Gizartea
Uda ikastaroa
Erronka komunak, erantzun partekatuak: udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza lantzen

Erronka komunak, erantzun partekatuak: udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza lantzen

Ira. 05 - 05. Ira, 2025 Kod. G23-25

Etxebizitza, garraioa zein ingurumena bezalako gaiek udalerrien mugak gainditzen dituzte, eta ondorioz, beharrezkoa da maila anitzeko gobernantza ereduak martxan jartzea. Eredu metropolitarrak, lankidetzak, maila anitzeko gobernantza, eragileak eta herritarren eginkizuna aztertuko dira.

Azalpena

Errenteriako Udalak urteak daramatza gobernantza ereduaren inguruan hausnartzen. Etxebizitza, garraioa zein ingurumena bezalako gaiek udalerrien mugak gainditzen dituzte, eta batean hartutako erabakiek bestean eragina izaten dute. Gainera, udalek ez ezik bestelako erakundeek ere eragiten dute lurraldean, eta ondorioz, beharrezkoa da maila anitzeko gobernantza ereduak martxan jartzea.

Aurtengo Uda Ikastaro honen bidez, udalaz gaindiko erronken aurrean gobernantzak behar dituen ezaugarriak landuko dira. Ikuspegi teorikoak eta praktikoak uztartuta, eredu metropolitarrak, lankidetzak, maila anitzeko gobernantza, eragileak eta herritarren eginkizuna aztertuko dira.

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Maila anitzeko gobernantzari eta gobernantza partekatuari buruz hausnartzea, erakundeen, herritarren eta eragileen eginkizuna edo parte-hartzea aztertuta.

Gure inguruan kontzeptu metropolitarren balizko aplikazioa aztertzea.

 

Etxebizitzarekin, garraioarekin, ingurumenarekin edota zerbitzu mankomunatuekin lotutako gaiak aztertzea udalaz gaindiko ingurunean.

Udalerriz gaindiko erronken hautematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak

Programa

2025-09-05

09:15 - 09:30

Erregistroa / Registro

09:30 - 09:40

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Aizpea Otaegi Mitxelena | Errenteriako alkatea/Alcaldesa de Errenteria
09:40 - 09:45

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Mikel Goñi | Errenteriako Udaleko Komunikazio eta Partaidetza teknikaria/Técnico de Comunicación y Participación del Ayuntamiento de Errenteria
09:45 - 10:45

“Tokiko politika publikoetako ikuspegi metropolitanoa / Visión metropolitana de las políticas públicas locales“

  • Joan Subirats Humet | Joan Subirats, UABko Zientzia Politikoko katedraduna, IGOPen sortzailea eta kidea / Joan Subirats, catedrático de ciencia política de la UAB, fundador y miembro del IGOP
10:45 - 11:45

“Ikuspegi metropolitanoa mugaz gaindiko ingurunean / Visión metropolitana en un entorno transfronterizo“

  • Eva Silván Miracle | Politologoa eta Silván & Miracle-ko zuzendaria / Politóloga y Directora de Silván&Miracle
11:45 - 12:45

Atsedena

12:45 - 14:15

Mahai ingurua: “Metropolia kontu zehatzetan / La metropoli en lo concreto “

  • Miren Estensoro Garcia | Orkestrako ikertzaile seniorra / Investigadora senior de Orkestra (Moderatzailea)
  • Ricard Gomá Carmona | Instituto Metrópoliko zuzendaria / Director Instituto Metrópoli
  • Iker Goiria Etxebarria | Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugaz gaindiko gaietarako arduradun / Responsable de Asuntos Transfronterizos de la Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Idoia Postigo Fuentes | Bilbao Metropoli 30eko zuzendari nagusia / Directora general de Bilbao Metropoli 30
14:15 - 15:15

Mahai ingurua: “Udalerriak eta metropolia / Municipios y metrópoli (Errenteria, Donostia, Baiona, Irun)“

  • Miren Estensoro Garcia | Orkestrako ikertzaile seniorra /Investigadora senior de Orkestra (Moderatzailea)
  • Aizpea Otaegi Mitxelena | Errenteriako alkatea/Alcaldesa de Errenteria
15:15 - 15:45

Parte hartzaileen ekarpenen dinamika - Dinamica de aprotaciones de las personas participantes

15:45 - 16:15

Sintesia

16:15 - 16:30

Itxiera

  • Aizpea Otaegi Mitxelena | Errenteriako alkatea / Alcaldesa de Errenteria

Zuzendariak

Mikel Goñi

Errenteriako Udala

Hizlariak

Miren Estensoro Garcia

ORKESTRA-Lehiakortasunerako Euskal Institutua

Miren Estensoro Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikertzaile seniorra Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuan. Bere ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: toki- eta hiri-garapena, lurralde-gobernantza eta lehiakortasunerako politiken maila anitzeko artikulazioa. Ekintza-ikerketa erabiltzen du bere lanean. Gaur egun, hainbat ikerketa-proiekturen ardura du, besteak beste, Bilboko eta Donostiako udalekin elkarlanean garatzen direnak. Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat erakunderekin lan egin du, eta proiektu horiei lotutako argitalpen akademiko ugari argitaratu ditu.

Iker Goiria Etxebarria

Diputación Foral de Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundian Turismo zuzendaria nagusia da. Zuzenbidean lizentziaduna EHU/UPVn, masterra enpresen aholkularitza juridikoan IE Businees School-en eta Executive MBAn, Deustuko Unibertsitatean. Zuzendaritza-postuetan ibilbide profesi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendari nagusi gisa lan egiten gaur egun.

Ricard Gomá Carmona

Politika publikoetan eta metropoliko gobernantza ereduetan ikerketa garatu du, nazioarteko hainbat argitalpenekin. UABko Hiri Ikasketetako Metropoli masterreko zuzendaria da

Mikel Goñi

Errenteriako Udala

Aizpea Otaegi Mitxelena

Soziologian eta Politika Zientzietan lizentziatua da eta Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia izan da 2019an Errenteriako alkate aukeratua izan arte. Fundazioan politika publikoen arloko aholkulari lanetan jardun du batez ere hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna gaiak landuz. Horrekin batera, Udako Euskal Unibertsitateko hainbat ikastarotan parte hartu izan du hizlari gisa, bai bi gai horiek jorratuz eta baita pandemia garaiko esperientzien inguruko azalpenak emanez.

Idoia Postigo Fuentes

Bilbao Metropoli-30

"30 urteko nazioarteko esperientzia dauka hiri- plangintzako estrategietan. 1991 n Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkartea ( Bilbao Metropoli 30 ) sortu zenez geroztik ia, bere ardura, besteak beste, Bilboko metropoli- eremuaren Plan Estrategikoa eta horren baitan sartzen diren jarduketa estrategikoak kokatzea eta sustatzea izan da. Elkartearen jarduerari esker, hiri- garapenaren arduradun nagusi diren eragileen solaskide eginkizunean kokatzea lortu du, batik bat erakunde publikoen, enpresen eta gizarte zibilaren solaskidetzan."

Eva Silván Miracle

SILVANMIRACLE. ESTRATEGIAS DE ASUNTOS PUBLICOS. SLU

"Eva Sllván, es Licenciada en Ciencias Políticas por la Universidad Complutense de Madrid. Posgrado en Análisis Político por la Universidad de Navarra y especializada en Asuntos Públicos por la Universidad de Deusto. Docente en diferentes posgrados de la Universidad sobre gobernanza en políticas públicas: UNED, Universidad del País Vasco y Universidad de Deusto. Autora de diferentes estudios que analizan la evolución social y política vasca y española. Fundadora y Directora de Silván&Miracle. Estrategias de Asuntos Públicos. Colabora con diferentes medios de comunicación como EiTB, Cadena Ser, El País o el Grupo Vocento. "

Joan Subirats Humet

2017 eta 2021 artean Bartzelonako Udaleko zinegotzi gisa ardurak izan zituen kultura, hezkuntza, zientzia eta komunitate arloetan, eta Bartzelonako Diputazioko diputatu ere izan zela 2019 eta 2021 bitartean. Udalaz gaindiko lankidetza sustatu zuen hezkuntza eta kultura gaietan, hala nola En residencia programa, Danza Metropolitana programa edo Manifesta 15 jaialdia, Bartzelonako metropoli-eskualdeko 10 hiri tartean sartu zituena. Tokiko gobernu eta politikei eta horien metropoli-dimentsioari buruzko ekarpen ugari argitaratu ditu liburu eta artikuluetan.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-09-05 arte
25,00 EUR34,00 EUR
- 48,00 EUR
- 41,00 EUR
- 34,00 EUR
- 41,00 EUR
- 41,00 EUR
- 0 EUR
Online zuzenean2025-06-30 arte2025-09-05 arte
25,00 EUR34,00 EUR
- 48,00 EUR
- 41,00 EUR
- 34,00 EUR
- 41,00 EUR
- 41,00 EUR
- 0 EUR

Kokalekua

Agustinak eraikina

Agustinak, 20100 Rentería, Gipuzkoa

Gipuzkoa

43.30938,1.89591

Agustinak eraikina

Agustinak, 20100 Rentería, Gipuzkoa

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak