Bilatzailea
More information?
(zikloa bilatzeko edizioa aukeratu behar da)

Ekaina 2019

17.Eka - 18.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Garapen Jasangarriaren Helburuei esker, bat egin dute desberdintasunaren eta pobreziaren aurkako agendek eta jasangarritasunaren eta genero berdintasunaren aldekoek. Gizarte on bat lortzeko helburuen sintesi bat dira, Nazio Batuen Batzar Nagusia osatzen duten herrialdeek 2015ean izenpetuak.

G03-19
Ikastaroa
17.Eka - 18.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
17.Eka - 18.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Administrazioak gizarteko joerek, gobernantza joerek, joera teknologikoek, ingurumenekoek eta politikaren arlokoek eragindako aldaketak bizi ditu. Joera horien ondorioz, honako hauen gero eta eskaera handiagoari erantzun behar die: zerbitzu pertsonalizatuak eta pertsonen profilei egokiturikoak, gero eta espezifikoagoak, ad hoc neurriekin artatu beharrekoak, eta, era berean, modu errazean eta denbora errealean kudea daitezkeen zerbitzu optimizatuak.

G05-19
Ikastaroa
17.Eka - 18.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
18.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Ikastaro honetan, basogintza – zuraren sektorearen jarduera eman nahi da ezagutzera, Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP) egoki kudeatzeko. LAPen inplikatutako hainbat eragilerekin batera, sektorean prebentzioa hobetzeko xedea duten ekimenak proposatuko dira ikastaroan, EAEko basogintza – zuraren sektorean eta haren lan eta gizarte inguruan prebentzioaren eta balioaren kultura bultzatuz eta garatuz, “Aurrera doan gizarte bat, prebenitzen duen gizarte bat da” lemapean.

E01-19
Jardunaldi profesionala
18.Eka
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
20.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Hirietako mugikortasuna izugarrizko abiaduran ari da aldatzen. Teknologiari esker eskaera berriak sortu dira, baita haiei erantzuteko modu berriak ere: ibilgailu elektrikoa, autonomoa, konektatua, mugikortasuna zerbitzu gisa, lankidetzako ereduak... Gainera, teknologia hori etengabeko garapen prozesuan dago, esparru digitaletik eratorritako aukerei esker. Zer eskatzen dute herritarrek eta zer behar dute hiriek? Zer teknologia daude eskuragarri, zeintzuk ari dira sortzen eta zein ezarriko dira? Nolakoa izango da etorkizuneko mugikortasuna?

Z04-19
Ikastaroa
20.Eka
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
20.Eka - 21.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Jardunaldi profesional hauen helburu nagusia da enpresak birmoldatzeko tresna juridikoak aztertzea, kontuan izanik erabaki enpresarial horren arrazoiak. Hala, birmoldaketa prozesuak aztertuko dira, hainbat ikuspegitatik, aintzat harturik erabaki horren arrazoiak. Hori horrela, hasteko, enpresa birmoldaketa operazioak aztertuko dira nazioarteko ikuspegi batetik, operazio horiek dakartzaten inplikazio bereziengatik. Bigarrenik, birmoldaketa heterogeneoei erreparatuko zaie, askotariko izaera juridikoko entitateen artean, baita haien zailtasunei ere.

D02-19
Jardunaldi profesionala
20.Eka - 21.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
20.Eka - 21.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Handinahiagoak diren eredu eta proiektu berri hauek Ekoauzoak eta Smart Cities eremuan garatu ahal izateko, udal buruzagitza argia gain hartu eta udal sail guztien lana modu koordinatuan barne hartu behar da.

E02-19
Ikastaroa
20.Eka - 21.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
21.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Industriari aplikaturiko eraldaketa digitala zure negozioarentzat balio erantsia sortzeko aukera bat da, zure prozesuei eraginkortasuna erantsita, zure negozioaren kudeaketa optimizatuta eta bezeroei emandako zerbitzua hobetuta. Uda ikastaro honek prozesu horri hornikuntza katearen arloan nola heldu azalduko du, honako arlo hauetan sakonduta: teknologia aplikagarriak, eskuragarri dauden kudeaketa sistemak, espero diren joerak eta horri guztiari etekina nola atera.

Z05-19
Ikastaroa
21.Eka
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
27.Eka - 28.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Gai beraren pean zortzigarren urteurrena ospatuko duen Udako Eskola honen helburua erakundeen zeregin sozialari buruzko diziplina arteko eztabaida eta gogoeta sustatzea da. Jasangarritasunari laguntzen dioten erakunde eta enpresa mota berri baten kontsolidazioan nahi berak partekatzen dituen publiko zabalari dago zuzenduta. Aurtengo ikastaroaren xedea Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta erakundeek sortutako gizarte balioa integratzea izango da.

G10-19
Eskola
27.Eka - 28.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
27.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Fabrikazio Gehigarriko teknologiek geroz eta eragin handiagoa dute hainbat sektore industrialetan, hauek negozio eredu berriak sortzeko aukera eskaintzen dituzte, prozesu, makina eta profesionalentzat. Fabrikazio Gehigarriak produktu berritzaileak lortzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, elementu pertsonalizatuak, ingurumena zainduz eta energia aurrezteko aukera desberdinak izanik. Ikastaro honetan, Fabrikazio Gehigarriko teknologien eragina, prozesu desberdinen xehetasunak eta diseinuko hainbat kontzeptu landuko dira.

E04-19
Ikastaroa
27.Eka
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Uztaila 2019

01.Uzt - 02.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Madrilgo Probintzia Fiskaltzako delitu ekonomikoen ataleko kideek delitu horien inguruan antolatutako bigarren jardunaldiak. Aztergai izango dira delitu fiskalari loturiko hainbat gai: hala nola erregularizazioa, legez kontrako errenta tributazioa, egiletza eta partaidetza. Gainera, Zigor Kodean jasotako delitu figura berriak ere aztertuko dira: partikularren arteko ustelkeria eta diru-laguntzen iruzurra, besteak beste.

D03-19
Ikastaroa
01.Uzt - 02.Uzt
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
05.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Modak, fenomeno aktibo, heterogeneo eta erlazionala den einean, gizarte, kultura nahiz ekonomiarekin konbergentziak eratzen ditu. Hortaz, etikarekin zerikusia duten auziak planteatzen ditu bere katebegi guztietan: diseinuan, ekoizpenean, merkaturatzean, komunikazioan nahiz kontserbazioan.

E06-19
Eskola
05.Uzt
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
11.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Jardunaldi profesionala bi zatita antolatuta dago. Lehen zatia, instituzioei eta kapital merkatuen eragile ezberdinei eskeinita dago. Eragile hauek, ETEen eta ekintzaileen finantziazioa errazteko garatzen dituzten instrumentu ezberdinak aurkeztuko dituzte. Helburua da ulertzea nolakoak diren Inbertsio Fondoa, Arrisku Kapitala eta Finantziazio Osagarrien lerroak garatzen eta bermatzen dituzten instituzio ezberdinak.

E05-19
Jardunaldi profesionala
11.Uzt
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
19.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Lurralde historikoetako eskudun erakundeek esleituta daukate beren lurraldearen barruan zerga-araubidea eduki, ezarri eta erregulatzeko gaitasuna, eta foru-aldundiei dagokie beren zerga-sistema osatzen duten tributuak ordainaraztea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea.

Hala ere, lurralde historikoen erakundeen artean koordinatzea, zergak harmonizatzea eta lankidetzan aritzea da Euskadiko zerga-sistemaren printzipio bereizi orokorretako bat, eta Autonomia Estatutuan nahiz Ekonomia Itunean dago jasota.

E07-19
Ikastaroa
19.Uzt
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
19.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Ekonomia Zirkularra terminoa indarrez sartu da ingurumen eta jasangarritasun arloko desafioen artean, egungo kontsumo eredu linealari (“hartu, erabili eta bota”) alternatiba planteatzen dion eredu ekonomikoa delako. Ekonomia zirkularrak aldarrikatzen dituen paradigmen artean, produktu, zerbitzu, material eta baliabideen bizi zikloa ixtea dago; ahalik eta denbora gehien mantentzea horiek denak ekonomian eta ahalik eta gehien murriztea hondakinak.

E08-19
Ikastaroa
19.Uzt
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt - 23.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Ikastaroak komunikazio eta marketin arloko jarraibideak emango ditu marka bat sortu eta sendotzeko horren likidoa eta aldakorra den egungo testuinguruan. Gainera, azalduko du nola nabarmendu daitezkeen Interneten erakundeak eta pertsonak, baldin eta gai badira beren irudia modu egokian proiektatzeko.

I07-19
Ikastaroa
22.Uzt - 23.Uzt
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Orriak