Kultura eta Artea
Historia
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta Euskal Mitologiara III

Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta Euskal Mitologiara III

Ira. 04 - 05. Ira, 2025 Kod. K10-25

Bere eta bere taldearen lana aitzindaritzat jo daiteke, eta Euskal Historiaurreari buruzko ikerketak sendotzea ahalbidetu zuen. Ikerketa horiek euskararen eta, oro har, euskal kulturaren inguruko jardueren loraldia gertatu zen hamarkadetan egin ziren.

Azalpena

Jose Migel Barandiaranen ekarpena oso garrantzitsua izan da hainbat ikerketa ildotan: Arkeologia, Etnografia, Antropologia Kulturala edo Mitologia. Haren bizitzari buruzko ikuspegi orokorra dugu, baina badira hain ezagunak ez diren gaiak, hala nola bere prestakuntza urteak edota baita Gerra Zibilak eten zuen ikertaldeko kideen (Telesforo Aranzadi,  J.M. Barandiaran, Enrique Eguren) arteko giza harremana ere. Aitzindaritzat jo daiteke euren lana, eta Euskal Historiaurreari buruzko ikerketak sendotzea ahalbidetu zuen. Ikerketa horiek euskararen eta, oro har, euskal kulturaren inguruko jardueren loraldia gertatu zen hamarkadetan egin ziren.

Beren landa-lanen emaitza emankorrek, arkeologian zein etnografian, aukera ematen diete hurrengo belaunaldiei eremu horietan bildutako datuetan eta informazioan sakontzeko. Euskal mitoak Europako kontinentean dauden beste antzeko mito batzuen argitan berrinterpretatzen dira. Aztarna arkeologikoak eta antropologikoak aztertzeko metodologian egindako aurrerapenek (genetikoak, datazioak, hizkuntzalaritzakoak, etab.) eta esku-hartze arkeologiko berriek Euskal Herriaren iraganaren ikuspegi sakonagoa eta osoagoa ematen ari dira.

Irakurri gehiago

Helburuak

Jose Migel Barandiaranen bizitzan eta lanetan sakontzea, balioa emateko eta haren ekarpenak gizarteratzeko. Euskal Historiaurrearen oinarriak finkatu zituen diziplina anitzeko lehen ikerketa taldearen inguruan sakonduko da.

J.M. Barandiaranen bizitza eta lanak garaiko gizartean nola txertatzen ziren azaltzen saiatzea.

Euskal mitologiako pertsonaia entzutetsuenen eta megalitoen onomastikaren inguruko hausnarketa eta interpretazioak ekartzea.

Azken mende eta erdian euskaldunen jatorriari buruz aurkeztutako hipotesien analisia egitea eta gaur egungo ikerketa paleogenetikoen ikuspegiarena.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

  • Ataungo Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2025-09-04

09:00 - 09:15

Erregistroa / Registro

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Juana Goizueta Vértiz | UPV/EHU - Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea
09:30 - 10:20

“Telesforo Aranzadi, J. M. Barandiaran eta Enrique Eguren hiru troglodita goibelen bizitza eta ikerketak“

  • Alvaro Arrizabalaga Valbuena | UPV/EHU - Historiaurreko Katedraduna
10:30 - 11:20

“Burdin Aroko jendartea mendebaldeko Pirinioen bi aldeetan J.M. Barandiaranen lanetatik azken ikerketa arkeologikoetara“

  • Mattin Aiestaran De La Sotilla | UPV/EHU, Aranzadi Zientzia Elkartea
11:30 - 12:30

“Mari eta Sugaar. Usteak erdi ustel?“

  • Juan Inazio Hartsuaga Uranga | Idazlea
12:30 - 13:30

“J.M. Barandiaran, euskal identitatearen forjaria“

  • Pruden Gartzia Isasti | Euskaltzain urgazlea

2025-09-05

09:30 - 10:30

“Megalitoen izenak euskal tradizioan“

  • Luis Mari Zaldua Etxabe | Gipuzkoako Parketxe Sarea - Euskaltzain urgazlea
10:30 - 11:30

“Barandiaran: Euskal Pizkundearen sakonean gizabide bila“

  • Jon Mentxakatorre Odriozola | Mondragon Unibertsitatea; UEU - Irakaslea
11:30 - 12:30

“Familiariak (prakagorriak) Euskal Herriko Mendebalde eta Ekialdean“

  • Anuntxi Arana Murillo | Erretretan - Irakaslea
12:30 - 13:30

“La genética y el origen de los vascos: entre el mito y la ciencia“

  • Iñigo Olalde Marquínez | UPV/EHU - Ikerbasque. Investigador Ramón y Cajal

Zuzendariak

Jose Antonio Mujika Alustiza

UPV/EHU

(Beasain, 1957) Doktorea Historian eta UPV/EHUko Gasteizko Letretako Fakultateko Irakasle Titularra. Aranzadi Z. Elkarteko kidea eta UZEIn ere ibilia arkeologia/historiaurrerako euskarazko hiztegia lantzen. Ikerketa-lerro ezberdinak garatu ditu: Euskal Herriko aztarnategietan aurkitutako historiaurreko tresneria, hezurkizkoa (Isturitz, Urtiaga, Santimamiñe, Santa Catalina, Arenaza, etab.) eta harrizko (Praileaitz I, Herriko Barra, etab.). Landa-lana (miaketak, indusketak) Goierriko megalitotan egin du (trikuharrietan -Trikuaizti, Zorroztarri, Praalata, etab.-, harkutxetan -Aitxu, Atxurbi-, eta baratze edo harrespiletan -Ondarre, Beaskin-), eta baita Arabako Errioxako sarbidedun trikuharrietan ere, J. Fernandez Erasorekin lankidetzan. Deba inguruko hainbat kobetako indusketak (Astigarraga, Aizkoltxo, etab.) egin edo aztertu ditu (Praileaitz I) lankidetzan X. Peñalverrekin eta S. San Joserekin. Proiektu lehiakor nazional publikoko kide ere izan da eta baita zuzendaria ere. Azken urteetan, Aralarrek, Neolitotik aurrera eta garai historikoetan, mendi inguruak izan duen erabilera edo kudeaketa arkeologikoki aztertzen ari da beste ikerlari batzuekin.

Hizlariak

Mattin Aiestaran De La Sotilla

Historian lizentziatua EHUn 2016an eta masterra Kuaternarioan unibertsitate berean 2017an. 2019tik doktorego tesia egiten ari da EHU berean Irulegiko aztarnategiaren inguruan (Aranguren Ibarra, Nafarroa) eta aztarnategi horretako arkeologo zuzendaria da. EHUko GIZAPRE IT-1435-22 ikerketa taldeko kidea da. Gainera, formazio aldi honetan kronologia protohistoriko eta erromatarreko hainbat esku-hartze arkeologikoren zuzendaria izan da Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Historikoko Sailaren bitartez, bertako kide ere badelako. Ikerketa eta argitalpenei dagokienez, hainbat lan argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, horietako batzuk nazioarteko aldizkarietan. Hainbat arkeologia-jardunaldi espezializatutan parte hartu du eta dibulgaziozko hitzaldi ugari eman ditu Irulegiko aztarnategia eta Burdin Aroaren inguruan Pirinio inguruetan.

Anuntxi Arana Murillo

Antropologoa eta euskal mitologia izan du ardatz bere ikerketan. Doktoregoa (1996) Europako kotutelan (Bordeaux III eta UPV/EHU) eta 1998n argitaratua Orozko Haraneko Kondaira mitikoak. Beste ikerketa lan batzuk ditu argitaratuak: Bidarraiko Harpeko Saindua (1985), J. Fr. Cerquand-en Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak, euskara estandarraren ortografian transkribitua (1986 eta 2017 -edizio berritua-), Mito Hurbilak (2000) (https://www.booktegi.eus/liburuak/mito-hurbilak/), Mitoen bilakatzea (2004) (https://www.booktegi.eus/liburuak/mitoen-bilakatzea/), Euskal Mitologiaz - Jentilak eta kristauak (2008), De la mythologie basque, Jentiles et chrétiens, (2010 ), Hilak gure artean (2015)

Alvaro Arrizabalaga Valbuena

Ia bi hamarkadatan zehar, 1917ko urtarriletik 1936ko abuztura bitartean, Telesforo de Aranzadi, Jose Migel Barandiaran eta Enrique Egurenen jarduera arkeologikoak euskal Historiaurreko arkeologiaren ildo nagusiak taxutu zituzten. Garatutako ia proiektu guztiak Goi Paleolitoko kobazuloetan dauden aztarnategietan eta multzo megalitikoetan oinarritzen dira, ia beti trikuharriak. Landa-jarduera handiaren atzean plangintza zorrotz bat dago, garai hartan Europako Historiaurrearen koadro orokorra zen horretan Euskal Herria behar bezala kokatzeko. Euskal Herrian dagoen kasuistikaren ondorioz, aztarnategi batzuk (hala nola Erdi Paleolitoko mailak dituzten kobazuloak, maila mesolitikoak edo Burdin Aroko herrixkak) ia ez ziren ezagutzen eta, beraz, nekez txerta zitezkeen jarduera-plan hartan. Aranzadik antropologo gisa duen izaera eta Egurenek naturalista gisa duena bat datoz Barandiaranen ikuspegi antropologiko eta humanistikoenarekin. Horrela, ikerketa arkeologikoen hastapenetan, diziplina arteko lantalde bat eratu zen, terminoaren adiera modernoan.

Pruden Gartzia Isasti

• Filosofia eta Letretan doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomotik, Historia Intelektualaren esparruko tesi batekin: La España metafísica: Lectura crítica del pensamiento de Ramón Menéndez Pidal (1891-1936). Tesi hori Madrilen irakurri zen 2002ko irailean, eta epaimahaikide izen ziren: Miguel Artola (burua), José Álvarez Junco, Santos Juliá, José Portolés eta Javier Pérez Núñez, eta bikain cum laude kalifikatu zuten aho batez. Tesiaren zuzendaria: Mercedes Cabrera Calvo-Sotelo. • Profesionalki bibliotekaria da, gaur egun Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboko zuzendaria. • Ondoko liburuen egilea: ◦ Historia, zientzia ala literatura? : historiari buruzko gogoeta sorta [edit. elkarlanean] (UEU, 1995) ◦ Lazarraga: Ernazimentua euskaraz (Pamiela, 2004) ◦ La España metafísica : lectura crítica del pensamiento de Ramón Menéndez Pidal (1891-1936) (Euskaltzaindia, 2004) ◦ Jose Antonio Arana Martixa [elkarlanean] (Eusko Ikaskuntza, 2011) ◦ Nafarroako auziaz (Elkar, 2015) ◦ Bai, jauna, bai : Fisika euskaraz! : Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez [edit. elkarlanean] (UEU, 2018) ◦ Nazionalismoa eta Kultura : Entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde (UEU, 2020) ◦ Euskaldun fededun: Peru Abarkatik Gorrotoa legera (Elkar,

Juana Goizueta Vértiz

UPV/EHU. Latinoamerikako graduondoko sarearen zuzendaritza

Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta UPV/EHUko Zuzenbidean doktorea (2006). UPV/EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle agregatua 1994tik. Zuzenbide Publikoko Institutoko (Bartzelonako Unibertsitateko Ikerkuntzarako Zentro Berezia) kidea; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etika Batzordearen eta zuzenbide konstituzionaleko irakasleen batzorde zuzendaritzaren kidea. Kalitate eta Irakaskuntza-Berrikuntzaren Dekanordea eta Zuzenbide Fakultateko Dekanoa (2014tik) eta Espainako Zuzenbide Fakultateetako Dekanoen Konferentziaren presidenteordea. Latinoamerikako graduondoko sareko zuzendaria. Domingo Arizmendi Etika Juridikoaren saria jaso du Gipuzkoako abokatuen elkargoaren eskutik. Ikertzaile bisitari izan da hainbat atzerriko Unibertsitateetan. Estatuko eta nazioarteko ia 20 ikerketa proiektuetan parte hartu du. 50 argitalpen baino gehiagoko egilea da eta era berean 40 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Hurrengo ikerketa lerro ditu nagusi: oinarrizko eskubideak; Immigrazio politikak; europar hiritartasuna eta genero berdintasuna nagusiki.

Juan Inazio Hartsuaga Uranga

EAZ gradua (1980) eta Euskal Filologia (1. eta 2. urtea, 1979-80) Deustuko Unibertsitateko Donostiako Kanpusean. • DEA “Ahozko Tradizioen Semiologian” Pariseko École des Hautes Études en Sciences Sociales ikastetxean. • Hizkuntzalaritzan Doktore (Études Basques) Paueko Unibertsitateko Baionako Kanpusean (1986). LANBIDEA kudeaketa postuetan izan dut beti, gehienetan industriarekin lotuta, eta aldian behin hortik kanpo ere. • Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari komertziala eta zuzendaritza batzordeko kidea (1990-91). • Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria (2003-2004). • Ataungo Udaletxerako Euskal Mitologiaren Museoaren proiektua (2008) • Azken urteotan Afrikarako hainbat lankidetza proiektu prestatu ditut. BESTELAKO JARDUNAK • EUSKADI IRRATIko Faktoria saioko kolaboratzaile ohia; “Euskaldunak euskaraz ETBn” kanpaina eta sinadura bilketaren eragilea; Zuzeu.com-eko parte-hartzailea; ESKAILEREAN EUSKARAZ taldeetako sortzailea; NAIZ IRRATIko Bigarren Kafea saioko kolaboratzailea. IDAZLAN NAGUSIAK • Euskara Zabaltzeko Marketin Plangintza, 1980, EAZ graduko tesina, Gipuzkoako Foru Aldundiak saritua (Argitaratu gabea). • Euskal mitologia konparatua (Kriseilu 1986) • Jentilen Akabera (Kriseilu 1987)

Jon Mentxakatorre Odriozola

Artez Euskara Zerbitzua

Jon Mentxakatorre Odriozola (Galdakao, 1992) Giza Zientzietan graduatua da, eta Filosofian eta Euskal Filologian doktorea. Tesigaitzat J.R.R. Tolkienen mitopoetika aztertu zuen filosofian, eta euskal mitopoesia filologian. Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta euskal pentsamenduaren gaien gainean irakas-ikerketan. Filosofia Saileko arduraduna da UEUn.

Iñigo Olalde Marquínez

Doctor en Paleogenómica (Universidad Pompeu Fabra) y Licenciado en Biología y Bioquímica por la Universidad de Navarra. Su carrera investigadora se ha centrado en la recuperación de genomas humanos antiguos para el estudio de los movimientos migratorios y la organización social de las poblaciones Europeas durante los últimos 10 mil años, con especial énfasis en la Península Ibérica. Tras formar parte del grupo de investigación del Dr. David Reich en la Universidad de Harvard, actualmente es Investigador Ramón y Cajal e investigador Ikerbasque en el grupo BIOMICs de la UPV/EHU.

Luis Mari Zaldua Etxabe

Euskal filologian lizentziaduna. Hizkuntzan eta hizkuntzalaritzan doktorea. Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kidea. Toponomasticon Hispaniae ikerketa egitasmoko kidea. Zenbait liburu eta hainbat artikulu plazaratu ditu, batik bat onomastika auziez.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-09-04 arte
0 EUR
Online zuzenean2025-09-04 arte
0 EUR

Kokalekua

Herri Antzokia

15G, 20211 Ataún, Gipuzkoa

Gipuzkoa