa lerro ezberdinak zein irakurketa anitzak izango dugu hizpide: kulturak planifikatzeko egitasmoak, Haur eta Gazte Literatura kanonikoari buruzko gogoetak, diasporaren irudi kulturala, Gerra Zibilaren tratamenduan agertzen diren genero-irudikatzeak eta emakumezko gorputza identitatearen espazio bezala ulertuta.

Beraz, euskal literatura da abiapuntua eta identitatearen eratze-kulturala eta erlazionala, genero identitatea eta identitatearen zeharkakotasuna jorratzeko auziak.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ikastaro honekin literatura eta identitate nazionalaren arteko tenkak islatu nahi ditugu. Argi dago, identitatea ulertzeko eta kudeatzeko era aldatu dela, ikuspegi esentzialista batetik ezinezkoa baita gaur egungo identitateak gordetzen dituen tasunak behar den bezala bideratzea. Izan ere, euskal literaturan, bestelako literatura gutxietan bezala, osagarri ideologikoek eta literaturaren autonomiaren kontzeptuak etengabeko berrikuspena jasaten dute. Beraz, literaturaren ardura eta haren engaiamenduaren eta despolitizazioaren maila oinarritzat hartuta, azken urteotan ikerketa literario garaikideek literaturaren autonomia partziala edo ia osorik onartzen dutelako baieztapena aztertzea izango dugu helburu.

Bestalde, literaturaren eta identitate kulturalaren arteko harremana ezartzen saiatuko gara. Horretarako, literaturaz hitz egingo dugu jardute kultural partikularra bailitzan bezala; gainera, adierazpen estetikoa izateaz gain, diskurtso sozio-kultural mugatuak ere besarkatzen dituela onartuko dugu. Orduan, zer islatuko da ikastaroan? Bada, identitateak ezin direla existitu irudipen kultural eta akulturazioaren kanpo, euskal literatura, munduko beste literaturak bezala, lurralde baten sare kulturalaren partaide aktiboa baita. 

Azkenik, euskal literaturaren ekoizpen garaikidea genero identitatearen ikuspuntutik aztertuko dugu. Testuinguru horretan, zilegi da baieztatzea identitateak kultur-sistemekin harreman estua erakusten duela eta historikoki dagoela definituta eta ez noski biologikoki. Hori dela eta, identitatearen krisia subjektua barreiatuta agertzearen ondorio bezala uler daiteke, eta, orduan, identitatearen dekonstrukzioa edo birplanteamendua proposa genezake. Hau da, literatur kritika feministaren bidez, genero identitatearen eraldaketak eta gorputzaren agerpen ezberdinak gizarteak ezartzen dituen arauen pean agerian utziko ditugu; neurri handi batean, identitateak gordetzen dituelako bere barnean sexu, genero eta sexualitate bezalako kontzeptu egonkortzaileak.

Irakurri gehiago

Programa

2018-06-26

09:00 - 09:15

Dokumentazioaren banaketa

09:15 - 09:30

“Inaugurazioa: Jon Zarate (Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordea), Gotzone Sagardui (Bilboko Udaleko Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko Zinegotzia) eta Jon Kortazar (Euskal Literaturako Katedruna eta Ikastaroaren Zuzendaria)“

    09:30 - 10:30

    “La competicion intercultural sobre recursos vía concursos para capitales simbólicos“

    • Itamar Even Zohar Tel Aviv Unibertsitatea - Irakaslea
    10:30 - 11:00

    Atsedena

    11:00 - 12:15

    “Aita deitzen den gizona: euskal diasporaren irudi kulturalera eta sozio-ekonomikora hurbilketa“

    • Amelia Benito del Valle Eskauriaza Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
    12:15 - 12:30

    Atsedena

    12:30 - 13:45

    “Identitatea euskal Haur eta Gazte literatura kanonikoan“

    • Jose Manuel López Gaseni Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
    13:45 - 14:00

    Sintesia

    2018-06-27

    09:00 - 10:15

    “Literatur Teoria Feminista: genero identitateak kontzeptu literarioak zeharkatu zituenekoa.“

    • Iratxe Retolaza Gutierrez Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
    10:15 - 10:30

    Atsedena

    10:30 - 11:45

    “Identitate galduaren bila: genero eraikuntza euskal memoria-eleberrietan“

    • Amaia Serrano Mariezkurrena Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
    11:45 - 12:30

    “Gorputza, identitatearen espazioa“

    • Iratxe Esparza Martin Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
    12:30 - 12:45

    Atsedena

    12:45 - 13:45

    “La invención y planificación de culturas“

    • Itamar Even Zohar Tel Aviv Unibertsitatea - irakaslea
    13:45 - 14:00

    Sintesia

    Zuzendariak

    Iratxe Esparza Martin

    UPV/EHU, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika

    Iratxe Esparza Martin (Santurtzi, 1972) Euskal Filologian Lizentziatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktorea. La Platako Unibertsitatean egonaldi bat burutu ostean, bere doktorego tesia aurkezten du identitatearen eraldaketa eta XXI. mendeko euskal narratibako subjektu postmodernoaren agerpen ezberdinak aztertuz. Literaturaren soziologiaren eta literatur kritika feministaren ikuspuntutik, euskal literaturaren hainbat alderdiri buruzko lanak aldizkari zein liburuetarako idazteaz gain, ikertzailearen ibilbidea zenbait ikastaro eta kongresutara parte hartzearekin osatzen du. Gaur egun, prentsan kritikari literario bezala dihardu eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultatean Literaturaren eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean.

    Jon Kortazar Uriarte

    UPV/EHU, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika

    Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Literaturako katedraduna eta Compostelako Santiagoko irakasle bisitaria. Irakaslea, idazlea eta hainbat komunikabideetako kolaboratzailea. Sari garrantzitsuak jaso ditu: Galiziako PEN Clubak Rosalia de Castro Saria eskaini zion eta 2009an Bizkaiko Aldundiak Lauaxeta Sariaz omendu zuen. Gaur egun LAIDA (Literatura eta Identidadea) Ikerketa Taldeko burua da. Egungo Euskal Literaturaren Historia (2007-2017) eman du argitara eta ingelesez: Contemporary Basque Literature (Center for Basque Studies, Reno, 2016). XX. mendeko euskal literaturaz lanak plazaratu ditu, aipagarrienak: Euskal Literatura XX. mendean (zazpi argitalpen, 1990-2015), Teoría y práctica poética de Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1986), Luma eta lurra (1997), Diglosia eta Euskal Literatura (2001), Postmodernitatea euskal kontagintzan (2003), Bernardo Atxaga: Basque Literature From The End Of The Franco Era To The Present (2007), Bitartean New York Kirmen Uriberen literaturgintza (2011)

    Hizlariak

    Amelia Benito del Valle Eskauriaza

    UPV/EHU, Bilboko Hezkuntza Fakultatea

    Amelia Benito del Valle Eskauriaza (Bilbao 1960). Gizarte eta Komunikazio Zientzien lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Montrealeko unibertsitateko Kulturarteko eta Nazioarteko Komunikazioan masterra eta Quebequeko unibertsitateko soziologian doktoretzaren eskolaritatea. Lehen Hezkuntzako Irakaslea gradua eta Informazio Zientzietan doktorea; horretan informazioaren erreprodukzioa eta eleberri arrosan emakumezko rola aztertzen da. Nazioarteko aldizkari zientifiko batzuetan zuzendaria eta literaturaren buruzko lanak argitaratu ditu. Montrealeko unibertsitateko ikerketa taldeko partaidea eta irakaslea. Kongresu, Jardunaldi eta Mintegi ugaritan hartu du parte, hizlari nahiz batzorde zientifikoetan. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Literaturaren eta Hizkuntzaren Sailaren irakaslea eta LAIDA ikerketa taldearen kidea.

    Itamar Even Zohar

    http://www.tau.ac.il/~itamarez/ez_vita/ez-cv.htm

    Jose Manuel López Gaseni

    UPV/EHU

    Jose Manuel López Gaseni UPV/EHUko irakasle titularra da Hezkuntza eta Kirol fakultatean, Gasteizen. Haren ikerketa-lerroak literatur-itzulpena, literaturaren didaktika eta haur eta gazte literatura dira. Beste obra batzuen artean, honako hauek egile da: Euskarara itzulitako haur eta gazte literatura (2000), Historia de la literatura vasca (2002), Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan (2005), Literaturak umeei begiratu zienean (2006), 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura (2005), Mozorroa ispiluan (2008) eta XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura (2011), azken biak Xabier Etxanizekin batera. LAIDA (Literatura eta identitatea, UPV/EHU) eta LITER21 (USC) ikerketa-taldeetako kide da. Orcid ID: 0000-0002-1743-1873

    Iratxe Retolaza Gutierrez

    UPV/EHU

    Iratxe Retolaza (Donostia, 1977). Euskal Filologian lizentziatua. Literatura kritikaria eta ikertzailea. EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakaslea. Liburu hauek argitaratu ditu: "90eko hamarkadako narratiba: literatur kritika" (Labayru, 2000), "Malkoen mintzoa. Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza "(Utriusque Vasconiae, 2002); Jon Kortazarrek zuzenduriko "Egungo euskal eleberriaren historia" (EHU, 2007) koordinatu du, eta baita "Egungo euskal komikiaren historia" (EHU, 2017) ere; "Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak" (EDO!, 2013) bilduma kolektiboa koordinatu du Isa Castillorekin batera, eta "Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat" (Emagin/EHBF, 2015) liburua osatu du, Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera. Kolaboratzaile aritu da hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Info7, Euskadi Irratia…). Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da.

    Amaia Serrano Mariezkurrena

    UPV/EHUko Irakasle Eskolan diplomatu zen, Lehen Hezkuntza eta Atzerriko Hizkuntza (ingelesa) espezialitateetan. Ondoren, Euskal FIlologia ikasketak egin zituen unibertsitate berean. Doktoradutzan sartzeko Literatura Konparatua eta Ikasketa Literarioak masterra egin du eta Eusko Jaurlaritzako doktoretza aurreko bekari esker 1936ko Gerra eta fikzioa izeneko tesian lanean aritu da, gaur egun ere ikerketa horretan diharduelarik. Euskal literaturaren hainbat alderdiri buruzko lanak ere idatzi ditu aldizkari eta liburuetarako. Gainera, genero ikerketekin zein heziketa literarioarekin loturiko ikastaroak eman ditu. Egun, UPV/EHUko irakaslea da.

    Matrikula prezioak

    MATRIKULA2018-05-31 arte2018-06-26 arte
    60,00 EUR70,00 EUR
    35,00 EUR -
    20,00 EUR20,00 EUR
    35,00 EUR -
    52,50 EUR -
    52,50 EUR -

    Kokalekua

    Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

    Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

    Bizkaia

    43.268446,-2.9377948999999717

    Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

    Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

    Bizkaia