
RICARDO ECHEPARE 2. KONFERENTZIA: Adimen Artifizial Orokorra: mito, helburu ala mehatxu?
Ricardo Echepare 2. konferentzia Jose A. Lozanoren eskutik.
Jose A. Lozano EHUko Konputazio Zientziako eta Adimen Artifizialeko katedradunaren eta Matematika Aplikatuko Euskal Zentroko (BCAM) zuzendari zientifikoa da.
-18:00etan
-Donostiako Miramar Jauregian
Azalpena
Azken urteotan aurrerapen ikusgarriak izan dira adimen artifizialaren esparruan (AA). Xakeko munduko txapeldunak gainditzen dituzten sistemetatik hasi eta testua, irudiak edo kodea harrigarrizko erraztasunarekin sortzen dituzten laguntzaile birtualetaraino, AAk erakutsi du gai dela ataza espezifikoak gizakiak baino zehaztasun handiagoz burutzeko. Hala ere, lorpen horiek guztiak AA espezifikoaren eremukoak dira, domeinu mugatu batean arazo zehatzak konpontzeko diseinatua.
Aldi berean, aurrerapen espezializatu horien ildotik, hedabideek eta enpresek piztutako zalaparta mediatikoak eta ekonomikoak itxaropen ikaragarriak sortu dituzte AAren inguruan, bai bere ahalmen mugagabeen zein arrisku posibleei dagokionez. Baina, benetan ba al dakigu zer den AA? Ba al dago “adimen” hitzaren definizio argi eta adosturik? Eta are garrantzitsuagoa dena: zer ulertzen dugu gaur egun ezagutzen ditugun gaitasun espezifikoak gainditzen dituen Adimen Artifizial Orokorra (AAO) delako horrekin?
Hitzaldi honetan AA orokorraren kontzeptua ikuspegi kritiko batetik jorratuko dugu, definizio operatibo sinple batetik abiatuz —“gizakiaren antzeko adimen bat”—, eta hurbilketa teoriko desberdinak, erronka teknikoak eta ondorio filosofikoak aztertuz. Era berean, beharraz hausnartuko dugu: benetako aurrerapenak fikziozko narratibetatik bereiztearen beharraz, izan ere, askotan liluragarriak badira ere, egungo ezagutza eta aukera teknologikoen egoera desitxuratzen baitituzte.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Lankidetza
Programa
2025-09-24
“UIKko Zuzendari Akademikoaren agurra | Bienvenida de la directora académica de UIK“
“Adimen Artifizial Orokorra: mito, helburu ala mehatxu? | Inteligencia Artificial General: ¿mito, meta o amenaza?“
- Jose Antonio Lozano Alonso | EHUko Konputazio Zientziako eta Adimen Artifizialeko katedradunaren eta Matematika Aplikatuko Euskal Zentroko (BCAM) zuzendari zientifikoa | Catedrático de Ciencia de la Computación e Inteligencia Artificial en la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) y di
“Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuaren hitzak | Intervención del consejero de Ciencia, Universidades e Innovación.“
“EHUko errektorearen hitzak | Intervención del rector de la EHU“
Hizlariak

Jose Antonio Lozano Alonso
Universidad del Pais Vasco (UP(EHU) / Basque Center for Applied Mathematics
Jose A. Lozano EHUko Konputazio Zientziako eta Adimen Artifizialeko katedraduna da, eta BCAM zentroko zuzendari zientifikoa. Ikerketa-ibilbidean 25 urte baino gehiagoko esperientzia pilatuta, haren espezializazio nagusiak ikasketa automatikoa, optimizazio konbinatorioa eta modelizazio probabilistikoa dira, medikuntzan, biologian, ekologian eta industrian aplikazio garrantzitsuak izan dituztenak. IEEE Fellow da eta IEEE Computational Intelligence Society elkarteko administrazio-batzordeko kidea. Nazioarteko aldizkari zientifikoetan 170 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, 23.000 aipamen baino gehiagorekin, eta 33 doktore-tesi zuzendu ditu, horietatik erdiak baino gehiago sarituak izan direlarik. Ikerketa-lehiaketa ugari gidatu ditu, bai eta enpresekin lankidetza-proiektuak ere. Aldizkari akademiko esanguratsuen editore-batzordeetako kide izan da, hala nola IEEE Transactions on Neural Networks and Learning Systems, IEEE Transactions on Evolutionary Computation eta Evolutionary Computation Journal (MIT Press). Halaber, nazioarteko kongresuen antolaketan rola nabarmena izan du, 2017an IEEE Congress on Evolutionary Computation kongresuko lehendakari izan zelarik. 2024an, Euskadi Ikerkuntza Saria jaso zuen.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa