
Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak
Euskal jatorriko pertsonek eskulan esklaboarekin eta pertsonen trafikoarekin zerikusia izan zuten hainbat esparru aztertu eta ezagutaraziko dira.
Azalpena
Uda Ikastaro honen helburua Euskal Herriko esklabotzaren historiari eta memoriari buruz hausnartzea da. Horretarako, euskal jatorriko pertsonek eskulan esklaboarekin eta pertsonen trafikoarekin zerikusia izan zuten hainbat esparru aztertu eta ezagutaraziko dira, XVI. mendetik hasi eta XIX. mendean, mendebaldeko herrialdeetan, esklabotza debekatu zen arte.
Ikerkuntzan eta historian adituak diren hizlariak arituko dira ikastaroan; guztiak ere eskarmentu handikoak euskaldunen iraganeko alor ezezagun horretan.
Helburuak
Zenbait kasu azterlanen bidez, euskal jatorriko pertsonek esklaboen salerosketan edota eskulan esklaboaren erabileran izandako partaidetza erakusten duten adibideak ezagutzea, batez ere (baina ez soilik) Amerikan.
Egungo memoria historikoaren inguruan hausnartzea, Euskal Herriaren iragan esklabistari eta horrek gaurko gizartean dituen inplikazioei dagokienez.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Programa
2025-07-11
Erregistroa / Registro
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Esther Corta Gabiola | Euskal Australiar Alkartea - Ikerlaria
- Garbiñe Saenz de Buruaga Garralda | Ispasterreko udala - Alkatea
“Una familia vizcaína en los inicios de la trata de negros en el siglo XVI: los hermanos Urrutia de Balmaseda“
- Julia Gómez Prieto | Universidad de Deusto - Irakasle emeritua / Profesora emérita
“Esclavistas y esclavos: el rostro oculto de la Gipuzkoa del siglo XVI“
- Ana Galdós Monfort | UPV/EHU - Ikerlaria / Investigadora
“Unos esclavistas de Lekeitio en Cuba: los Goytisolo“
- Martín Rodrigo Alharilla | Universitat Pompeu Fabra - Profesor
Sintesia
2025-07-12
“Euskal Herriak ez zuen inoiz esklabotzan parte hartu. (Des)memoria oker baten inguruan“
- Oscar Alvarez Gila | UPV/EHU - Irakasle titularra / Profesor Titular
“Esklabotzaren isla eta memoria, Euskal Herriko egungo aktualitatean“
- Urko Apaolaza Avila | Argia - Historialaria eta kazetaria
Atsedena
“Gizakien salerosketa eta esklabotza: antzinako fenomenoen bizirautea gaur egungo gizartean“
- Josune Lopez Rodriguez | Deustuko unibertsitatea - Zuzenbide fakultateko irakaslea
Sintesia
Zuzendariak

Oscar Alvarez Gila
UPV/EHU, Irakasle Titularra
Amerikaren Historiako irakasle titularra da, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia saileko kidea, Gasteizko Letren Fakultatean. Bere ikerketa lerro nagusia euskal diasporaren historia da. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakasle inbitatua izan da, besteak beste Oxfordeko unibertsitatean (Basque Visiting Fellow, 2008-2009), Nevada-Renoko Unibertsitatean (William Douglass Distinguished Scholar, 2010-2011), Georgiako Columbus State University-en (Elena Díaz-Verson Amos Eminent Scholar Chair in Latin American Studies, 2013-2014) eta Estokolmoko Unibertsitatean (Magnus Mörner Memorial Professorshio, 2016-2017). Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Diasporaren Graduondokoaren zuzendaria da.

Esther Corta Gabiola
Euskal Australiar Elkartea, EUSTRAL, Idazkaria
Euskara irakaslea eta ikertzailea. “Laia Ikerketa taldea: Nafarroatik Ameriketarako migrazioa ” elkarteko bokala eta “Euskal Australiar Elkarteko” idazkaria. Etniker Bizkaia taldeko kidea. 1990etik hona ikerketak, kolaborazioak , hitzaldiak eta publikazioak egin ditu. Besteak beste, “Tokian tokiko emigrazioa” (Ea, 2014, 2016, 2024), “Australiara joanak” (Lekeitio 2022, 2023), "Indianoak" (Lekeitio,2024). “Australiako Diaspora” hitzaldia (Gernika, Ondarru, Durango, Markina, Zarauz, Gasteiz, Donapaleu eta Parisen 2023-24). Publikazioak: “Antzinako kontuak” (1999), “La agricultura en Bedarona” (2010), “Mapa toponimico de Ea”, “Ameriketara” (2016) eta “Ameriketara eta…” (2020) liburuak idatzi ditu. Bestalde, “Proyecto de entrevistas a retornados de Australia “(2022) eta “Basques in Australia” erakusketaren komisarioa da. 2019 eta 2023 an Diaspora egunaren antolatzaileetako bat (2019 Ispaster), (2023 Gernika-Lumo).
Hizlariak

Oscar Alvarez Gila
UPV/EHU, Irakasle Titularra
Amerikaren Historiako irakasle titularra da, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia saileko kidea, Gasteizko Letren Fakultatean. Bere ikerketa lerro nagusia euskal diasporaren historia da. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakasle inbitatua izan da, besteak beste Oxfordeko unibertsitatean (Basque Visiting Fellow, 2008-2009), Nevada-Renoko Unibertsitatean (William Douglass Distinguished Scholar, 2010-2011), Georgiako Columbus State University-en (Elena Díaz-Verson Amos Eminent Scholar Chair in Latin American Studies, 2013-2014) eta Estokolmoko Unibertsitatean (Magnus Mörner Memorial Professorshio, 2016-2017). Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Diasporaren Graduondokoaren zuzendaria da.

Urko Apaolaza Avila
Hernani, 1979. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen Historia ikasketak eta duela hogei urtetik Argia astekarian ari da kazetari lanetan, historia zein ekonomia sailetako gaiak eramaten. Esklabotzaren historiari buruzko hainbat lan idatzi ditu, bereziki Julián Zulueta esklabistaren inguruan. Argia-n ere dibulgaziorako artikulu ugari argitaratu ditu gai horri lotuta; hedabide horren Larrun gehigarrian Esklabotza lan monografikoa kaleratu zuen. Gainera, 1936ko Gerrako errepresioari buruzko hainbat libururen egilea da. Historian zehar bortxazko lanak kolektibo zaurgarrienetan izan duen eragina eta gaur egun arte utzi dituen ondorioak, horiek dira bere ikerketa ildo nagusiak.

Ana Galdós Monfort
Ana Galdós Monfort es licenciada en Historia, diplomada en Estudios Avanzados en Didáctica de las CC.SS y del Patrimonio, y máster en Periodismo y Comunicación digital, con una destacada labor como divulgadora. Su ámbito de investigación se centra en las sociedades de los siglos XV y XVI. Forma parte del grupo de investigación Sociedades, Procesos y Culturas de la UPV/EHU. Su producción académica incluye varios artículos, capítulos de libros y monografías. Como divulgadora escribe en medios generalistas, como El Diario Vasco, y ha colaborado en radio Ser de Irun. Su labor en redes sociales resalta la importancia de la paleografía y de las fuentes documentales en la reconstrucción histórica. Su compromiso con la difusión histórica busca acercar a la sociedad temas poco explorados, como la historia de las mujeres, los esclavos y otros grupos sociales desfavorecidos.

Julia Gómez Prieto
Profesora Emérita de la Universidad de Deusto. Doctora en Historia Moderna y Contemporánea por la Universidad de Deusto. Profesora de la Facultad de Historia de la misma Universidad entre 1974 y 1992. Trabaja desde 1972 sobre la Historia de Balmaseda (Bizkaia), sobre cuyas investigaciones ha publicado su Tesis Doctoral “ Balmaseda en el Antiguo Régimen Siglos XVI-XIX. Una villa vizcaína en el Antiguo Régimen“ (1991); “Balmaseda , una historia local" (1991); “ El eje Bizkaia / Sevilla-Cádiz / América “ ( 1992 ); “Colección Malseda“, 2 tomos de historiografía y documentación inédita en 1995 ; y más de una treintena de artículos de revista, conferencias y ponencias sobre la villa de Balmaseda.

Josune Lopez Rodriguez
Zuzenbidean Doktorea da eta Zuzenbideko irakaslea da Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak elkarrekin eskaintzen duten Abokatutza eta Prokuradoretza jarduerarako Unibersitate Masterreko Zuzendarikidea da. Bere Doktoretza Tesia gizakien salerosketaren inguruan egin zuen, hain zuzen ere, lan esplotazioa helburutzat duen gizakien salerosketaren inguruan. Bere ikerketa lerro nagusiak ondorengoak dira: gizakien salerosketa, lan esplotazioa, lan duina, lan arloko delituak, enplegu berdea, lan arriskuen prebentzioa, gizarte ekonomia. Ikerketa egonaldiak egin ditu Herbeheretan eta Txilen.

Martín Rodrigo Alharilla
Doctor en Economía por la Universitat Autònoma de Barcelona, es Profesor Titular de Historia Contemporánea en el Departamento de Humanidades de la Universitat Pompeu Fabra (UPF). Es coordinador del Máster en Historia del Mundo y del GRIMSE (Grupo de Investigación en Imperios, Metrópolis y Sociedades Extraeuropeas), ambos de la UPF, y director de la colección Esclavitudes, de la editorial Icaria. Entre sus últimos libros pueden destacarse, como autor: Los Goytisolo. Una próspera familia de esclavos (Madrid, Marcial Pons, 2016) y Un hombre, mil negocios. La controvertida historia de Antonio López, marqués de Comillas (Barcelona, Ariel, 2021); y como co-autor y coeditor: Negreros y esclavos. Barcelona y la esclavitud atlántica, siglos XVI-XIX (Barcelona, Icaria, 2017), Cádiz y el tráfico de esclavos. De la legalidad a la clandestinidad (Madrid, Silex, 2018) y Del olvido a la memoria. La esclavitud en la España contemporánea (Barcelona, Icaria, 2022).
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-11 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 61,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 74,00 EUR |
Kokalekua
Iñigo Egiluz Erabilera Anitzeko Aretoa
Iñigo Egiluz Plaza - Ispaster 48288
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago