Uda ikastaroa
Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna: Harrera integralaren bila

Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna: Harrera integralaren bila

Eka. 20 - 21. Eka, 2019 Kod. G08-19
Ikastaro guztiak

Azalpena

XXI. mendean Espainiako Estatutik kanpoko jatorria duten populazioaren etorrerak eta XX. mendeko penintsulako populazioaren bertaratzeak gaur egungo Gipuzkoako hizkuntza-aniztasun handia eratu dute. Aniztasun horren ezagutza eta aitortza kudeaketa egoki baten mesedetan joango da, oinarri demokratiko eta justizia soziala erdigunean izango duen plangintzak proposatzeko.

Kudeaketa horretan garrantzia berezia izango du biziberritze-prozesuan dagoen euskararen eta lurraldera etorri berri diren hizkuntzen arteko harremana, izan ere, horien artean, badira 1.000 hiztun baino gehiago dituzten hizkuntza gutxi batzuk eta hiztun-kopuru txikiko 100 hizkuntza inguru. Hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa egoki baten definizioan gutxienez immigrazioko populazioarenganako harrera integralaren bila joateko lanketa izango da ikastaroa.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ikastaroaren helburu nagusia Gipuzkoako immigrazioko populazioaren hizkuntza-aniztasuna ezagutzera ematea da, lurraldean duen banaketaren arabera; eta euskararen biziberritze-prozesua kontuan hartuta hizkuntza-kudeaketa egokia, demokratikoa eta justizia sozialean oinarritutakoa proposatzeko harrera integrala definitzea.

Helburu horiek erdiesteko honako tarteko helburuak identifikatu dira:

  • Gaur egungo immigrazioko populazioaren ezaugarri nagusiak eta banaketa ezagutzera ematea, eta horien araberako hizkuntza-aniztasunaren inguruko mapa ezagutzera ematea.
  • Hizkuntza-aniztasun horrekin harremanetan dauden kolektiboen esperientzia eta proposamenak lantzea: immigraziokoak, gizarte eragileak, teknikariak eta Herri Administrazioak, eta baita Kataluniako esperientziatik ikas daitekeena probestea.
  • Immigrazioko populazioarekin landu beharreko harrera-plana zeharlerrokoa izatea ziurtatzea, gutxienez gizarte zerbitzuetako eta euskara sailetako baliabideak modu koordinatuan balia daitezen.
Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Soziolinguistika Klusterra
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2019-06-20

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 10:30

“Immigrazioa Gipuzkoan: hizkuntza-aniztasunaren oinarri soziala. Datuak eta hizkuntza-kudeaketarako proposamenak“

  • Xabier Aierdi Urraza Gipuzkoako hizkuntzen mapa proiektuaren zuzendaria
  • Belen Uranga Arakistain Soziolinguistika Klusterra - Hizkuntza teknikaria
10:30 - 11:15

“Hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa demokratikoaren printzipioak“

  • Eduardo Ruiz Vieytez Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 12:45

“Una mirada a la diversidad desde Barcelona“

  • M Dolores Lopez Fernández Ajuntament de Barcelona - Comissionada d'Immigració, Interculturalitat i Diversitat
12:45 - 14:00

Mahai ingurua: “Immigrazioko kolektiboen hizkuntza-aniztasuna“

  • Petra Elser Elser Banaiz Bagara elkartea - Teknikaria
  • Alina Rocio Blanco Barros Emigrados sin fronteras
  • Julia Shershneva EHU/UPV - Soziologia eta Gizarte Langintza, irakaslea
  • Silvia Carrizo Fernandez Malen Etxea elkartea - Teknikaria

2019-06-21

09:00 - 10:30

Mahai ingurua: “Hizkuntza-aniztasunaren konplexutasuna“

  • Samira Goddi Mendizabal Errenteriako Udala - Aniztasun teknikaria
  • Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeria - Teknikaria
10:30 - 11:30

Mahai ingurua: “Erronkak lurraldean eta udalerrietan. Harrera integralaren bila. Ikuspegi instituzionala“

  • Maribel Vaquero Montero Gipuzkoako Foru Aldundia - Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia
  • Garbiñe Mendizabal Mendizabal Gipuzkoako Fopru Aldundia - Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:30

Mahai ingurua: “Erronkak lurraldean eta udalerrietan. Harrera integralaren bila. Eragile sozialen ikuspegia“

  • Olatz Irizar EMUN - Berrikuntza Sozialeko teknikaria
  • Idoia Aldekoa Ondarra ELHUYAR - Partaidetza eta berrikuntza sozialeko teknikaria
  • Jurdana Martin Retegi EuskaltzaleenTOPAGUNEA - Aniztasun teknikaria

Zuzendariak

Xabier Aierdi Urraza

Begirune Fundazioa

Ha sido Profesor titular en la Licenciatura de Sociología en la UPV/EHU. Doctor en Sociología por la Universidad de Deusto (1991). Cursó la Licenciatura de Periodismo en la Facultad de Ciencias de la Información de la UPV/EHU (1984). Ha sido Director del Departamento de Sociología de la UPV/EHU, Presidente de la Asociación Vasca de Sociología, Vicepresidente de la Ejecutiva de la FES (Federación Española de Sociología). Asesor en el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco de octubre de 2013 a noviembre de 2016. Fundó con Cristina Blanco el Observatorio Vasco de Inmigración, IKUSPEGI, y fue su Director desde Diciembre de 2003 hasta Enero de 2011. En Febrero de 2011 fundó, junto con José Antonio Oleaga, el Laboratorio de Investigación en Inmigración, BEGIRUNE. Miembro del Grupo de Investigación reconocido por la UPV/EHU CIVERSITY y de la Comisión de Doctorado de Hegoa. Es miembro de ZAS! Zurrumurren Aurkako Sarea/ Red Vasca Antirrumores y ha refundado Begirune.

Belen Uranga Arakistain

Soziolinguistika Klusterra, Hizkuntza teknikaria

Euskal Filologian lizentziatua. Soziolinguistika Klusterreko hizkuntza-teknikari honako gaietan: Hizkuntza-ekologia, hizkuntza-aniztasuna, immigrazioa, BAT Aldizkaria, Hausnartu sariak, Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak e.a. HIZNET graduondoko irakaslea, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrako kide eta GARABIDE elkartearen kolaboratzaile da. Hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza-ekologiaren inguruko hainbat liburutan eta artikulutan parte hartu du, esate baterako, Martì, F.; Ortega, P.; Idiazabal, I.; Barreña, A.; Juaristi, P.; Junyent, C.; Uranga, B. eta Amorrortu, E. 2005: Hizkuntzen mundua-Munduko hizkuntzei buruzko txostena. EHUko Argitalpen Zerbitzua. Uranga, B., Aierdi, X., Idiazabal, Amorrortu, E., Barreña, A. Ortega, A. 2008: Hizkuntzak eta immigrazioa – Lenguas e inmigración. UNESCO Etxea, IKUSPEGI - Immigrazio Behatokia. 2008. Bilbo. Uranga, B. 2011: “Ekologia biologikotik hizkuntza-ekologiara joan-etorriak” BAT Soziolinguistika aldizkaria 81. Uranga, B. 20

Irakasleak

Idoia Aldekoa Ondarra

Elhuyar Zubize

Idoia Aldekoa Ondarra (1977), Soziologian Lizentziatua (EHU), Ikerketa sozial aplikatuan Espezialista graduondokoa (EHU), Partaidetza eta garapen komunitarioa graduondokoa (EHU). 2003tik Elhuyar Aholkularitzan lanean; hasieran hizkuntzateknikari lanetan eta azken urteetan herritarren partaidetza eta berrikuntza sozialeko proiektuetan buru belarri. Egun eskuartean dituen proiektu esanguratsuen artean kokatzen dira, besteak beste, Pasaian emakume etorri berriei harrera integrala egiteko mentoretza sozialaren egitasmoa; eta Errenteriako hezkuntza-komunitatearen erronkak elkarrekin adostu eta horiei erantzunkidetasunez heltzeko prozesua.

Alina Rocio Blanco Barros

Doctora en Estudios Internacionales e Interculturales, Master en Políticas Públicas y Desarrollo Territorial, Técnica de proyectos de la asociación Emigrados sin fronteras en la que he desarrollado proyectos de integración que han permitido visibilizar al colectivo inmigrante como ente favorecedor de los procesos políticos, económicos, sociales y culturales en la sociedad en la que convive. Así mismo, proyectos de integración con la sociedad civil de acogida visibilizando realidades políticas, sociales y económicas de las comunidades del sur, buscando establecer un compromiso de cambio de esas realidades y favorecer un nuevo orden mundial más justo con equidad y justicia social.

Silvia Carrizo Fernandez

Petra Elser Elser

Banaiz Bagara elkartea

Petra Elser (Frankfurt, 1963) Alemanian jaio zen baina duela 25 urte baino gehiago Europako hainbat herritan bizi da, horretako 15 Euskal Herrian. Gaur egun Banaiz Bagara elkartearen zuzendaria da. Elkartea 2009an sortu zen, euskararen normalizazioa eta immigrazioa eremuetan lan egiteko. Sortu zenentik, Banaiz Bagara elkarteak metodologia berrikuntzan eta hizkuntza eta aniztasuna buruzko hausnarketarako ekarpen garrantzitsuak egin ditu. Horretaz gain, Petra Elser itzultzailea da eta euskal literatura lanak alemanera itzuli ditu.

Samira Goddi Mendizabal

Samira Goddi Mendizabal (1984) Donostia Publizitatea eta harreman publikoetan lizentziatua (EHU) Gizarte eta kultur antropologian lizentziatua (EHU) ... Titulu propioa Kulturarteko eta gizarte bitartekaritza (UAM) Titulu propioa aniztasun altuko testuinguruetan ikerketa (UAM) ... Egun Errenteriako Udaleko teknikaria kultu aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubidetako azpiatalean. Aurretik gizarte laguntzailea migrazioen alorretan nahiz udal desberdinetan lan egin du gizarte gaietako alorretan.

Olatz Irizar

Olatz Irizar Martinez (1972) Leioako Gizarte eta Informazio zientzietan lizentziatua (1995). Azken 14 urteetan Emun Kooperatiban lanean. Bertan hizkuntza normalizazio teknikari moduan hasi ondoren, gaur egun Emun Kooperatibako berrikuntza taldean eta Garapen Sozialeko Zerbitzuetan dihardu. Aniztasunaren gaia lantzen du Garapen Sozialeko Zerbitzuetako lan taldeak, eta hor kokatzen dira azken urteetan egindako hainbat lan: aniztasunaren inguruko interbentzioak auzoetan Eusko Jaurlaritzarentzat, harrera planen diseinuak Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, elkarbizitza lantzeko saioak hainbat Udaletan, irakasleentzako formazioa ikastetxeetan edota jardunaldien antolaketa administrazio ezberdinentzat.

M Dolores Lopez Fernández

Licenciada en Geografía e Historia, especialista en Antropología Cultural y experta en interculturalidad, convivencia y migraciones. Ha trabajado como Comisionada de Inmigración, Interculturalidad y Diversidad del Ayuntamiento de Barcelona de 2015 a 2019. Anteriormente: - Directora del Centre de Estudios Africanos e Interculturales (2012-2015) e investigadora en el mismo de 1990 a 2015. - Coordinadora del Postgrado “Sociedades africanas” en la UPF. - Miembro del Grupo de Multiculturalismo y Género de la Universidad de Barcelona (UB) hasta el 2015. - Amplia experiencia en investigación sobre temas de migración e interculturalidad. - Formadora en diversos master i postgrado. - Miembro fundador del grupo Stop A los Fenómenos Islamófobos (SAFI). - Activista de la Unidad contra el Fascismo y el Racismo

Jurdana Martin Retegi

Jurdana Martin Retegi (Errenteria, 1987) ingeles filologian lizentziatura (EHU, 2009). "Learning and Communication in Multilingual and Multicultural Contexts" masterra (Université du Luxembourg, 2016). HIZNET Hizkuntza plangintza graduondokoa (EHU-Asmoz, 2017). Egun Euskaltzaleen Topaguneko aniztasun saileko teknikaria, euskara erdigunean izanda, gure herrietako hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta aitortzeko proiektuen kudeatzaile.

Garbiñe Mendizabal Mendizabal

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria

Ikasketak: Euskal Filologia. HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondokoa. Hizkuntzak: euskara (altua); gaztelania (altua); frantsesa (ertaina). Ibilbide profesional eta politikoa: - Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkide (2009-2017) - Euskara teknikaria Ordiziako Udalean (1995-2009) - Euskara zuzendari nagusia Gipuzkoako Foru Aldundian (1991-1995) - Euskara teknikaria Ordiziako Udalean (1984-1991) Beste organo edo entitateetan dituen kargu edo ordezkaritzak: - Elhuyar Fundazioko kidea. - Euskadiko Filmategia Fundazioko Patronatuko kidea. - Euskararen Adierazle Sistema Batzorde Betearazleko kidea (EAS). - Euskararen Aholku Batzordeko Osoko Bilkurako kidea. - Eusko Ikaskuntzako Zuzendaritza Kontseiluko kidea. - Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko esparruhitzarmenaren Jarraipen Batzordeko kidea. - Lazkaoko Beneditarren Fundazioko kidea. - ERESBIL, Musikaren Euskal Artxiboa Fundazioko kidea. - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundeko Zuzendaritza

Eduardo Ruiz Vieytez

Deustuko Unibertsitatearen Giza Eskubideen Institutoko zuzendari-ohia eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslea. Egun, Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultatearen dekanua da. Arartekoaren lege aholkulari moduan lan egin zuen. Arlo akademikoan, ikerketa egonaldiak garatu ditu zenbait unibertsitatetan: Derby (Ingalaterra), York (Kanada), Monash (Australia) eta Western Cape (Hego Afrika). Aldi berean ikastaro eta mintegiak eman ditu zenbait Europako unibertsitatetan. “Retos socioculturales y derechos humanos en un mundo en transformación” disziplina arteko ikerketa taldearen ikertzaile nagusia da eta IMISCOE (Integration, Migration and Social Cohesion in Europe) Europako sareko zuzendarien kontseiluko kidea. Bere ikerketa arlo nagusiak immigrazio eta integrazio politiken, gutxiengoen babesaren eta aniztasun erlijioso, hizkuntz edo kulturalaren kudeaketaren inguruan kokatzen dira, beti giza eskubideen ikuspegitik.

Agustin Unzurrunzaga

Agustin Unzurrunzaga (Bergara, 1947). Joan den mendeko 80. hamarkadan Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren sorrera-taldeko kidea, ordutik hona, erakunde horretan aritu da hainbat esparrutan, hala nola, Aholkularitza Bulegoan aritu da eta elkarteko bozeramale izan da erretiroa hartu zuen arte. Hala ere, egun boluntario gisa darrai. Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Lan-Koadernoetako askoren egilea da, azken hamar urteotan sei hilabetero burutu du Inmigrazio eta Atzerritartasunaren inguruko Balantzea eta artikulu ugari argitaratu ditu hedabideetan.

Maribel Vaquero Montero

Maribel Vaquero Montero Urnieta, 1970-05-26 Kargua: Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia. Ikasketak: Zuzenbidean lizentziatua. Herri Erakundeen Kudeaketan graduondokoa. Hizkuntzak: euskara (altua); gaztelera (altua); ingelesa (baxua). Ibilbide profesional eta politikoa: - Giza Eskubideen, berdintasunaren eta parte hartzearen batzordeburua. Eusko Legebiltzarra (2012-2015). EAJ/PNV - Legebiltzarkidea. Eusko Legebiltzarra (2007-2015). EAJ/PNV - EITBko administrazio kontseiluaren kide (2007-2009). - Batzarkidea. Gipuzkoako Batzar Nagusiak (2007-2011). EAJ/PNV - Zinegotzia eta 2003 geroztik bozeramailea. Urnietako Udala (1995-gaurdaino). EAJ/PNV. - Produkzio laguntzailea. Autonomoa (1996-1998). Beste organo edo entitateetan dituen kargu edo ordezkaritzak: - Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordeko kidea. - Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren Erakunde arteko Lan – Mahaia.

Julia Shershneva

Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle atxikia

Julia Shershneva (1987), Ekonomian lizentziatua, Migrazioak: Migrazio-Prozesuen Jakintza eta Gestioa Unibertsitate Masterra (UPV/EHU), Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan Unibertsitate Masterra (UPV/EHU) eta Soziologian Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU). Egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle atxikia, Soziologia arloan, eta ikertzailea Ikuspegi- Immigrazioaren Euskal Behatokian.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-05-31 arte2019-06-20 arte
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
52,50 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa