Kultura eta Artea
Gizartea
Uda ikastaroa
Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak

Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak

Eka. 27 - 28. Eka, 2022 Kod. G05-22

Azalpena

Aurtengo ikastaroa, iaz antolatu genuen "Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala" ikastaroaren jarraipena da.

Iaz marko teorikoa eta ikuspegi praktikoak landu genituen, eta aurten praktika zehatzetan jarriko dugu fokua: munduko beste hizkuntza gutxituetako hainbat aktibazio-esperientzia ezagutuko dugu (Galesko kasua bereziki landuz), beste mugimendu sozialetako esperientzietan arakatuko dugu eta berauen artean, euskararen aldeko dinamiketarako baliagarriak izan daitezkeen proposamenak aztertuko ditugu, eta azkenik, begirada euskalgintza barruko egitasmo berritzaileetan jarriko dugu.

Adituen eta "arituen" ekarpenak elkartuko ditugu ikastaroan, etorkizunera begira, hizkuntzaren aldeko aktibazio soziala handitzeko, zabaltzeko eta eraginkorrago bilakatzeko klabe nagusien eta erreferentzia praktiko erabilgarrien bila. 

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskararen aldeko aktibazio soziala handitzeko eta eraginkorrago bihurtzeko gako nagusiak identifikatzea eta esperientzia praktikoak ezagutzea

Munduko beste hizkuntza gutxituetako aktibazio-esperientziak ezagutzea eta berauetatik ondorioak ateratzea Euskal Herrian aplikatu ahal izateko. Bereziki Galeseko kasua aztertuko da.

Beste mugimendu sozialetako esperientziak ezagututa, euskalgintzan ari diren erakundeei, nahiz teknikari eta bolondresei, erreferentzia praktikoak eskaintzea, euskararen aldeko aktibazio soziala indartzeari begira

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Hitzaldiak entzuteaz gain, ikastaroan parte hartuko dugunok, eztabaidatzeko eta gure  iradokizunak eta proposamenak partekatzeko aukera ere izango dugu.

Programa

2022-06-27

08:45 - 09:00

Dokumentazio banaketa

09:00 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Kike Amonarriz Gorria | Euskaltzaleen Topagunea - Lehendakaria
09:30 - 10:30

“Aktibazio-esperientziak munduko hizkuntza gutxituen artean“

  • Maialen Sobrino Lopez | Garabide Elkartea
10:30 - 11:45

“Ziberaktibismoa: Zuhaitza, Huntza, Mihura, Errizoma“

  • Gorka Julio Hurtado | Talaios kooperatiba - Kooperatibista
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

Mahai ingurua: “Aktibismo intersekzionala“

    Euskalgintzari begirada mugimendu ekologistatik

    • Lorea Flores Compains | Greenpeace - Hego Euskal Herriko koordinatzailea

    Armairuak eta arnasguneak. Euskalgintzari begirada aktibismo feminista eta LGTB-tik

    • June Fernández Casete | Kazetari feminista
    13:30 - 14:00

    Sintesia

    2022-06-28

    09:00 - 10:15

    “Cymdeithas yr Iaith: esperientziak partekatzen Gales eta Euskal Herriaren artean“

    • Mabli Siriol Jones | Cymdeithas yr Iaith - Lehendakaria (Zoom bidez parte hartuko du)
    10:15 - 11:30

    “Feminismoa eta euskalgintza: joan etorrian“

    • Miren Aranguren Etxarte | Emagin Elkartea - Koordinazio taldeko kidea, ikerketan jarduten du bereziki
    11:30 - 12:00

    Atsedena

    12:00 - 13:30

    Mahai ingurua: “Mahai-ingurua: aktibazio sozialerako bide berriak mugimendu euskaltzalean“

    • Mikel Azkarate Perez | Lau Haizetara topaguneko talde eragileko kidea
    • Iban Arantzabal Arrieta | Tokikom-Goiena - Goiena komunikazio Taldean zuzendari nagusia
    • Yasmine Khris Maansri Khris Maansri | Laba-Iruñea - LABA elkartearen kidea

    Zuzendariak

    Kike Amonarriz Gorria

    Euskaltzaleen Topagunea

    1961ean Tolosan jaioa. Euskal Filologian lizentziatua (UPV/EHU). Euskalgintzako hainbat esparru eta erakundetan aritutakoa: Galtzaundi Euskara Taldea, Tolosako Udal Euskara Zerbitzua, Siadeco. Euskararen Aholku Batzordeko partaide eta une honetan Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria. Umoregile gisa aritu izan da eta 4 txiste-kasete eta 6 txiste-liburu ditu argitaratuta. Hainbat telebista-programen zuzendari eta aurkezle. Besteak beste: Hau da A.U., Balinda, Txiskola, Mihiluze edo Tribuaren berbak. Soziolinguistikari buruzko artikulu ugari idatzi ditu. HIZNETeko irakasle. 2019an "Euskararen bidegurutzetik" liburua argitaratu zuen. "Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz" eta "Hizkuntzarekin jolasean" unitate didaktikoen egilea.

    Hizlariak

    Miren Aranguren Etxarte

    Emagin Elkartea

    Nafarra jaiotzez eta gipuzkoartuta azken urteetan. Soziologiako ikasketak egin nituen aspaldi, baina nire benetako ikasketak herrigintzan egin ditut. Gazte eta gaztetxe mugimenduetan aspaldi, eta azken 20 urteetan Euskal Herriko Bilgune Feministan eta Emagin Elkartean. Mugimendu feministaren historian murgildu nintzen orain dela urte batzuk “Gure Genealogia” feministak osatzeko (liburu bat argitaratu genuen izen berarekin). Azken urteotan zaintza lanen esparruan buru belarri nabil.

    Iban Arantzabal Arrieta

    Goiena komunikazio Taldea koop. E. , Zuzendari nagusia

    Hasierako ikasketak zientzietatik , baina magisteritzan lehenengo eta EHUko euskal filologian gero, letrak ezagutu zituen. Gerora bueltatu zen, behin lanean hasi ostean, zenbakietara. Horrela egin zituen "Kooperatiba enpresetako kudeaketan kurtso aurreratua” MUn, Enpresa zientzietan; ondoren, MBA Executive masterra Mondragon Taldearen Otalora eraikinean. Gaur egun kudeaketa du ofizio Goiena Komunikazio Taldean eta pozik dago kooperatibako lan bazkide eta jabekide izateaz. Talde handixeagoan, Tokikomeko parte da, 76 toki komunikabide dituen enpresako presidente. Bestelakoetan ere jardun du: 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiaren sorreran urte bi, Espaloia kafe Antzokian 10 urte kooperatibako presidente, Euskaliteko ebaluatzaile, Irrati programa bi Arrasate irratian, Euskal Herriko Ahotsak (ahotsak.com) zuzendaritzan, Badihardugu elkartean, Goibeko euskaltzaleen topagunea Zuzendaritzan, Topagunean 10 urte zuzendaritzan egona, Susa literatura, Gaztelupeko Hotsak, Hekimen...Beste enpresa batzuetako zuzendaritzetan Goiena ordezkatuz: Alea, Batura mobile, Batu banatu, Abao komunikazio agentzia, Arteman

    Mikel Azkarate Perez

    Lau Haizetara topagunea

    Errenteriako (Gipuzkoa) Lau Haizetara euskaltzaleen topaguneko kide sortzaileetako bat (1992). Elkartea biziberritzeko 2020-2021ean egindako “Aukerak sortzen” parte hartze prozesuaren eragileetako bat. Errenteriako Udal Hizkuntza Politiken Aholku Kontseiluko kidea. Lehen Hezkuntzan irakasle diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua, EHUn. Irungo (Gipuzkoa) Udal Euskaltegiko euskara irakaslea eta Antsoaingo (Nafarroa) Kontzejuko hizkuntza teknikaria izandakoa. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko itzultzailea. Erakunde horretako Ogasun eta Finantza Departamentuan Hizkuntza Planaren koordinatzailea eta Saregin euskara taldeko kide sortzailea (2006).

    June Fernández Casete

    June Fernandez kazetari bizkaitarra da. Pikara Magazine hedabide feministaren sortzailea; hamar urtez koordinatu du. Egun, askotariko komunikabideetan idazten du ikuspegi feminista intersekzionalarekin; bereziki, Pikaran eta ARGIA aldizkarian. Euskararen erabilera inklusiboari buruzko ikastaroak gidatu ditu, UPV/EHUn, Eusko Jaurlaritzan eta IVAPen. Zinegoaken “Nola esan/izan bollera euskaraz” egitasmoa koordinatzen du, Amaia Alvarez Uriarekin batera. Histeria Kolektiboaren "Amatasun bolloak" proiektuan eta Pikarak sortutako Berbalagun feminista taldean ere parte hartzen du. Urdin elektrikoa proiektua jarri du martxan Bilboko BIRA kultur gunean: euskal kulturako feministekin solasaldia eta emanaldiak. 2018. urteko Euskaraldian Bilboko Hamaikakoan parte hartu zuen, eta esperientzia horrek eragin handia izan du bere ibilbide linguistikoan. Hainbat elkarte feminista, lesbianista eta antiarrazistetako kide izan da. Egun, Larrabetzun bizi da eta herri horretako Zutunik! talde feministan militatzen du.

    Lorea Flores Compains

    Greenpeace

    Biologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (Leioa). Ondotik Ekosistemen biodibertsitate, funtzionamendu eta kudeaketaren inguruko masterra egin eta Ibai Ekologian doktoratu zen unibertsitate berdinean. 2014an doktoretza lortu ondotik urte batzuk ibai ekologiari lotutako ikerkuntzan eman zituen, lehendabizi Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondotik Frantziako nekazaritzako ikerketa institutuan (Senperen).Bere ikerketa batez ere ibai ibilguen errestaurazioari, uretako ornogabeei eta ibaien funtzionamenduari lotuta egon zen. Ondoren ikerketa akademikoa alde batera utzi eta 2018. urtetik Greenpeace erakundean ari da lanean Hego Euskal Herriko koordinatzaile moduan

    Gorka Julio Hurtado

    Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sarea S Koop

    Gorka Julio Informatikako ingeniari teknikoa da EHUtik. Gainera, UOCek administrazio publikoan Software Libreari buruzko Masterraren titularra da. Kooperatibista da Talaios kooperatiban, Olatukoop eta Koop57 EH finantza etikoen erakundearen sustatzailea. Software libreko irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Asmoz Fundazioak eskainitako graduondokoan. Mondragon Unibertsitateko (MU) LEINN graduko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua) teknologiei buruzko ikastaroko irakasle aditua izan da Bartzelonan, Bilbon, Irunen, Madrilen, Oñatin, Queretaron eta Valentzian. Gainera, UEUk eta UPVk batera eskaintzen duten HEZIKT «IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan» graduondokoan parte hartzen du.Enpresa-arloko prestakuntzaren eta jabekuntzaren esparruan, gizarte-ekonomiako prestakuntza-prozesuetan dihardu. Kooperatzen, BerrekinBerregin, Tanslanekin eta, orain, Koopfabrika bezalako ekimen kooperatiboak sustatzeko programetan parte hartu du. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin zerikusia duen prestakuntza eskaintzen du hainbat proiektutarako.Halaber, Radio Euskadi,

    Yasmine Khris Maansri Khris Maansri

    Yasmine Khris Maansri naiz, 25 urte ditut eta LABAko kidea naiz. Marseillan jaio nintzen (1996), eta Atzerriko hizkuntzen Gradua, Hizkuntza-interpretazio Masterra eta Garaiko Historia Masterra egin nituen, eta gaur egun itzultzaile eta kazetari bezala egiten dut lan. Kazetaria naiz Hamaika telebistan eta Berria egunkarian, eta itzultzaile eta interpretea naiz Iruñeko Justizia Jauregian. Frantsesa ama-hizkuntza dut eta, bertzalde, euskaraz, gazteleraz, ingelesaz eta galegoz hitz egiten dut. Arabiera ikasten ari naiz. LABAn sartu naiz proiektuaren zabalpenaren hasieratik, 2020ko abenduan eta egun, komunikazio taldeko kidea naiz, besteak beste.

    Mabli Siriol Jones

    Mabli Siriol Jones Cymdeithas yr Iaith mugimenduko presidentea da gaur egun. Mugimendu horrek kanpaina egiten du eta indarkeriarik gabeko neurri zuzenak hartzen ditu galeserako eta Galesko komunitateetarako. Cymdeithasek bere 60. urteurrena ospatuko du aurten. Mabli Cymdeithasekin aktibista boluntarioa izan da azken urteotan, eta Senedd-en (Galesko Parlamentuan) eta LGBT eskubideen eta asilo-sistemaren erreformaren aldeko aktibista gisa lan egin du.

    Maialen Sobrino Lopez

    Garabide Elkartea

    Maialen Sobrino baztandarrak itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bere ibilbide profesionala hizkuntzei estu lotuta egon da. Itzultzaile lanetan jardun du, baita irakasle lanetan ere, tartean euskara irakasle Polonian Etxepare Institutuaren bidez, Gasteizko Hizkuntza Eskolan eta Gasteizko IRALEn. Hizkuntza gutxituen alorrean lanean 2015ean hasi zen, Nafarroa Oinez-eko “Txikiak Handi” egitasmoaren bidez. 2017an Garabide Elkartean hasi zen lanean eta ordutik du harreman estuagoa munduko hizkuntza aktibistekin. Hizkuntza gutxituei lotutako hainbat proiektutan parte hartu du (Hitz Adina Mintzo, HIGA, PEN kluba...) eta komunikabideetan ere hizkuntza gutxituak izan ditu hizpide; besteak beste, hiru urtez aritu zen Radio Euskadiko Graffiti irratsaioan hizkuntza aktibismoari buruzko kolaborazioak egiten.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2022-06-27 arte
    80,00 EUR
    68,00 EUR
    56,00 EUR
    68,00 EUR
    68,00 EUR
    68,00 EUR
    68,00 EUR
    Online zuzenean2022-06-27 arte
    80,00 EUR
    68,00 EUR
    56,00 EUR
    68,00 EUR
    68,00 EUR
    68,00 EUR
    68,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa