Kultura eta Artea
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV: Nola kontatzen dugu euskara?

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV: Nola kontatzen dugu euskara?

Uzt. 09 - 09. Uzt, 2025 Kod. L04-25

Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik.

Azalpena

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV izenburua.

Aurtengoan, ikastaroa bertatik bertara edo online jarraitu ahal izango da, eta gure jardunean euskara nola edo nondik kontatzen dugun galderari erantzuten saiatuko gara, moderno den horretatik kontatzen ote dugun ala tradiziora jota bakarrik. Modernoa al da euskara?

Irakurri gehiago

Helburuak

Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan, oro har, euskara kontatzeko dugun moduari erreparatzea: zer eta nola kontatzen dugun.

Gaur egun euskararen esparruan sortu diren lanerako eta gogoetarako bide berriak ezagutzea.

Etorkizunera begira euskarak dituen erronken berri izatea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Etxepare Euskal Institutua

Lankidetza

  • San Telmo Museoa

Programa

2025-07-09

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria
  • Jaime Otamendi | Donostia Kultura - Zuzendaria
  • Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal Institutua - Zuzendaria
09:30 - 10:10

“Euskararen marka“

  • Estitxu Garai Artetxe | UPV/EHU - Irakaslea
10:10 - 10:50

“Hitanoa mundu zaharretik berrirako bidean“

  • Beñat Muguruza Aseguinolaza | UPV/EHU - Irakaslea
10:50 - 11:10

Atsedena

11:10 - 11:50

“Euskara adimen artifizialerako prest? “

  • Urtzi Odriozola Lizaso | Codesyntax - Informatikaria
11:50 - 12:30

“Euskara bizirik dagoen ondarea“

  • Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - Bitartekaritza arduraduna
12:30 - 12:45

Atsedena

12:45 - 13:45

Mahai ingurua: “Nola kontatu nahi dugu euskara?“

  • Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - Bitartekaritza arduraduna
  • Estitxu Garai Artetxe | UPV/EHU - Irakaslea
  • Beñat Muguruza Aseguinolaza | UPV/EHU - Irakaslea
  • Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal Institutua - Zuzendaria
  • Urtzi Odriozola Lizaso | Codesyntax - Informatikaria
13:45 - 14:00

Itxiera

  • Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria
  • Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - Bitartekaritza arduraduna

Zuzendariak

Monika Madinabeitia Medrano

Etxepare Euskal Institutoa

Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.

Hizlariak

Estitxu Garai Artetxe

Euskal Herriko Unibertsitatea

Doktorea da Ikus Entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Aurretik, Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen da eta Gizarte Komunikazioa masterra egin zuen. Ikerlari Bisitaria izan da New York-eko unibertsitate publikoan eta Irlandan, Limerickeko Unibertsitatean. Bere ikerketa jarduna hizkuntza gutxituetan eta feminismoan oinarritu du; ikergai nagusiak publizitate elebiduna eta patriarkatuaren birsortze mekanismoak izan dira. Gaur egun, hizkuntza markagintza aztertzen dabilen taldea zuzentzen du. Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide izan zen 2016-2020 epealdian. Gizarte mugimendu ezberdinetako partaide da eta analista politiko gisa ere aritzen da euskarazko komunikabideetan: Argia, Berria, ETB1, ETB2, Euskadi Irratia eta Hamaika TB, besteak beste. Horretaz gain, ibilbide profesionalean, enpresa eta erakunde publiko ezberdinen komunikazio-aholkulari gisa dihardu.

Irene Larraza Aizpurua

Etxepare Euskal Institutua

Komunikazio Zientzietan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta kulturaren eremuan ibilbide luzea egina, Irene Larraza Aizpuruak (Tolosa, 1970) erantzukizuneko lanpostuak bete izan ditu komunikazioaren eta kultur kudeaketaren eremuetan. Hasiera batean, Herri Irratian esatari eta erredaktore lanetan aritu zen hiru urtez. Ondoren, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Sustapenaren eta Hedapenaren arduradun izan zen hiru urtez, eta zortzi urtez izan zen Syntorama musikarien ordezkaritza-agentziako Sustapenaren, Komunikazioaren eta Editorialaren arduradun. 2008 eta 2012 urte bitartean Tolosako Udalean garatu zuen bere ibilbide profesionala Kulturako Koordinatzaile eta Zuzendari gisa. 2012az geroztik, Etxepare Euskal Institutuaren taldeko kide da Larraza. Bertan, Komunikazio Arduraduna izan zen aurrena, eta 2016ko azaroaz geroztik Kulturaren Sustapen eta Hedapen Zuzendaria hurrena. 2018tik da Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

Monika Madinabeitia Medrano

Etxepare Euskal Institutoa

Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.

Beñat Muguruza Aseguinolaza

UPV/EHU

Ingeles Filologian lizentziatu zen EHUn. Azken urtea Fort Lewis College-n egin ondoren (Colorado, AEB), EHUn Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS) masterra egin zuen. Doktorego-tesian ingelesaren presentzia aztertu zuen EHUn, Jasone Cenoz eta Durk Gorterren zuzendaritzapean. Tartean, hiru hilabeteko egonaldia egin zuen Sabhal Mòr Ostaig gaeliko bidezko unibertsitatean (Eskozia). Mondragon Unibertsitatean urtebetez lan egin eta gero, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aritu zen euskara teknikari. 2016an Parisko Sorbona Unibertsitatean jadun zuen euskara irakurle, Etxepare Institutuaren eskutik. Orain EHUn dabil irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.

Urtzi Odriozola Lizaso

Arkaitz Olea Herrero

Jaime Otamendi

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-07-09 arte
25,00 EUR28,00 EUR
- 40,00 EUR
- 34,00 EUR
- 28,00 EUR
- 34,00 EUR
- 34,00 EUR
Online zuzenean2025-06-30 arte2025-07-09 arte
25,00 EUR28,00 EUR
- 40,00 EUR
- 34,00 EUR
- 28,00 EUR
- 34,00 EUR
- 34,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Beste ikastaro interesgarriak...