Gizartea
Osasuna
Iraunkortasuna
Doako jarduera
DSF
Uda ikastaroa
Nekazaritza ezaren kostua eta zerbitzu ekosistemikoak

Nekazaritza ezaren kostua eta zerbitzu ekosistemikoak

Ira. 15 - 15. Ira, 2026 Kod. G24-26

Lurraldearen, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik

Azalpena

Hipotesi bat mahai gainean jarri nahi da: Gipuzkoa lurralde aldapatsua izan arren (kasu askotan makinaz lantzea zaila dena), lur emankorra izan da, hein handi batean hezetasunari esker. Hala ere, azken urteotan lurra lehortzen ari dela diote ikerketek.

Testuinguru honetan, nekazaritzarik ezean, zer nolako eta zenbateko kostua izango luke egoerak?

Aipatutakoarekin lotura zuzena duten zerbitzu ekosistemikoak —bereziki CO₂ xurgatzen laguntzen dutenak— identifikatzea beharrezkoa da, gizarteak horien balioa aitortu eta, ahal den neurrian, jarduera horiek egiten dituztenak konpentsatzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Nekazaritzak Gipuzkoan pisu ekonomiko txikia izan arren, jarduera horretan ez aritzeak izango lukeen kostua bistaratzea, eta, aldi berean, zerbitzu ekosistemikoen —CO₂ xurgapena eta airearen kalitatea hobetzea, besteak beste— konpentsazioa aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Lehen sektorearekin zerrikusia dutenak eta gizarte osoa

Kolaboratzaileak

  •  GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Programa

2026-09-15

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 09:10

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

Hizkuntza: euskara

    Zer gertatuko litzateke nekazaritza desagertuko balitz?

    • Joseba Aranburu Ganzarain | Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendari Nagusia. Lurralde Oreka Berdea Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia
    09:10 - 09:20

    “Ikastaroaren helburua“

    Hizkuntza: euskara

    • Rodrigo Vilar Aranda | Aurkezlea eta moderatzailea
    09:20 - 09:50

    “Nekazaritza eza“

    Hizkuntza: euskara

    • Jakoba Errekondo Saltsamendi | Agronomoa eta paisajista.
    09:50 - 10:30

    “Kostu ekonomikoak“

    Hizkuntza: euskara

    • Miren Arantza Madariaga Aberasturi | ELIKA Fundazioko zuzendari kudeatzailea
    10:30 - 11:05

    Kafe atsedena

    11:05 - 11:25

    “Gizarte kostuak ongizate integrala“

    Hizkuntza: euskara

    • Miren Arantza Madariaga Aberasturi | ELIKA Fundazioko zuzendari kudeatzailea
    11:30 - 12:15

    “Zerbitzu ekosistemikoak“

    Hizkuntza: euskara

    • Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia | Deustoko Unibertsitatea (Zoom bidez parte hartuko du)
    12:15 - 12:35

    “Soluciones y alternativas“

    Hizkuntza: gaztelania

    • Jorge Garbisu Buesa | Ingeniero agrónomo con larga trayectoria en el campo de la agricultura y el desarrollo rural
    13:00 - 13:40

    Amaiera instituzionala

    Hizkuntza: gaztelania

      Amaiera eta Ondorioak

      • Xabier Arruti Olazabal | Diputado de Equilibrio Territorial Verde
      13:35 - 13:30

      Mahai ingurua: “Equilibrio económico + social + medioambiental“

      Hizkuntza: gaztelania

      • Jorge Garbisu Buesa | Ingeniero agrónomo con larga trayectoria en el campo de la agricultura y el desarrollo rural
      • Miren Arantza Madariaga Aberasturi | ELIKA Fundazioko zuzendari kudeatzailea
      • Jakoba Errekondo Saltsamendi | Agronomoa eta paisajista.
      • Xabier Arruti Olazabal | Diputado de Equilibrio Territorial Verde

      Zuzendariak

      Joseba Aranburu Ganzarain

      Gipuzkoako Foru Aldundia

      Hizlariak

      Joseba Aranburu Ganzarain

      Gipuzkoako Foru Aldundia

      Xabier Arruti Olazabal

      (Beizama, 1968). Lurralde Oreka Berdea-ko foru diputatua. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Landa Garapen eta Nekazaritza Elikagai enpresa kudeaketan Masterra du.

      Jakoba Errekondo Saltsamendi

      Paisajista eta agronomoa. Bizi Baratzea proiektuko kidea eta baratzegintzari buruzko hainbat libururen egilea. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare gaien inguruan parte hartzeagatik. Hala nola Argia aldizkarian 1995 urteaz geroztik ari da astero landareen kulturari buruz idazten. Era berean www.bizibaratzea.eus webguneko arduraduna da. Baita ere, Euskadi irratian 1985 urteaz geroztik astero landareei buruzko zuzeneko kontsultategi publiko irekia dauka, azken urte hauetan larunbat goizeroko Landaberri saioan. Elhuyar zientzia aldizkarian ere kolaboratzaile gisa aritu da. Urte luzez Landa Garapeneko herri txikien biziberritze proiektuetan jardun du teknikari gisa, eta baita proiektuak sortzen, diseinatzen eta zuzentzen ere.

      Jorge Garbisu Buesa

      Gobierno Vasco

      Jorge Garbisu Buesa nekazaritzaren eta landa garapenaren arloan ibilbide luzea duen ingeniari agronomoa eta goi-mailako kudeatzailea da. 2019 eta 2024 artean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria izan zen, eta 2024ko legegintzaldi berrian ere kargu hori bete zuen. Bere jardunean, Euskadiko nekazaritza-politikak, Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE/PAC) kudeaketa, ekoizpen begetal eta animalien sustapena, animalien osasuna eta ongizatea, eta landa garapeneko estrategiak zuzendu ditu. Bere ardurapean egon dira, besteak beste: • Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzaren lehiakortasuna hobetzeko politikak. • Nekazaritza Politika Erkidearen (PAC) kudeaketa eta Europako politikekin koordinazioa. • Nekazaritza ekologikoa eta ekoizpen jasangarria sustatzeko programak. • Animalien osasuna eta ongizatea bermatzeko neurriak. • Hazi-materialaren, landare-mintegien eta nekazaritza-erregistroen antolaketa eta kontrola. • Landa garapeneko eta lehen sektoreko modernizazio estrategiak. Bere ibilbide profesionalean zehar, lehen sektorearen modernizazioaren, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren aldeko hainbat ekimen bultzatu ditu, administrazio publikoaren eta sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatuz

      Miren Arantza Madariaga Aberasturi

      elika fundazioa

      Miren Arantza Madariaga Aberasturi. Zuzenbidean lizentziaduna. 2016tik, Elikaren zuzendaria da, Euskal Nekazaritza Elikadura Segurtasunaren Fundazioa, Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Garapen Lurraldeko, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren barruan integratua. Euskal Elikagaiak xahutzea saihesteko Estrategiaren arduraduna. 2021tik UPVko Ekonomia Zirkularreko Masterrean irakasle. 2013tik 2016ra BASQUETOUR-eko zuzendaria, Euskal Turismo Agentzia. Kongresu, jardunaldi eta hitzaldietan parte hartzen du, Euskadin eta nazioartean, Elikagaien Segurtasunarekin, elikadura zirkularrarekin eta euskal elikadura katearen jasangarritasunarekin lotutako gaiekin.

      Rodrigo Vilar Aranda

      Rodrigo Vilar Aranda. Marketin digitaleko aholkularia, sare sozialen estrategian, komunikazio digitalean, edukien plangintzan eta enpresetan aplikatutako IAn espezializatua. Vilar Aholkularitza Digitalaren sortzailea, 10 urte baino gehiagoko esperientziarekin. EAJ-PNVko zinegotzia Ibarran 2019tik. Aurretik BBVAn eta G for Good Londonen aritua. ADEko lizentziaduna UPV/EHUn eta digitalizazioan eta IAn MBA.

      Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia

      Universidad de Deusto

      Irakasle titularra da Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Departamentuan, Donostian. Ingeniaritza eta Berrikuntza Proiektuetan doktoretza jaso zuen (2008) Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Doktoratu aurreko prestakuntzan ikertzaile bisitaria izan zen Finlandiako Technical Research Centre (VTT) delakoan. 2009. urtean, doktoretza amaitu ondoren, CIRCLE (Centre for Innovation, Research and Competence in the Learning Economy) delakora aldatu zen post-doc gisa, Lundeko Unibertsitatean (Suedia), eta han ere plaza bat lortu zuen irakasle gisa. Gero, Europar Batasuneko Marie Curie beka bat lortu zuen, eta, horri esker, Deusto Business Schoolera joan zen, gaur egun bertan lan egiten baitu. Irakaskuntzako eta ikerketako interes nagusiak zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan, berrikuntzaren kudeaketan eta berrikuntzari buruzko politika publikoen berri emateko adierazleen erabileran oinarritzen dira.

      Matrikula prezioak

      Aurrez aurre2026-09-15 arte
      0 EUR

      Kokalekua

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      43.3148927,-1.9985911999999644

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      Beste ikastaro interesgarriak...