International conference on thermoelectric materials

12.Eka - 14.Eka

Kod. Z03-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Energia modu ideala biltegiratu, garraiatu, banatu eta erabil daitekeena da, eta elektrizitatea asko hurbiltzen zaio ideal horri. Egungo elektrizitate ekoizpenak ingurumenean eragina duten prozesu fisiko eta kimiko kontsolidatuak ditu oinarri, eta beraz, berotegi efektuko gas ugari ekoizten dituztenak, eta gainera, berriztagarriak ez diren zenbait baliabide natural ere murrizten dituztenak. Baliabide horiek ordezkatzeko bilaketak irekita eta aktibo dirauen bitartean, egoera hobetzen saiatu beharko ginateke, aldi berean energia forma ez hain finduak elektrizitate bilakatzeko prozesuak hobetuta. Hobekuntza horietako bat eragin termoelektriko batean oinarritzen da, zeinaren bitartez gailu beraren zatien arteko tenperatura gradiente bat elektrizitate bihur daitekeen. Kasu horretan, tenperatura gradientea seguruenik ekoizpen metodo nagusiaren hondar beroaren bitartez lortzen da. Prozesu hori garbia izan ohi da, ulertuta gailuek denbora tarte oso luzea izaten dutela, izan ere, bai prozesu kimikoak (idealki) bai pieza mugikorrak, absente izaten dira. Eraginkortasun handiko termoelektrizitate baten bilaketak etekin handia atera die nanoteknologiako aurrerabideei –bero difusioak eta elektrizitateak mutatu egiten dute konbertsio termoelektrikoa–. Berez, termino fisikoetan, garraio elektrikoarekin eta termikoarekin loturiko arazo konbinatu eta zaila da.

Bilaketa horrek arrakasta izango du bakarrik komunitate esperimentala eta teorikoa elkartzen badira, arazo komunak identifikatzen badituzte eta arazoen bilaketan beren esperientzia partekatzen badute. Energia eraginkorraren ekoizpena gure planetarentzat mesedegarria izateaz gain, oinarri sendoa da industria hedapenari begira, irtenbideetako asko hainbat merkatutan aplika baitaitezke.

Helburuak

Konbertsio termoelektrikoaren eraginkortasuna hobetzen lagunduko duten teoria eta material berritzaileak elkartrukatzea.

Etorkizun aurreikusgarri batean Espainiako komunitate zientifikoaren presentzia sendotzea energia berriztagarrien abangoardian. Komunitate nazional sendo bat eraikitzea ezinbestekoa da aplikazio zientifiko, teknologiko eta industrial zabalak dituen arlo batean Espainiak duen posizioa hobetzeko.

Ekitaldi honek helburu gisa energia termoelektrikoaren konbertsioaren inguruan lan komunitate bat ezartzea xede duten beste ekitaldi sorta baten lehenengoa izan nahi du.

Gure xedea zientzialari gazteei beren lorpenak ibilbide sendoa duten zientzialariekin batera aurkezteko aukerak ematea da.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades
  • Ministerio de Economia y Competitividad
  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. IKERBILERAK
  • Kongresua
    • Energia y ingurumena
    • Zientzia eta teknologia
  • 12.Eka - 14.Eka
  • Materialen Fisika Zentroa (CSIC-UPV/EHU)
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • PDFa eskuratu