
Desafíos democráticos de la Inteligencia Artificial
AAk gaur egungo demokraziarentzat planteatzen dituen erronkak ulertzeko, adituak, eremu akademikoko pertsonak eta herritarrak bilduko dira bi egunetan zehar, opakutasun algoritmikoaz, botere teknologikoaren kontzentrazioaz eta oinarrizko eskubideentzako arriskuez aritzeko, besteak beste.
Azalpena
Adimen Artifiziala (AA) gure gizartea azkar ari da eraldatzen: eraginkortasuna eta bizi-kalitatea hobetzen duten aurrerapenak eskaintzeareekin batera, erronka handiak dakartza egungo demokrazientzat.
Bi eguneko iraupena eta publiko orokorrari bideratuta dagoen Uda Ikastaro honetan, garapenak eta inplementazioak dakartzan erronka demokratiko nagusiei buruz hitz egingo da. AAk gaur egungo demokraziarentzat planteatzen dituen erronkak ulertzeko, adituak, eremu akademikoko pertsonak eta herritarrak bilduko dira bi egunetan zehar, opakutasun algoritmikoaz, botere teknologikoaren kontzentrazioaz eta oinarrizko eskubideentzako arriskuez aritzeko, besteak beste.
Ikastaroa ondorengo galdera hauek erantzuten saiatuko da: Nola berma dezakegu AAk balio demokratikoak errespetatuko dituenik? Zer arautze- eta gobernantza-eredu berritzaile behar dira haren erronkei aurre egiteko? Diziplinarteko ikuspegi parte-hartzailetik, estrategia berritzaileak aztertuko dira, AA gardentasuna, ekitatea eta kontu-ematea bermatuko duten erregulazio- eta gobernantza-ereduen arabera baliatzen dela ziurtatzeko.
Hitzaldien, mahai-inguruen eta tailer interaktiboen bidez, parte-hartzaileek erronka horiek kritikoki aztertzeaz gain, balio demokratikoekin lerrokatutako AA sendotzera bideratutako irtenbideak elkarrekin sortzen lagunduko dute.
Helburuak
Algoritmoek demokrazia garaikidean duten eginkizuna ulertzea: Ikastaroa algoritmoek prozesu politiko eta demokratikoetan eragiteko moduaren azterketa kritikoarekin hasiko da. Parte-hartzaileek aztertuko dute AAk nolako eragina duten erabakiak hartzean, diskurtso politikoan eta gardentasun politikoan. Opakutasun algoritmikoa, erabakien automatizazioaren kontzeptuak eta hauek herritarren eskubideetan dituzten eraginak ikusiko dira.
Teoria eta praktika ikuspuntu irisgarri eta partaidetzako baten bitartez lotzea, AAri eta demokraziari buruzko ezagutza askotariko ikasleriak eskuratzen duela ziurtatuz: Saio interaktiboen eta gaiaren inguruko ikerketen bitartez, AAk hainbat arlotan duen eragina ebaluatzeko tresna metodologikoak emango dira. Ikuspegi didaktiko bat hartuko da, parte-hartzaileek AAren oinarriak eta hark demokrazian duen eragina ulertu dezaten, aldez aurretik ezagutza teknikorik izan gabe.
AAk gobernantzan eta politika publikoen adierazpenean dituen inplikazio etiko-politikoak esploratzea: Ariketa praktiko eta interaktiboen bitartez, ikastaroan parte hartzen dutenek AAn oinarritzen diren erabakiek ekarritako dilema etiko eta politikoak biziko dituzte. AAk sortutako datu simulazio bat egingo da, eta haren bidez, kudeaketa publikoan eta gobernantza demokratikoan teknologia algoritmikoak erabiltzearen mugei eta aukerei buruzko gogoeta sustatuko da.
Egungo testuinguru geopolitikoan AAri buruz eztabaidatzea, hau eragile politiko eta etiko gisa hartuta: Adimen Artifiziala ez da soilik teknologia tresna gisa hartuko, baizik eta munduko gobernantzaren eta estatuen, enpresen eta herritaren arteko harremanetan ondorioak dituen eragile politiko gisa. Adituen mahai-inguru baten bitartez, AAk erregulazioan, geopolitikan eta etikan duen zeregina aztertuko da, mundu mailan dituen eraginen ikuspegi integrala sustatuz.
Balio demokratikoekin bat datorren AA edukitzeko oinarri demokratikoak diseinatzea: Parte-hartzaileek taldeka lan egingo dute ko-sorkuntza tailer batean, AA demokratiko bat irudikatzeko, haren diseinua eta erregulazioa gida dezaketen funtsezko printzipioak garatuz. Jarduera honek sormena eta pentsamendu estrategikoa sustatuko ditu, eta ikastaroan ikasitakoak proposamen zehatzetan aplikatzeko aukera emango du.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Zuzendariak

Daniel Innerarity Grau
Globernance
Director del Instituto de Gobernanza Democrática, Globernace. También es Catedrático de filosofía política y social e investigador IKERBASQUE en la Universidad del País Vasco. Profesor invitado en diversas universidades europeas y americanas, recientemente en el Robert Schuman Centre for Advanced Studies del Instituto Europeo de Florencia, así como en la London School of Economics. Actualmente, es Director de Estudios Asociado de la Fondation Maison des Sciences de l'Homme de Paris. Entre sus últimos libros cabe destacar La Política en Tiempos de Indignación, Un mundo de todos y de nadie; La democracia del conocimiento, Premio Euskadi de Ensayo 2012; La humanidad amenazada: gobernar los riesgos globales (con Javier Solana); El futuro y sus enemigos; El nuevo espacio público; La sociedad invisible, Premio Espasa de Ensayo 2004; La transformación de la política, III Premio de Ensayo Miguel de Unamuno y Premio Nacional de Literatura en la modalidad de Ensayo 2003.

Marta Cantero Gamito
Florence School of Transnational Governance, European University Institute
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-16 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 61,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 74,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-30 arte | 2025-07-16 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 61,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 74,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa