ISD 2021 - VII Congreso Internacional del Interaccionismo Socio-discursivo

05.Uzt - 07.Uzt

Kod. L02-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Kongresu honetan hizkuntzaren interakzionismo sozio-diskurtsiboarekin lotutako ikerketak partekatuko ditugu gure ezagutza eguneratzeko, eta garrantzi berezia emango zaio irakaskuntza eleaniztunari eta haren barnean hizkuntza gutxituak aintzat hartzeko moduari.

Hau da Euskal Herrian (eta espainiar eta frantses estatuetan) egiten den lehenengo Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) topaketa. Ordea, Ginebrako Unibertsitateko gure kolaboratzaileen ekarpenei esker, Euskal Herrian ISDren eragina oso nabarmena izan da hizkuntzen eta haien trataeraren inguruko gaiei dagokienez, bereziki, hizkuntzen ikas eta irakas-prozesuen alorrean. Hainbat erakunde eta dokumentutan geratu da islatuta korronte horren eragina, dela ume zein helduen hizkuntzen irakaskuntzan (euskara nahiz beste hizkuntzena), dela hizkuntza-irakasleen prestakuntzaren arloan ere.

Ziur gaude nazioarteko ikertzaileen presentziak komunitate zientifikoari, oro har, eta euskal komunitateari, bereziki, aukera emango diola ikuspegi interakzionista eta sozio-diskurtsiboa zabaltzeko, bai eta hizkuntza-aniztasunari, hizkuntzen funtzionamenduari eta haien didaktikari buruz dugun ezagutza eta ulermena zabaltzeko ere, besteak beste, hizkuntzaren azterketa eta hizkuntzen irakaskuntza gero eta modu zientifiko eta eraginkorragoan landu dadin.

Mintzairaren jarduera egoera eleaniztunetan eta hizkuntza gutxituetan hobeto ezagutzea gure interesgune nagusia izateak ISDaren ikuspegia zabaltzera garamatza eta beste hurbilbide batzuei lekua egitera, adibidez, tradizionalki soziolinguistikarekin lotutakoak, kontuan hartu nahi baititugu hizkuntza gutxituetako hiztun berrien azterketak zein hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuei buruzko ikerketak.

Hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituei dagokienez, UNESCOren gomendio eta ekimenak ditugu batetik; hizkuntza aniztasunaren eta hezkuntza elaniztunaren (2014) alde egiten dute, hizkuntza indigenen biziberritzearekin batera (IYIL 2019). Bestetik, Europako Kontseiluaren proposamenak (2019) ere baditugu, herritar guztien eleaniztasuna sustatzeko beharra nabarmentzen dutenak.

Gure aburuz, hizkuntza gutxituak integratzen dituen irakaskuntza eleaniztuna da hizkuntza-aniztasuna babestu eta garapen iraunkor globala bermatzeko era bakarra.

Helburuak

Euskal gizartean eragin handia duten hezkuntza eleanitzari buruzko azterlanak euskal komunitateari eta nazioarteari ezagutaraztea.

Interakzionismo soziodiskurtsibotik hausnarketa teorikoa eta metodologikoa sustatzea eta zabaltzea, euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean zentratutako hezkuntza eleaztunaren azterketari eta berrikuntzari ekiteko.  

Europako zein Amerikako testuinguru desberdinetatik datozen hizkuntzen didaktikari buruzko azterlanak ezagutzea eta trukatzea.

Ikerketa sustatzea eta ikertzaile gazteak erakartzea, hizkuntza gutxitudun hezkuntza eleaniztunaren ikerketan espezializatu daitezten.

Kongresuaren gaiarekiko interesa daukaten eta jardunean dauden irakasleei prestakuntza osagarria emateko aukera eskaintzea.

BATZORDE ANTOLATZAILEA

  • Ines Mª Garcia Azkoaga, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Leire Diaz de Gereñu, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ibon Manterola, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jean-Paul Bronckart, Ginebrako Unibertsitatea
  • Itziar Idiazabal, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Eulália Vera Lúcia Fraga Leurquin, GELA/CNPq, Universidade Federal do Ceará (UFC), Brasil

ZIRKULARRAK

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO KATEDRA
  • ELEBILAB
  • EUSKO JAURLARITZA
  • EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
  • IKER-CNRS (Baiona)
  • Zuzeneko online eta zuzenean ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzalaritza eta literatura
    • Hezkuntza
  • 05.Uzt - 07.Uzt
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Gaztelera
    Frantsesa
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web