Euskal Herria harrera herri
Erronka eta aukera
Azalpena
Historian zehar, goseak, gerrak, edota bizimodu duin baten bilaketak bultzatutako migrazio mugimenduak konstante bat izan dira munduan.
Egun, bizi den garai konplexuan, zaintza, klima, zein ekonomia krisien eztandak, ondorio gisa, krisi humanitarioa ere ekarri du berarekin, halabeharrezko giza mugimendu masiboekin.
Hemen ere, herritarron jatorri zein kulturari erreparatuta inoizko Euskal Herri pluralenean bizi dela ikus dezakegu. Euskal lurraldeetara bere bizi proiektua garatzera datozenekin batera, herria beste herrialde batzuetara iristeko igarobide gisa duten pertsonak ere asko dira.
Jardunaldi honetan, migrazio mugimenduek Euskal lurraldeetan duten ezarpenaren azterketa bat egitea proposatzen da eta baita herri gisa errealitate horri nola heltzen zaion hausnartzea ere.
Helburuak
Euskal lurraldeetako migrazio mugimenduen errealitatearen azterketa egitea.
Errealitate horrek planteatzen dituen erronkak, aukerak eta beharrak aztertzea.
Modu berezian aztertuko dira gizarte zibilaren ekimenak, erakunde publikoen iniziatiba politikoak eta euskara.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Metodologia
Adituak eta arituak entzuteko aukera izango dugu mahai inguruetan, bertarakoen iritzi eta proposamenak jaso ahal izateko momentuak ere izango ditugu eta edukietan sakontzeko errezitaldi estiloa ere izango dugu.
Zuzendariak
Idoia Zengotitabengoa Laka
Iratzar Fundazioa, Koordinazioa-komunikazioa
Soziologian lizentziatua, Ikerketarako teknikak eta Ikasketa Feministetatik edana EHUn. Azken bietan aritua, ikertzaile edo dinamizatzaile bezala. Iratzar Fundazioan luzaz koordinazio eta trebakuntza arduratan, gaur egun zuzendari bezala.
Eneko Gorri Gantier
Plazara
Postgrade Soziolinguistika Aplikatuan EHUn. Irakaskuntzan/Formakuntzan ibilia (Etxepare lizeoan irakasle, Udako Euskal Unibertsitatean formakuntza arduradun, Erabil Kolektiboan formatzaile…). Luzaz Miarritzeko herriko etxeko hizkuntza politika zerbitzuburu egona. Plazara kooperatiboko sortzaile taldeko eta gaur egun animatzaile.
Hizlariak

Eñaut Aramendi

Amets Arzallus

Garbiñe Bueno Zabalza

Ximun Carrere
Elena Casiriain Iturriria
Antropologian doktoregaia, Toulouse-eko Jean Jaurès Unibertsitatean LISST-CAS ikerketa taldean eta EHUn GAIT ikerketa taldean. Misio karguduna Cifre kontratupean Garapen Kontseiluan. Ikerketa proiektuak: - Mugalur proiektuaren koordinatzaile eta ikerleetako bat (Garapen Kontseilua, Cederna-Garalur, EHU eta NAEN Euroeskualdea). - "Euskal Nortasunak XXI. mendera begira: 2050" ikerketa proiektuan ikerlea (Eusko Ikaskuntza) - «Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzailea.

Boubacar Diouf
-Arrantzale ibilitakoa, EHra heldu eta euskara ikasten hasi zen Basauriko euskaltegian - Sukaldaritza ikasketak egin zituen Galdakaon - Kale saltzailea, Mbolo Moye Doole _manteroen_ elkarteko kide. - EHUko Leioako Campusean ikerlari talde baten laguntzaile gisa lanean . - Herri Mugimenduetan pertsona oso aktiboa euskararen alde, arrazakeria instituzionalaren aurka. - Bilboko EHBilduko Aniztasun batzordeko kidea. - Senegaleko PASTEFF alderdi politikoko kidea. - 2026an Kolonbian Garapen eta Migrazioei buruzko Mundu Foroan euskal ordezkaritzako parte izan zen.

olatz Egiguren Enbeita

Iker Eizagirre Agirregomezkorta
Itziar Eizagirre Irureta
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Dr. Itziar Eizaguirre, Ph.D., Gipuzkoako Foru Aldundia, Espainia. Garapen Jasangarrirako Gobernantzan doktorea da (2024), Euskal Herriko Unibertsitatean. Ingurumen-zuzenbidean, ekopolitikan eta lurralde-jasangarritasunean aditua da, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du administrazio publikoentzako aholkulari eta kudeatzaile gisa, gobernantzan, plangintza estrategikoan eta klima-politiketan. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritzan ari da lanean. UIK 2025 Udako Ikastaroaren zuzendarikide da: Inklusio Digitala eta Adimen Artifizial Generatiboa (2025eko uztailaren 15etik 16ra, Donostia, Espainia).

Amaia Fontang Lagouarde

Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe
Euskal Herriko Unibertsitatea
Eneko Gorri Gantier
Plazara
Postgrade Soziolinguistika Aplikatuan EHUn. Irakaskuntzan/Formakuntzan ibilia (Etxepare lizeoan irakasle, Udako Euskal Unibertsitatean formakuntza arduradun, Erabil Kolektiboan formatzaile…). Luzaz Miarritzeko herriko etxeko hizkuntza politika zerbitzuburu egona. Plazara kooperatiboko sortzaile taldeko eta gaur egun animatzaile.

Aize Otaño Lizarralde
AEK
Eguzki Urteaga
UPV/EHU
Eguzki Urteaga Soziologiako Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) eta Ikerlari atxikia Rovira i Virgili Unibertsitateko Social and Business Research Laboratory-n (SBRlab). Soziologian Doktorea eta Lizentziaduna da Victor Segalen Bordeaux 2 Unibertsitatean eta Historian Lizentziaduna Pau et les Pays de l’Adour Unibertsitatean. Dagoeneko 34 liburu argitaratu ditu, hala nola, La Communauté Pays Basque: l’institutionnalisation du territoire (2017), La nouvelle politique linguistique au Pays Basque (2019) ala La politique culturelle au Pays Basque (2021) baita ere artikulu zientifiko ugari Europan zein Hego Ameriketan. Irakasle gonbidatua izan da Europako hainbat Unibertsitateetan, besteak beste, Bordele, Lobaina, Koimbra, Paris ala Rennes-en. Halaber, Euskal Telebista, Berria, Deia eta Gara bezalako komunikabideen kolaboratzailea da.
Idoia Zengotitabengoa Laka
Iratzar Fundazioa, Koordinazioa-komunikazioa
Soziologian lizentziatua, Ikerketarako teknikak eta Ikasketa Feministetatik edana EHUn. Azken bietan aritua, ikertzaile edo dinamizatzaile bezala. Iratzar Fundazioan luzaz koordinazio eta trebakuntza arduratan, gaur egun zuzendari bezala.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-06-30 arte |
|---|---|
| 0 EUR |
Kokalekua
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania