
Ciudades frente al cambio climático: adaptación sostenible y resiliencia ante las olas de calor
Saioetan zehar, zientziak bero-boladen inpaktua ulertzeko eta arintzeko duen zeregina azpimarratuko da. Halaber, eraikitako ingurunea egokitzeko estrategiak inspiratzen eta bideratzen dituzten arrakasta kasuak aurkeztuko dira.
Azalpena
Hiriak ekosistema konplexuak dira, eta ingurumen, gizarte eta ekonomia-dinamikek bat egiten dute bertan. Klima-aldaketak, bere historiako erronkarik handienetako baten aurrean jarri ditu hiriak: muturreko klima-baldintza berrietara egokitzea eta biztanleen osasuna, baliabideen erabileraren ekitatea, jarduera ekonomikoen garapena eta eraikitako ingurune osoaren jasangarritasuna bermatzea. Erronka horri erantzuteko, zientziak eta teknologiak indarrak batu behar dituzte egokitzeko irtenbideak garatzeko, bai eraikuntza mailan, bai hiri-espazioarenean, bideragarriak, jasangarriak eta ingurune bakoitzaren errealitate espezifikora egokituak.
Testuinguru horretan, Uda Ikastaro hau diziplina anitzeko topagune gisa aurkezten da bero-boladen fenomenoari heltzeko, gure hiriek klima-aldaketaren testuinguruan duten erronka handienetako bat baita. Akademiako ikertzaileak, Administrazio Publikoko arduradunak eta enpresa sektoreko ordezkariak bilduta, elkarrizketa eta lankidetza sustatzea da helburua, gertaera horien aurrean, eraikitako ingurunearen erresilientzia hobetuko duten irtenbide berritzaile eta eraginkorrak diseinatzeko.
Saioetan zehar, zientziak bero-boladen inpaktua ulertzeko eta arintzeko duen zeregina azpimarratuko da. Halaber, eraikitako ingurunea egokitzeko estrategiak inspiratzen eta bideratzen dituzten arrakasta kasuak aurkeztuko dira. Bestalde, irtenbide eraginkor eta bidezkoak proposatzeko bitarteko gisa, ikastaroak inplikatutako eragileen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratuko du, klimaren erronkari heltzeaz gain, gizarte ezberdintasunak eta zaurgarritasunak murrizten ere lagunduko duena.
Ikastaroaren programak eztabaida irekia sustatuko du, ezagutza teknikoa, esperientzia praktikoa eta ikuspegi soziala uztartuko dituen ikuspegi integratzailea sustatuz, etorkizuneko erronka klimatikoen aurrean hiri prestatuagoak eraikitzeko helburuarekin.
Helburuak
Hirietan bero-boladek duten eragina eta klima-aldaketarekin duten lotura ulertzea.
Hirietako arriskua eta zaurgarritasuna ebaluatzeko estrategiak identifikatzea.
Eraikitako ingurunea egokitzeko irtenbide berritzaile eta iraunkorrak aztertzea.
Zientziaren, Administrazioaren eta enpresa sektorearen arteko diziplina anitzeko elkarrizketa sustatzea.
Lankidetza sustatzea estrategia erresilienteak eta ekitatiboak diseinatzeko.
Ekintza zehatzak inspiratzea nazioarteko arrakasta kasuak aztertuz.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Administrazioak
Metodologia
Bi eguneko Uda Ikastaro honek hainbat eremutako ahotsak biltzea du helburu, hiriak bero-boladetara nola egokitu daitezkeen aztertzeko. Horretarako, hiru bloke handi diseinatu dira.
Lehenengoan, arriskua eta horrek osasunean duen eragina ebaluatuko dira, eta bero-boladen aurrean hirietan dagoen zaurgarritasuna eta arriskua neurtzeko garatzen ari diren ikerlanak erakutsiko dira. Bigarrenak, eraikitako ingurunean egokienak diren egokitzapen soluzioak jorratuko ditu, arreta berezia jarriz Naturan Oinarritutako Soluzioetan, bai eta horien monitorizazioan eta ebaluazioan ere. Hirugarrenak, nazioartean ezartzen ari diren egokitzapen estrategiak aztertuko ditu, eta arrakasta kasuak eta funtsezko ikaskuntzak nabarmenduko ditu. Multzo bakoitzak hiru eta lau aurkezpen artean eskainiko ditu, eta ondoren, amaierako eztabaida bat, hizlarien, ikertzaileen eta bertaratuen arteko elkarrizketa sustatzeko.
Ikastaroari amaiera emateko, mahai-inguru bat egingo da. Bertan, hainbat diziplinatako adituek parte hartuko dute, jardunaldietan aurkeztutako ikuspegiak integratzeko, erronka komunak identifikatzeko eta ekintza-ildo bateratuak delineatzeko, hiri erresilienteagoak eraikitzeko bero-boladen aurrean.
Programa
2025-06-23
Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Irantzu Alvarez Gonzalez | UPV/EHU - Profesora Agregada
- Leire Garmendia Arrieta | UPV/EHU - Profesora Titular
“Evaluación del calor urbano a partir de redes de monitorización ciudadanas “
- Sofia Lado Masson | Universidad Politécnica de Madrid - Investigadora
“La evaluación de la vulnerabilidad del entorno construido ante las olas de calor“
- Laura Quesada Ganuza | UPV/EHU - Profesora Ayudante Doctora
Atsedena
“Redes de monitorización IoT para la evaluación de Islas de Calor Urbanas“
- Alexander Martín Garín | UPV/EHU - Profesor Adjunto
“Mapear el clima urbano: explorando la relación entre la Isla de Calor Urbana y las LCZ en Zaragoza“
- Samuel Barrao Simorte | Universidad de Zaragoza - Investigador
“Las olas de calor y su impacto en la salud“
- Cristina Linares Gil | Instituto de Salud Carlos III - Científica Titular
Atsedena
“Adaptation Strategies in Barcelona: implementation and monitoring of case studies“
- Fabián López Plazas
“Riesgo y adaptación a las olas de calor desde una perspectiva de equidad de salud“
- Helen Cole | Institut de Ciència i Tecnologia Ambientals (ICTA), Universitat Autònoma de Barcelona - Senior Researcher
“The future of sustainable cooling in buildings“
- Jesús Lizana | University of Oxford - Associate Professor
“Evaluación de soluciones de adaptación paa las olas de calor en áreas urbanas “
- Ane Villaverde García | UPV/EHU - Profesora
“Potencial de las NBS en la adaptación de edificios residenciales y educativos a las olas de calor. Casos de estudio en climas templados“
- Aurora Monge Barrio | Universidad de Navarra - Profesora
- Ana Sanchez-Ostiz Gutiérrez | Universidad de Navarra - Profesora Titular
Sintesia
2025-06-24
“Imagining adaptation to climate change in cities“
- William Lewis | BC3-Basque Centre for Climate Change - Investigador
- Ana Terra Amorim-Maia | BC3-Basque Centre for Climate Change - Investigadora
“La intervención en la ciudad desde una mirada ecosocial “
- Carmen Sánchez-Guevara Sánchez | Universidad Politécnica de Madrid (UPM) - Profesora
Atsedena
“Infraestructura verde/azul como estrategia de adaptación y mitigación “
- Ibone Ametzaga Arregi | UPV/EHU - Profesora Plena
Mahai ingurua: “La adaptación de las ciudades a las olas de calor“
- Leire Garmendia Arrieta | UPV/EHU - Profesora Titular
Sintesia
Itxiera
- Irantzu Alvarez Gonzalez | UPV/EHU - Profesora Agregada
Zuzendariak
Irantzu Alvarez Gonzalez
UPV/EHU
Hizlariak
Irantzu Alvarez Gonzalez
UPV/EHU

Ibone Ametzaga Arregi
UPV/EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekologia Arloko irakasle agregatua. Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Vigoko Unibertsitatean irakasle izan da, eta NEIKER ikerketa-zentroan lan egin du (2002-2003). Eusko Ikaskuntzako Natur Zientzien saileko lehendakaria izan da (1995-2006). Egonaldiak egin ditu nazioarteko hainbat unibertsitatetan: University of Aberdeen, Imperial College of Science and Technology, University of California at Santa Barbara edo University of Oxford. Doktorego, gradu eta master tesiak zuzendu ditu eta 50 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, liburuetan eta liburu-kapituluetan. Haren ikerketa-gaiak biodibertsitatearen azterketan oinarritzen dira, batez ere lurreko ekosistemetan, haren gaineko inpaktuak ebaluatzeko eta haren egoera hobetzeko jarduerak garatzeko.
Samuel Barrao Simorte
Investigadora sénior (Banco Santander-TALENT fellow) en el Instituto de Ciencia y Tecnología Ambientales de la Universidad Autónoma de Barcelona (ICTA-UAB), donde también es subdirectora y colíder de las líneas de investigación sobre medio ambiente urbano, salud y equidad, y financiarización, justicia en la vivienda y cambio climático en el Barcelona Lab for Urban Environmental Justice and Sustainability (BCNUEJ). Su investigación explora si, y cómo, las ciudades saludables también pueden hacerse equitativas, situando las intervenciones de salud urbana en el contexto de los entornos sociales y políticos urbanos más amplios. Es doctora en Salud Pública por el Graduate Center y la Escuela de Posgrado de Salud Pública y Política Sanitaria de la Universidad de la Ciudad de Nueva York (City University of New York, CUNY), y tiene un Máster en Salud Pública por la Universidad de Carolina del Norte en Chapel Hill (UNC).

Leire Garmendia Arrieta
UPV/EHU

Sofia Lado Masson

William Lewis

Cristina Linares Gil
Klima Aldaketaren, Osasunaren eta Hiri Ingurumenaren Behatokiko zientzia-zuzendarikidea. Carlos III. Institutua
Cristina Linares Gil es Doctora en Medicina Preventiva y Salud Pública por la Universidad Autónoma de Madrid. Actualmente desarrolla su actividad profesional como Científica Titular y Codirectora de la Unidad de Referencia en Cambio Climático, Salud y Medio Ambiente Urbano en el Instituto de Salud Carlos III. Forma parte del Grupo de Trabajo II del VI Informe de Evaluación del IPCC en el campo de “Impactos del Cambio Climático en la Salud Humana”; ha sido Lead Author del capítulo sobre Salud y Cambio Climático de la Red “Mediterranean Experts on Climate and Environmental Change” que ha recibido el Premio Norte Sur del Consejo de Europa 2020; autora en informes científico-técnicos de Naciones Unidas (UN Enviroment) y la Organización Mundial de la Salud. Ha sido Coordinadora del Grupo de Expertos en la primera Asamblea Ciudadana por el Clima de España, que ha recibido el Premio Nacional Extraordinario de Medio Ambiente en 2022 por el MITERD. En 2023, ha recibido el “II Premio Escarabajo Verde” de RTVE a la personalidad científica en materia medioambiental.

Jesús Lizana

Fabián López Plazas

Alexander Martín Garín
Universidad del País Vasco, Departamento de Arquitectura

Aurora Monge Barrio

Laura Quesada Ganuza

Carmen Sánchez-Guevara Sánchez

Ana Sanchez-Ostiz Gutiérrez

Ana Terra Amorim-Maia

Ane Villaverde García
UPV/EHU
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-23 arte |
---|---|
87,00 EUR | |
74,00 EUR | |
61,00 EUR | |
25,00 EUR | |
74,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-23 arte |
---|---|
87,00 EUR | |
74,00 EUR | |
61,00 EUR | |
25,00 EUR | |
74,00 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
7 - Energia irisgarria eta ez kutsagarria
Pertsona guztiek energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa izango dutela bermatzea. Gai gakoak: eskuragarritasun unibertsala, energia garbien proportzioa handitzea, energia eraginkortasuna, ikerketa, energia azpiegituretan eta teknologia garbietan inbertsioa sustatzea, energia zerbitzu moderno eta jasangarriak.
Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago
17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago