Gizartea
Elikadura
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Bertako produktuen ezagutza eta kontsumoa

Bertako produktuen ezagutza eta kontsumoa

Ira. 12 - 12. Ira, 2025 Kod. G32-25

Kontsumitzaileek tokiko produktuarekiko dituzten ohiturak eta motibazioak.

Azalpena

Uda Ikastaro honetan hainbat ikerketaren emaitzak azalduko dira: alde batetik, bertako mahai sagarra izango da hizpide; bestetik, Z belaunaldi gazteen kontsumo ohituren inguruko ikerketa ezagutuko da; eta azkenik, Millennial belaunaldiak tokiko merkatuekiko duen sentsibilitateari buruzkoa.

Hitzaldi hauetan azaldutakoa hausnarketarako gai izango da ondoren egingo den mahai-inguruan, eta tokiko produktuen ezagutzatik kontsumora dagoen arrakala izango da aztergai, dinamika parte-hartzailearen bidez.

Irakurri gehiago

Helburuak

Tokiko produktuen eta garaikoen inguruan nahikoa ezagutzarik badagoen hausnartzea: Zeintzuk diren badakigu? Bereizten al ditugu bertako produktuak?

 

Tokiko produktuak erosteko eta kontsumitzeko kontsumitzaileek dituzten motibazioak eta pertzepzioak ezagutzea.

Bertako produktuen kontsumoa handitzeko egin daitekeenaren inguruan hausnartzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Tecnicos del sector

Zuzendariak

Yurre Peñagarikano Zubeldia

Urkome

Agurtzane Etxaniz Etxaniz

Asociación de Desarrollo Rural de Debabarrena

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-09-12 arte
0 EUR
Online zuzenean2025-09-12 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.

Informazio gehiago
8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak