Irakurketa plana ikastetxean: Irakurri ikasteko, irakurri gozatzeko

02.Uzt - 04.Uzt

Kod. H05-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Euskadiko Irakurketa Planaren markoaren baitan, ikastetxeek eta irakasleek egin dezaketen gogoetaren eta lanaren ispilu izan nahi du ikastaro honek. Bi helburu bete nahi ditu: batetik, ikasleen eta ikastetxeen errealitatetik abiatuta, irakurtzeko konpetentziaren inguruko gogoeta bultzatu eta irakurle konpetentearen ezaugarrietara hurbiltzea ikasleek dituzten zailtasunak agerraraziz; eta, bestetik, hainbat metodologia-estrategia eskaintzea hala nola lankidetzan oinarritutakoak, irakurzaletasuna bultzatzeko moduetan eta hizkuntza-komunikazio konpetentzia maila baxua duten ikasleei laguntzeko bideetan. Xede horiei begira, beraz, Irakurketa Plana egiteko lagungarriak izan daitezkeen azalpen teorikoak eta ikuspegi praktikoagoa duten azalpenak uztartuko dira hiru eguneko ikastaro honetan.

Helburuak

Irakurtzeko konpetentziaren inguruko gogoeta bultzatzea.

Irakurketa Plana garatzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea.

Oinarrizko irizpideak ematea irakurtzeko konpetentzia edozein arlo eta ikasgaitan garatzeko.

Metodologia-estrategiak ezagutaraztea irakurriaren ulermena garatzeko arlo eta ikasgai guztietan.

Kolaboratzaileak

  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko Ikasten Nafarroa - Nafarroako Gobernua
    • Irakasteko ikasten - EJ-GV
    • Prest Gara
  • 02.Uzt - 04.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • PDFa eskuratu