EHUko Informatika Fakultatearen 50. urteurrenaren ospakizuna
Azalpena
Donostiako Informatika Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia. Bertan, gure historiaren errepasoa egingo dugu, Informatika Zentro gisa sortu zenetik Amaran, gaur egunera arte. Ekitaldia, bost hamarkada hauetan Fakultatean lan edo ikasi duten pertsonei zuzenduta dago.
Helburuak
Informatika Fakultatearen 50. urteurrena ospatzea eta ingeniaritza informatikoaren eta adimen artifizialaren arloko prestakuntzan, ikerketan eta transferentzian duen protagonismoa aldarrikatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Informatika Fakultateko ikasle ohiak eta langileak
Antolakuntza
Zuzendariak
Nerea Ezeiza Ramos
EHUko Informatika Fakultatea, Dekanoa
Informatikan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Irakasle agregatua da EHUko Informatika Fakultateko Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean, eta Ixa ikerketa-taldeko eta HiTZ Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroko kidea da. Lengoaia eta eredu formalen esparruan egiten du bere irakaskuntza-lana, eta bere ikerketa-ildo nagusiak testuaren aurreprozesu eta analisirako teknikak, eta bere aplikazioak dira. Hainbat ikerketa- eta berrikuntza-proiektutan parte hartzen du, eta ekarpen zientifiko ugari ditu estatuko eta nazioarteko aldizkari eta biltzarretan. Gaur egun, EHUko Informatika Fakultateko dekanoa da.
Alexander Mendiburu Alberro
EHUko Irakaskuntza berrikuntza eta ikerkuntza, Dekanordea
Informatikan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Irakasle osoa da EHUko Informatika Fakultateko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean, eta Intelligent Systems Group ikerketa-taldeko kidea da. Konputagailu-sareen esparruan egiten du bere irakaskuntza-lana, eta bere ikerketa-ildo nagusiak optimizazio konbinatorioa eta errendimendu handiko konputazioa dira. Hainbat ikerketa- eta berrikuntza-proiektutan parte hartzen du, eta ekarpen zientifiko ugari ditu JRC aldizkari eta estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Gaur egun, EHUko Informatika Fakultateko dekanoa da.
Matrikula prezioak
| Matrikula | 2026-05-29 arte |
|---|---|
| 20,00 EUR |
Kokalekua
Kursaal
Zurriola Pasealekua, 1, 20002 Donostia
Gipuzkoa
Kursaal
Zurriola Pasealekua, 1, 20002 Donostia
Gipuzkoa