Bizkaia eta bere askatasunak: eraberritutako Foruaren 500 urte
Azalpena
2026an Bizkaiko Foru Berriaren 500. urteurrena beteko da, Bizkaiko identitatea eraikitzeko orduan eragin handiena izan duen testu juridiko eta historikoetako bat. Urteurren honek aukera paregabea eskaintzen du Foruaren esanahia herritar guztiei hurbiltzeko, Bizkaiko askatasun historikoak nola eratu ziren azaltzeko eta gaur egungo herritartasunean eta kultura politikoan utzi duten arrastoari buruz hausnartzeko.
Bizkaiko Batzar Nagusie esker, Uda Ikastaroan zehar, aditu entzutetsuek modu argi eta eskuragarrian azalduko dituzte mendeetan zehar lurraldeko bizitza sozial eta juridikoa moldatu zuten printzipioak: hidaltasun unibertsala, antolaketa komunitarioa, askatasun materialak eta prozedurazkoak, ordezkaritza-sistema eta beste lurralde historikoekin egindako konparazioa.
Gainera, garrantzi handiko berrikuntza bat aurkeztuko da: 1526ko Foruaren Commentaria delakoa, duela gutxi aurkitutako iruzkin juridikoa, Foru Berria edo Erreformatua deitutakoa nola irakasten eta aplikatzen zen argitzen duena.
Helburuak
Bizkaiko Foruaren balio historiko, juridiko eta politikoa ulertzea, lurraldeko askatasunen eta identitate instituzionalaren oinarri gisa.
Foru-askatasunak eta bermeak ikuspegi konparatuan aztertzea, Bizkaiko eredua beste lurralde historiko eta Europako sistema batzuekin alderatuz.
Foru-ondarearekin esperientzia zuzena bizitzea, erakusketaren eta Batzar Etxerako bisitaren bidez, ezagutza teorikoa espazio eta sinbolo historikoekin lotuz.
Bizkaiko Foruaren 500. urteurrena ospatzea, herritarrei haren askatasunen balio historiko, juridiko eta gaur egungoa hurbilduta, hausnarketa akademikoaren eta foru-ondarearekin esperientzia zuzenaren bidez.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Autoridades y represetantes políticos
Zuzendariak
Itziar Alkorta Idiakez
UPV/EHU
Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.

Imanol Merino
EHUko Zuzenbidearen Historiako irakasle atxikia naiz. Historian doktorea (EHU). TRANSIDER: “Transición y Derecho en el Atlántico ibérico: del orden tradicional a los órdenes legales (siglos XVIII-XIX)” (PID2021-128509NB-C21, MICIU/AEI/10.13039/501100011033 / FEDER, UE-k finantziatua) proiektuaren kidea naiz. Egun, euskal lurraldeen erakunde publikoak eta egitura juridikoak Antzinako Erregimenean eta Estatu liberalaren hasieran aztertzen ari naiz. Halaber, Bizkaiko Foru Berriaren edizioak, hedapena eta interpretazioak ikertzen.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-09-03 arte |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR |
Kokalekua
Gernikako Batzar Etxea
Allende Salazar Kalea, s/n, 48300 Gernika-Lumo
Bizkaia
Gernikako Batzar Etxea
Allende Salazar Kalea, s/n, 48300 Gernika-Lumo
Bizkaia