II Curso intervención social con personas con enfermedad mental desde el ámbito multidisciplinar

09.Mai - 04.Eka

Kod. @11-22

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Prestakuntza hau osasun mentaleko arazoak dituen jendearekin lan egin nahi duten gizarte arloko etorkizuneko profesionalentzat pentsatuta dago (gizarte langileak, gizarte hezitzaileak, terapeuta okupazionalak).

Esku-hartzearen eremukoak diren diziplinarteko hainbat ikuspegitatik begiratuta, espezializazio teoriko-praktikoko ikastaro hau prestatu dugu: osasun mentalari buruzko oinarrizko ikusmoldeak biltzeaz gain, banaka, taldeka eta familian esku hartzeko estrategia nagusiak ere aurkezten dira, betiere gaixotasun mentala duten pertsonen normalizazioa eta gizarteratzea bermatzearren.

Helburuak

Gaixotasun mental larria duten pertsonekin egindako esku-hartzeen bilakaera historikoari buruzko sarrera.

Errehabilitazio psikosozialaren oinarrizko metodologiaren eta kontzeptuen gaineko prestakuntza ematea.

Diagnostiko garrantzitsuenak zeintzuk diren eta zer ezaugarri dituzten jakitea.

Arreta indibidualizatuari eta taldeko esku-hartzeari buruzko prestakuntza ematea.

Profesionalen esku-hartze eremuak zabaltzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Metodologia

Erabiliko den irakaskuntza metodologia b-learning metodologia da, Moodle plataformaren erabileran oinarritua dago, oinarrizko material eta eduki osagarri oro bertan egongo baita eskuragarri. Irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa eta harremana, bai eta ikasketa prozesuaren jarraipena ere (foroak, eztabaidak eta jarduerak bidaltzea) posta elektronikoz eta Moodle bidez egingo da. Ikasleen ebaluazioak foroetan parte hartzea eta landutako gaiak aplikatzeko jarduera teoriko zein praktikoak egitea izango du ardatz. Gai zerrendarekin zerikusia duten jarduera teoriko eta praktikoak.

  • Luzapen luzeko online ikastaroa
    • Osasuna /Psikologia
  • 09.Mai - 04.Eka
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...