Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna: Harrera integralaren bila
20.Eka - 21.Eka
Kod. G08-19
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
Erabilgarritasuna kalkulatzen...
XXI. mendean Espainiako Estatutik kanpoko jatorria duten populazioaren etorrerak eta XX. mendeko penintsulako populazioaren bertaratzeak gaur egungo Gipuzkoako hizkuntza-aniztasun handia eratu dute. Aniztasun horren ezagutza eta aitortza kudeaketa egoki baten mesedetan joango da, oinarri demokratiko eta justizia soziala erdigunean izango duen plangintzak proposatzeko.
Kudeaketa horretan garrantzia berezia izango du biziberritze-prozesuan dagoen euskararen eta lurraldera etorri berri diren hizkuntzen arteko harremana, izan ere, horien artean, badira 1.000 hiztun baino gehiago dituzten hizkuntza gutxi batzuk eta hiztun-kopuru txikiko 100 hizkuntza inguru. Hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa egoki baten definizioan gutxienez immigrazioko populazioarenganako harrera integralaren bila joateko lanketa izango da ikastaroa.
Helburuak
Ikastaroaren helburu nagusia Gipuzkoako immigrazioko populazioaren hizkuntza-aniztasuna ezagutzera ematea da, lurraldean duen banaketaren arabera; eta euskararen biziberritze-prozesua kontuan hartuta hizkuntza-kudeaketa egokia, demokratikoa eta justizia sozialean oinarritutakoa proposatzeko harrera integrala definitzea.
Helburu horiek erdiesteko honako tarteko helburuak identifikatu dira:
- Gaur egungo immigrazioko populazioaren ezaugarri nagusiak eta banaketa ezagutzera ematea, eta horien araberako hizkuntza-aniztasunaren inguruko mapa ezagutzera ematea.
- Hizkuntza-aniztasun horrekin harremanetan dauden kolektiboen esperientzia eta proposamenak lantzea: immigraziokoak, gizarte eragileak, teknikariak eta Herri Administrazioak, eta baita Kataluniako esperientziatik ikas daitekeena probestea.
- Immigrazioko populazioarekin landu beharreko harrera-plana zeharlerrokoa izatea ziurtatzea, gutxienez gizarte zerbitzuetako eta euskara sailetako baliabideak modu koordinatuan balia daitezen.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
- Ikastaroa
- Gizarte Zientziak
- Literatura eta hizkuntzalaritza
- 20.Eka - 21.Eka
- Miramar Jauregia
-
Euskara
- Balio akademikoa: 20 ordu
Interesgarria izan daiteke zuretzat ...
Pertsonak
- Agustin Unzurrunzaga
- Alina Rocio Blanco Barros
- Belen Uranga Arakistain
- Eduardo Ruiz Vieytez
- Garbiñe Mendizabal Mendizabal
- Idoia Aldekoa Ondarra
- Julia Shershneva
- Jurdana Martin Retegi
- M Dolores Lopez Fernández
- Maribel Vaquero Montero
- Olatz Irizar
- Petra Elser Elser
- Samira Goddi Mendizabal
- Silvia Carrizo Fernandez
- Xabier Aierdi Urraza