Iraunkortasuna
Arkitektura eta Hirigintza
Arkitektura eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko Europako Biltzarraren 15. edizioa (EESAP15)

Arkitektura eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko Europako Biltzarraren 15. edizioa (EESAP15)

Urr. 22 - 23. Urr, 2024 Kod. A09-24

Azalpena

Arkitektura eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoari eta Iraunkortasunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren hamabosgarren edizioak (EESAP 15) «Habitat hobe baterako kosorkuntza» gaia jorratuko du. 

Kosorkuntza hiztegietan oraindik jasotzen ez den terminoa da; hala ere, terminoaren erabilerak garrantzi handiagoa hartu du jada hainbat lanbide-esparrutan, eta aspalditik aplikatzen da kontzeptuen, soluzioen, produktuen edo zerbitzuen garapen kolaboratiborako. 

Arkitekturaren, hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren esparruan, duela zenbait urte hasi ziren ezartzen. Gure gizartea murgilduta dagoen trantsizio ekologiko, sozial eta teknologikoko prozesuei erresilientziaz eta arrakasta handiagoz aurre egitea ahalbidetuko duen metodologia gisa identifikatzen da.  

Habitataren eraikuntza kolektiboak, HABITATA eskala guztietan ulertuz, hots, lurralde, hiri, arkitektura mailan, pertsona guztien bizi-kalitatea bermatzen lagunduko digu (edo, gutxienez, hurbilduko gaitu), baita klima-neutraltasun justua lortzen ere. 

Habitata eraikitzeko modu berri honen eta eskala anitzeko ikuspegi horren inguruan egituratu nahiko genituzke ekarpenak, honako lau ildo hauei dagokienez: mugikortasun iraunkorra, azpiegitura berdea, ekonomia zirkularra eta gizarte-berrikuntza, kosorkuntza funtsezko alderdia izanik arkitekturan, hirian eta lurralde diseinuan. Lau lerroak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa aplikatzeak zeharkatzen ditu Ikerketa-lan guztietan, Europako jarraibide berriekin bat etorriz. 

Ekarpenak esperientzia zehatzen, adibide egokien, metodologien, esplorazio metodologikoen edo bestelako aukeren ingurukoak izan daitezke. Ezagutza aberasten lagunduko dutenak eta habitat iraunkorragoak sortzeko lankidetza sustatuko dutenak, emakumeek eta gizonek eta, egoera ahulean dauden pertsona guztiek baliabide eta eskubideak berdintasunez eskura ditzaten. 

Mugikortasun iraunkorra: 

Garraio publikoko estrategia irisgarriak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak aztertzea, baita estrategia horiek ezartzeak hirietako bizi-kalitatea nola hobetu dezakeen ere, komunitatea diseinuan eta erabakiak hartzean inplikatuko duen lankidetza-ikuspegi baten bidez. 

Azpiegitura berdea: 

Berdeguneak hiri-inguruneetan integratzearen inpaktua aztertzea, osasunari, ongizateari eta ingurumen-iraunkortasunari dagokienez, espazio horien plangintzan eta sorreran pertsonen parte-hartze aktiboa kontuan hartuta, inor atzean ez uzteko. 

Ekonomia zirkularra: 

Ingurune bizigarrien diseinuan eta eraikuntzan baliabideak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko aukerak identifikatzea, eraginkortasuna eta iraunkortasuna sustatuz, tokiko hainbat eragile eta komunitate inplikatuko dituzten kosorkuntza prozesuen bidez. 

Gizarte-berrikuntza: 

Herritarren parte-hartzeak eta talde ezberdinen lankidetzak komunitate inklusibo, erresiliente eta iraunkorrak sortzen nola lagun dezaketen aztertzea habitataren maila guztietan; espazioen diseinuan kosorkuntza sustatuz ahalduntzea eta gizarte-kohesioa lortzeko helburuarekin. 

Era berean, 2024. edizio honetatik aurrera, generoaren zeharkakotasuna faktore berritzaile gisa txertatzen da. 2020tik Europako Batzordeak genero-berdintasunaren arloan EBren estrategia definitzen eta hartzen duen aldaketari erantzuten dio honek. Estrategia honek helburu politikoak eta ekimenak aurkezten ditu 2025a baino lehen genero-berdintasuna izango duen Europarantz modu esanguratsuan aurrera egiteko. Esparru horretan, 4 ildo tematikoak bide hori markatzeko aukera bat dira. Berrikuntzan, zaintzaren mugikortasunaz ere hitz egin behar da, edo emakumeek jakintza desberdinak eta, askotan, ikusezinak dituzten aldetik partehartze aktiboa izango dutela bermatu behar da; berrikuntza, aldi berean, arkitektura- eta hiri-espazioak eraiki ahal izateko, neutraltasun-presuntzioa atzean utzita, baliabideetarako eta espazioetarako berdintasunezko sarbidea bermatzeko, arauz kanpoko, egunerokoago eta behar bereiziagoei erantzunez. 

Eztabaida berri honen aurrean, gure ohiko kolaboratzaileak eta biltzarraren hamabosgarren edizioan parte hartu nahi luken oro gonbidatzen ditugu beren proposamenak aurkeztera. Aurreko edizioetan bezala eta bere alderdi akademikoan oinarrituta, biltzarra bereziki ikasle, profesional eta ikertzaileei zuzenduta dago. 

EESAP8/CICA1 ediziotik, zientzia eta teknikaren zabaltze-eremua eraikuntza berrikuntzetara zabaldu da eta baita enpresa mundura ere, enpresa berrikuntzak indartzeko dauden gizarte beharrei erantzuna emateko, eta era berean, horiek hiritar guztien bizi kalitate maximoa lortzeko bidean jartzeko. 

Antolakuntza batzordeak, CAVIAR ikerketa taldeak (Arkitekturako Bizi Kalitatea, UPV/EHU) osatua, gaurkotasuna duten eta berritzaileak diren gaiak lantzen dituen antolaketa baten aldeko apustua egin du. Espazioa honetan, horrela, adituek, ikertzaileek, ikasleek eta enpresek elkar eragiteko, ezagutzak trukatzeko eta sarea sortzeko aukera izango dute, habitataren eskala bakoitzerako bi eguneko eta lau gai-blokeko programa baliatuz. Programa horretan hitzaldi magistralak, mahai-inguruak, komunikazio libreak eta workshop-ak sartzen dira 

Irakurri gehiago

Helburuak

  • Ekologikoagoak, digitalagoak, erresilienteagoak eta egungo eta etorkizuneko erronketara hobeto egokituta dauden eredu berrietan sortutako aukerei aurre egiteari buruz eztabaidatzea.
  • Prestakuntzaren, ikerketaren eta ekoizpenaren arteko bateratze estrategikoa lortzea.
  • Eraikuntza-industriaren sektoreko eragileak lotzea, lehiakortasuna handitzeko, teknologia berriak aplikatuz esperientzia lauso baina zabala eskatzen duten jardueretan. Enpresa-ingurune kolaboratiboak sortzea.

 

LABURPEN ETA KOMUNIKAZIO BIDALKETA

Antolakuntza Batzordeak ikertzaileak eta profesionalak animatu eta gonbidatu nahi ditu, proposatutako gaiaren nondik norakoa edozein dela ere, bere proposamenak aurkeztu ditzaten komunikazio saioetan edota biltzarraren posterretan. Horretarako gutxieneko arau hauek jarraitu beharko dituzte:

  1. Komunikatua onartua izan bada, egile nagusiak (edo komunikatuaren arduradunak) 15 eguneko epea izango du biltzarraren izen ematea formalizatzeko. Izen ematea egingo ez balitz lanak ez da jasota geratuko eta ezingo da defentsa edo aurkezpena egin.
  2. Komunikatuaren eta posterraren egileetako batek gutxienez biltzarrean izena eman beharko du. Agiriak izena eman duen egileari igorriko zaizkio soilik.
  3. Txantiloi ofiziala erabiliko da, eta gainontzeko formatuetan dauden lanak ez dira onartuko. Dokumentu honetan aipatutako luzera eta itxura arauak errespetatuko dira. Txantiloia orrialdetik bertatik jaitsi daiteke, komunikatuetarako eta posterretarako balio baitu.
  4. Hizkuntza. Proposatutako laburpenak ingelesez idatzi beharko dira. Laburpena onartua izan bada, komunikatu osoa bi hizkuntzetan idatzi beharko da eta edozein kasutan hizkuntza ez sexista ez androzentrikoarekin.
  5. Laburpen, komunikazio eta aurkezpenetan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista eta androzentrikoa eskatuko da. Batzorde zientifiko eta antolantzaileak zentzu horretan aldaketak eskatzeko eskubidea izango du.
  6. Behin laburpena bidalita, ez da aldaketarik onartuko.
  7. Laburpena bere proposamenarekin eesap.caviar@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko da eta gaian EESAP15 lema idatzi beharko da eta jarraian egilearen abizenak eta izena gehituko zaizkio. Adibidez: “EESAP15 MARIA PEREZ GONZALEZ”
  8. Ez da lanik onartuko epez kanpo bidali baldin bada, beste bideren batetik bidalia izan bada edota ez baditu txosten honetan aipatutakoak betetzen.

     

    LABURPENEN ETA AURKEZPENEN BIDALKETA

    2024ko MARTXOA – APIRILALanen deialdia

    2024ko APIRILAK 20 Laburpenak bidaltzeko epe-muga

    2024ko MAIATZAK 3 Laburpenen onarpenaren jakinarazpena

    2024ko EKAINAK 19 Lan osoa/posterra bidaltzeko epe-muga

    2024ko UZTAILAK 17 Lan oso/posterren zuzenketa edo onarpenaren jakinarazpena

    2024ko IRAILAK 11 Lan oso/posterren azken bertsioa bidaltzeko epe-muga

    2024ko IRAILAK 25 .ppt eta .pdf aurkezpenak bidaltzeko epe-muga

    2024ko URRIAK 22-23 BILTZARRA

    Irakurri gehiago

    Jarduera nori zuzenduta

    • Publiko orokorra
    • Unibertsitateko ikaslea
    • Irakasleak
    • Profesionalak
    • Profesionalak: empresaritza arloa

    Antolakuntza

    • Gobierno Vasco
    • CAVIAR Grupo de Investigación UPV/EHU
    • UPV/EHU

    Zuzendariak

    Rufino Javier Hernández Minguillón

    UPV/EHU, Arquitectura

    Arkitekto doktorea UNAV (1991), Eraikuntza masterra UNAV (1993), ETSA-UNAVeko irakaslea (1984 eta 2003), UPV/EHUko irakasle titularra (1997tik), katedraduna (2020). Ingeniaritza Zibila eta Arkitekturaren arloko ANECA eta ANEP ebaluatzailea. AH arkitektura-estudioaren sortzailea. ERAIKUNE Euskadiko Eraikuntzaren Klusterreko Zuzendaritza Batzordeko kidea (2013-) eta lehendakariordea (2013-2016). Eraikuntza Iraunkorra eta Energia Eraginkortasuna masterreko zuzendaria (UPV/EHU). Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan masterreko Batzorde Akademikoko kidea (UPV/EHU). Eraikuntza Aurreratua masterreko zuzendaria (UPV/EHU). CAVIAR Ikerketa Taldeko arduraduna, IT1135-16 (UPV/EHU). Ikertzailea eraikuntza industrializatu ekoeraginkorrean, hirigintza ekoeraginkor inklusiboan, arkitektura eta hirigintza adimendunetan.

    Izaskun Aseguinolaza Braga

    UPV/EHU

    Se graduó como arquitecta en la ETS de Arquitectura de la Universidad de Navarra donde defendió su tesis “La Dimensión Arquitectónica en el Origen del Planning Británico” en 2007. Durante varios años fue profesora de las asignaturas de Planeamiento Urbano I y II en la especialidad de Planeamiento y Desarrollo Urbano de la ETSAUN. Actualmente es Profesora Adjunta del Área de Urbanística y Ordenación del Territorio del Departamento de Arquitectura de la UPV/EHU donde imparte asignaturas en relación con el urbanismo y la gestión urbanística. Además, compagina la docencia con las labores de gestión en la Subdirección de Cultura, Alumnado y Euskara de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU.

    Kokalekua

    Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

    Oñati Enparantza, 2 | 20018 Donostia/San Sebastián

    Gipuzkoa

    43.312227,-2.0104024

    Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

    Oñati Enparantza, 2 | 20018 Donostia/San Sebastián

    Gipuzkoa