Gizartea
Hezkuntza
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Animalia etika gizartean

Animalia etika gizartean

Eka. 30 - 01. Uzt, 2025 Kod. G12-25

Ikasgeletan bidegurutze teorikoei eta aplikazio praktikoei buruz hausnartzen.

Azalpena

Gaur egun ezinbestekoa da gizakiontzat klima-larrialditik eratorritako arazoei aurre egiteko mundu mailan aritzea. Ezberdintasun estruktural eta sozioekonomikoak areagotu ahala pentsamolde berriak azaleratzen ari dira, gizakiak gainerako izaki guztien gainetik jartzen dituen antropozentrismotik harago. Pentsamolde horien artean, beste animaliekin ditugun harremanen hausnarketa nabarmentzen da; izan ere, tradizionalki ondasuntzat edota gure menpeko izakitzat jo izan ditugu. Aldiz, aipatutako joera berritzaileek espezieen arteko berdintasun moralean oinarritutako harremanak sortzeko beharra ikusten dute. Helburu horrekin, mundu mailako ikasketa kritikoen abangoardian den Animalia Ikasketa Kritikoak hausnarketa ez antropozentristak lantzen ditu hainbat esparrutan: akademian, justizia sozialeko aktibismoetan, ikerketan, erakundeetan, profesionalen artean, eta gizartean, oro har.

Uda Ikastaro honek animalia etikarekin lotutako alderdiak diziplina anitzeko ikuspegitik eztabaidatu eta hausnartzeko aukera ematen du. Helburu horrekin, hainbat aurkezpen, mahai-inguru eta tailer egingo dira. Hauek guztiak ikasketa esparru ezberdinetakoak izan arren, elkarren osagarri dira gizarte inklusiboagoa sortzeko.

Lehenik eta behin, guztira ordu eta erdiko hiru hitzaldi proposatu dira. Horietako lehenak ikuspuntu historiko eta filosofikoa eskainiko du animaliekiko ikuskerak historian zehar izan duen bilakaera ulertzeko. Ondoren, Critical Animal & Media Studies alorretik, diskurtso mediatiko eta publizitarioetan animaliek izaten duten diskriminazioari buruz hausnartuko da. Azken hitzaldian, gizaki ez diren animalien irudikapen artistikoari buruz arituko gara; zehazki, zine dokumental animalistari buruz. Horrela, artearen garrantzia nabarituko da bai animaliaren irudiaren hedapenean, bai animalien eskubideen aldeko borrokan.

Bigarrenik, hiru mahai-inguru antolatu dira. Lehenengoan, Animalia Ikasketa Kritikoen eta beste zenbait esparruren arteko harremana landuko da, post-antropozentrismoa ardatz. Bigarrenean, espezismoaren eta beste zapalkuntza mota batzuen arteko harreman eta bidegurutzeak aztertuko dira. Ikastaroari amaiera emateko, zuzenbideko profesionalek animaliek arlo juridikoan duten presentzia eta dituzten eskubideak jorratuko dituzte, egungo egoeraren azalpena praktika eta teoriarekin lotuz.

Azkenik, hausnarketari eta formakuntzari garrantzi handiagoa emateko, bi tailer praktiko programatu dira. Alde batetik, sormenezko idazketari buruzko teknikak landuko ditu lehenak, antropozentrismotik haragoko ikuspegiak irakasteko metodo gisa. Bestetik, Aula Animalek eskainiko du bigarren tailerra, eta irakasleak zein ikasleak animalia etika aintzat hartzen duten irakaskuntza tekniketan trebatzea izango du helburu.

Hala, ikastaro honek gaurkotasun eta garrantzi handiko gaia den animalia etikari buruzko diziplinarteko gune bat sortu nahi du eztabaidarako eta ikasketarako. Programazioaren diseinuan, ezagutzak, hausnarketak eta praktikak trukatzea helburu duten jarduerak lehenetsi dira, eta hezkuntzak eta arlo profesionalak gizarte justuago bat sortzeko garaian duten garrantzia ere azpimarratu nahi da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Globalizazioak eta klima-larrialdiak eragindako eta pairatzen ditugun ondorioak kontuan hartuta, planetarekiko dugun erantzukizun partekatuaz eztabaidatzea, beste izaki bizidunekiko dugun erantzukizunez eta harremanez modu kritikoan hausnartzeko.

Animalia Ikasketa Kritikoek ikerketa esparru mugakideekin komunean dituzten ezaugarriak identifikatzea diziplinartekotasuna sustatzeko, antropozentrismoaren mitoa deseraikitzen laguntzen duten hainbat ikuspuntu teoriko bilduz eta hedatuz.

Irakasleei zuzendutako formakuntza eskaintzea, hezkuntzaren bitartez animalia etikari buruzko hausnarketak bultzatzeko tresna eta baliabide erabilgarriak irakatsiz.

UPV/EHUn loratzen ari den Animalia Ikasketa Kritikoen esparrua garatzea, Euskal Autonomia Erkidego mailan eta Estatu mailan sareak sortze aldera.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Uda Ikastaro honek lanketa praktikoa eta aplikatua izango du. Bi egunetan zehar, hitzaldiak, tailerrak eta hiru mahai-inguru eskainiko dira.

Batetik, alderdi historikoetan, errepresentatiboetan, ingurumenean eta komunikabideetan aditu diren gonbidatu batzuek hitzaldiak eskainiko dituzte, diziplina anitzetatik oinarrizko ezagutza zabalduz. Bestetik, irakasleei zuzendutako animalia etika formakuntza (Aula Animal) eta literatura animalistari buruzko tailerrak izango dira ikastaroan. Horrez gain, hiru mahai inguruk legediari, intersekzionalitateari eta ikasketa posthumanistei buruzko hausnarketak bultzatuko dituzte hizlari eta entzuleen artean. Mahai-inguruek presentzia handia dute ikastaroan; izan ere, formatu erabilgarria da hizlarien eta entzuleen artean eztabaidak sortzeko eta hausnarketa bultzatzeko. Horrez gain, mahai-inguruek hizlari aditu gehiago gonbidatzeko aukera eskaintzen dute, bakarkako hitzaldien aldean.

Ikastaroaren hizkuntza politika elebiduna da. Hitzaldi eta mahai inguruen erdia euskaraz izango da; hala ere, hizlari bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen duen bitartean, ikus-entzunezko baliabideak entzuleen esku izango dira, dena ulertzen dutela ziurtatzeko (adibidez, PowerPointeko aurkezpen elebidunak erabiliz).

Aurrez aurrekoa eta online izango da aldi berean. Irakasle eta ikasle batzuk aretoan egongo dira, eta beste batzuek Zoom plataformaren bidez hartuko dute parte. Helburua ikastaroa ahalik eta irisgarriena egitea da, Donostiara bi egunez hurbiltzeko aukera ez daukaten pertsonen partaidetza sustatzeko. Ikasleek matrikula egitean aukeratu ahalko dute aurrez aurre edo online egin nahi duten.

Talde antolatzaileak, Animalia Ikasketa Kritikoak (AIK) taldeak, berdintasun politikak bermatzea du helburu. Antolakuntza taldean eta hizlariak gonbidatzeko orduan, genero eta hizkuntza berdintasun politikak jarraitu ditugu. Gainera, ikastaro honek interes komunak dituzten ikasle, ikerlari eta irakasleen arteko sarea sendotzeko aukera eskainiko du. Ikastaroaren ostean, entzule, hizlari eta lantaldeetako pertsona guztiek inkesta bat erantzungo dute ikastaroa ebaluatzeko.

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Kultura saila

Programa

2025-06-30

10:30 - 10:45

Erregistroa / Registro

10:45 - 11:00

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Leire Morrás Aranoa | UPV/EHU - Uda ikastaroaren
11:00 - 12:00

“Representaciones audiovisuales de animales“

    Ética animal y documentales contemporáneos

    • Claudia Alonso Recarte | Departamento de Filología Inglesa y Alemana de la Universitat de València - Profesora Titular
    12:00 - 12:30

    Atsedena

    12:30 - 14:00

    Mahai ingurua: “Postantropozentrismoa: Animalia Ikasketa Kritikoak diziplina mugakideetatik“

    • Ane Belen Ruiz Lejarcegui | UPV/EHU - Ikertzaile predoktorala (Moderatzailea)
    • Amaya Fernández Menicucci | UPV/EHU
    • Naiara Berganzo Besga | UPV/EHU
    • Andoni Cossio Garrido | UPV/EHU
    14:00 - 15:30

    Atsedena

    15:30 - 16:30

    “Animaliak antzinako Grezian“

      filosofia eta errepresentazioak

      • Leire Morrás Aranoa | UPV/EHU - Uda ikastaroaren
      16:30 - 18:00

      “TAILERRA: Antropozentrismoa nola saihestu literaturan eta idazmen kreatiboan“

      • Irati Jiménez | UPV/EHU - Doktoretzaurreko ikerlaria
      18:00 - 18:30

      Mikroipuin antiespezistak: lehiaketaren sari banaketa

      2025-07-01

      10:30 - 11:30

      “Animalien irudikapena komunikabideetan:“

        pertsuasio-estrategiak, diskurtsoak eta espezismoa

        • Olatz Aranceta Reboredo | Universitat Pompeu Fabra, UPF-Centre for Animal Ethics - Doktoretzaurreko ikerlaria
        11:30 - 12:00

        Atsedena

        12:00 - 13:30

        Mahai ingurua: “Relaciones y encrucijadas entre el especismo y otras dinámicas de opresión“

        • Irene Barañano | UPV/EHU (Moderatzailea)
        • Laura Fernández Aguilera | Universitat de Barcelona
        • Lamia Filali-Mouncef Lazkano | UPV/EHU - Investigadora predoctoral
        • Itxi Guerra | Aktibista
        • Frasco Fernández | Aktibista
        15:30 - 17:00

        “Ética animal en la enseñanza:“

          recursos y aplicaciones prácticas

          • Pilar Badía González | Aula Animal - Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
          • Diego Jiménez Hernández | Aula Animal - Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
          17:00 - 18:30

          Mahai ingurua: “Derecho y ética animal:“

          • María González Lacabex | Ilustre Colegio de la Abogacía de Bizkaia - Abogada (Moderatzailea)

          principios, perspectivas y estrategias

          • Macarena Montes Franceschini | Harvard Law School - Abokatua (Zoom bidez parte hartuko du)
          • Anna Mulà | Fundación Igualdad Animal - Abogada, Gerente de Incidencia Legislativa
          • María Eugenia Suárez | APASOS VITORIA - Abogada
          18:30 - 18:45

          Itxiera

          • Leire Morrás Aranoa | UPV/EHU - Ikastaroaren zuzendaria

          Zuzendariak

          Leire Morrás Aranoa

          UPV/EHU

          Leire Morrás Aranoa Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Zientzietan doktorea da. Filologia Klasikoan graduatu zen eta Mundu Klasikoko masterra egin zuen unibertsitate berean. Bere ikerketa arloak greziar filosofiaren historia eta animalien etika dira. 2023an bere tesia defendatu zuen, "La animalidad y el estatus de los animales en el tratado De abstinentia de Porfirio de Tiro", Ana Iriarte Goñi eta María José García Soler doktoreek zuzendutakoa. Gaur egun, greziar filologiako Irakasle Laguntzaile Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

          Hizlariak

          Claudia Alonso Recarte

          Claudia Alonso-Recarte irakasle titularra da Valentziako Unibertsitateko Ingeles eta Alemaniar Filologia Sailean. Ingeles Filologian lizentziaduna (2006) eta Ingeles Filologian doktorea (2012) da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta bi programen Sari Berezia lortu du. Bere ikerketa "Animal Studies" eta "Critical Animal Studies" izenekoen ingurukoa da, eta interes berezia du gizakiak ez diren animaliak literaturan eta zineman irudikatzeari lotutako inplikazio etikoetan. Literaturako eta ikus-entzunezko diskurtsoetan jasotako gizakien eta beste animalien arteko harreman motak aztertzea ere interesatzen zaio. CULIVIAN (GIUV2020-486) ikerketa-taldeko zuzendaria eta sortzailea da, eta "Maskulinitateen irudikapenak animalien defentsarako dokumentaletan ingelesez (2000-2021)" (Erreferentzia: CIGE/2021/100) ikerketa-proiektu autonomiko bateko ikertzaile nagusia. Gizakiak ez diren animalien literatura- eta kultura-azterketei buruz duen ikuspegiak, era berean, aukera ematen dio irudikapen horiek beste identitate-gai batzuekin dituzten elkarguneen gainean lan egiteko, hala nola genero-azterketekin edo medikuntzako humanitateekin.

          Olatz Aranceta Reboredo

          Olatz doktoregaia eta ikertzailea da Pompeu Fabra Unibertsitateko (UPF) Komunikazio Departamentuan, eta UNICA-CRITICC ikerketa-taldeko eta UPF-Centre for Animal Ethics-eko kidea. Haren ikerketa-eremuetak ondorengoak dira: animalia ikasketa kritikoak, interes-taldeak (lobbiak) eta animalien errepresentazioa komunikabideetan. Ingeles Ikasketetan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitateatik (UPV/EHU), eta Hedabidei, Boterei eta Aniztasunari buruzko Nazioarteko Ikasketak masterra (UPF). Olatz COMPASS (PID2020-118926RB-I00) proiektuaren kudeatzailea da, eta "Compassion In (S) Pain: How Interest Groups Contribute to the Perpetuation of Animal Captivity and Exhibition" izeneko doktorego-ikerketa burutzen ari da proiektu honen barruan.

          Pilar Badía González

          Kazetaritzan lizentziaduna da. Hainbat komunikabidetan (EFE agentzia, Europa Press, etab.) eta Aragoiko Gobernuko prentsa-sailean hasi zen lanean. 2008an irakaskuntza publikoan sartu zen Hizkuntza eta Literatura saileko institutuko irakasle gisa eta 2010eko Oposizioen ondoren funtzionario plaza finkoa lortu zuen. Aktibista antiespezista da 2003tik. Protestetan, hitzaldietan eta ikerketetan parte hartu eta antolakuntza lanak egin ditu. Promoviendo el veganismo kolektiboaren sortzailea izan zen eta beste elkarte askorekin kolaboratu du. 2011n, Aula Animal proiektua sortu zuen, hezkuntza-sisteman beste animalien ikuspegi desberdin bat ezagutarazteko. La voz de los animales liburuaren egilea da.

          Irene Barañano

          UPV/EHUko Gizarte Komunikazio programako doktoregaia da. Unibertsitate horretan Itzulpengintza eta Kazetaritza ikasketak eta Multimedia Komunikazio masterra egin ostean, Animalia eta Hedabide Ikasketa Kritikoen (Critical Animal & Media Studies) ikerketa eremuan aritzen da. Funtsean, hedabideek animalien askapenerako mugimendua zelan irudikatu duten ikertzen du, hedabideen analisiaren eta ahozko historiaren bitartez. Ildo horretatik, Experiencia Moderna (UPV/EHU) ikerketa-taldeko kidea ere bada. Horrez gain, Animalistak eta Piztiak kolektibo antiespezistetako talde antolatzaileetako kide da.

          Naiara Berganzo Besga

          Naiara Berganzo-Besga Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktoratu aurreko ikertzailea da, REWEST (UPV/EHU) ikerketa taldeko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Filologia eta Historia saileko irakasle ordezkoa. Bertan ikasi zituen Filologia Hispanikoko Gradua (2014-2018), Literatura Konparatuko eta Literatur Ikasketetako Masterra (2018-2020) eta Irakasleen Prestakuntzako Masterra (2019-2022). Ingeles hizkuntza eta literaturarekiko zuen interesa zela eta, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egin zituen ikasketak eta Ingeles Ikasketak aldi berean egin zituen: Hizkuntza, Literatura eta Kultura Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED) egin zituen. Bere interes akademiko nagusien artean daude literatura hispanikoa eta angloamerikarra, genero-ikasketak, azterketa postkolonialak, fikzio gotikoa, literatura fantastikoa, ekokritika eta ekofeminismoa. Gaur egun An Ecofeminist Analytical and Comparative Review of the Landscapes of the Anglo-American Female Gothic Literary Tradition izeneko doktore-tesia berrikusteko prozesuan dago.

          Andoni Cossio Garrido

          Andoni Cossio irakasle laguntzaile doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ikertzaile kidea ere bada Centre for Fantasy and the Fantastic-en (University of Glasgow). Ingeles ertaineko William Shakespeare, C. S. Lewis eta, batez ere, J. R. R. Tolkienen lanei buruzko bere idatziak indexatutako hainbat aldizkaritan eta binaka berrikusitako saiakeren bildumetan argitaratu dira. Cossio, gaur egun, Nelson Goeringekin lankidetzan, Tolkienen bizitza akademikoari buruzko liburu-kapitulu bat idazten ari da hurrengo Oxford Handbook of J. R. R. Tolkien, Luke Sheltonek eta Dimitra Fimik editatua, halanola Tolkienen ingurumen-ikuspegiaren bilakaerari buruzko monografia bat. ORCID: 0000-0003-2745-5104, ehu.academia.edu/AndoniCossio.

          Laura Fernández Aguilera

          Laura Fernández komunikazioan doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona, 2021), "Imágenes que liberan. Shock moral y comunicación visual estratégica en el activismo por la liberación animal". Aurretik, gizarte eta kultura antropologian graduatu zen (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, 2016), eta komunikabideei, botereari eta desberdintasunei buruzko nazioarteko ikasketetan masterra egin zuen (Pompeu Fabra Unibertsitatea, 2017). Laurak hainbat gairi buruzko ikerketa egiten du, ikuspegi kritikoei eta desberdintasun- eta zapalkuntza-sistemekiko interesari lehentasuna emanez. Bere lana animalien azterketa kritikoetan, komunikazio bisual estrategikoan, mugimendu sozialetan eta gorputz eta feminismoei buruzko ikerketetan oinarritu da. Hamar argitalpen akademiko baino gehiago idatzi ditu, baita Hacia mundos más animales liburua ere, Ochodoscuatro (Madril, 2018) eta Madreselva (Buenos Aires, 2019) argitaletxeek argitaratua. UPF-Centre for Animal Ethics eta Animalien Azterketa Kritikoen Europako Elkarteko kidea da.

          Frasco Fernández

          Ingeleseko eta ELEko irakaslea. Tokiko proiektu antiespezistetan lagundu du Palestinan. Hitzaldietan eta tailerretan parte hartu du, irudia garbitzeko estrategiak nola sortzen diren eta nola funtzionatzen duten azaltzeko, veganwashing-aren eta pinkwashing-aren bidez. Gaur egun, animaltasunak ikuspegi antropozentrikotik nola jokatzen duen ikertzen ari da, giza taldeekiko diskriminazioak praktikan jartzeko eta Palestinakoa bezalako genozidio bat justifikatzeko.

          Amaya Fernández Menicucci

          Facultad de letras

          2003 eta 2007 artean, Amaya Fernández-Menicuccik eskolak eman zituen Alicanteko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean, eta doktoretza ere lortu zuen Ingeles Ikasketetan; 2008 eta 2016 artean, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Letren Fakultatean irakatsi zuen, eta, 2016tik, ingelesezko literaturako eta zinemako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 20 urte baino gehiago daramatza Genero Ikasketetan ikerlari, eta azken urteotan esparru filosofiko posthumanista zinemagintzan eta zientzia fikziozko eta fantasiazko literaturan, ingelesez, post-generoa eta postgizatasuna irudikatzeko aplikazioan espezializatu da. Rewest Mendebaldeko generoan espezializatutako ikerketa-taldeko kide gisa, interes berezia du Mendebalde Urruneko mito estatubatuarren erabilera zientzia fikziozko egungo telesailetan aztertzeko.

          Lamia Filali-Mouncef Lazkano

          Euskal Herriko Unibertsitatea

          Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatua eta soziologiako eta kultur produkzioen analisiko masterduna. Hizkuntzen irakaskuntzan, euskararen biziberritzean eta hizkuntza aniztasunaren alorretan lanean ibili da. Egun doktorego aurreko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Gizartea, Politika eta Kultura programan. Mugimendu ekologistaren kide da.

          María González Lacabex

          Animalex

          Abokatua Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Ingurunearen Zuzenbideko Masterra. Animalia Zuzenbidea eta Gizartea Masterra. Garapen Iraunkorrean eta Tokiko Agenda 21ean aditua. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan espezialista. Hainbat urtez aholkularitza pribatuaren eta administrazioaren sektorerako lan egin ondoren 2012an ANIMALEX bulegoa sortu zuen, eta bertatik aritzen da esklusiboki Animalien Eskubidean. Bizkaiako Legelarien Elkargoko Animalien Zuzenbideari buruzko Azterketa Taldea koordinatzen du. INTERCIDS elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea da. Animaliekin lotutako abokatutzako ariketa gai honi buruzko aholkularitzarekin bateratzen du, bereziki animalien babeserako legeria hobetzeko. Hainbat jardunaldi eta kongresutan parte hartu du, baita Legebiltzarreko agerraldiak legegintzako ekimenen berri emateko. Animalien Zuzenbideari buruzko hainbat argitalpen eta artikulu idatzi ditu gai honetan espezializatuak argitaletxe juridikoentzat.

          Itxi Guerra

          Ikertzaile independentea, Galiziako Cerdedo herrian bizi dena. 2018az geroztik, gaikuntzari eta anarkismoari buruzko hitzaldiak ematen ditu, eta, berriki, birbanaketa edo krisiak bezalako gaiak gehitzen ditu. Bi liburu ere idatzi ditu: Lucha contra el capacitismo. Anarquismo y capacitismo, Imperdible, Traspapeladxs eta Terra Sem Amosekin (portugesez) argitaratua, Lucha contra el capacitismo. Anarquismo, capacitismo y teoría queer, Tolomochx eta Ruptura y reparación de la máquina-rekin argitaratua. Escritos desde un cuerpo lisiado, Trincherak argitaratua. Eta Ana Amigorekin batera Kaotika editorialek argitaratutako Dolores Compartidos liburua argitaratu du. Duela gutxi, pare bat musika-proiektu atera ditu Rabelorekin batera, Jogoren abestiarekin, eta beste bat A Semente ikastetxearekin. Proiektu horiekin, besteak beste, lausenguari, lurraren defentsaren garrantziari eta samurtasunari heltzen die.

          Diego Jiménez Hernández

          Ingurumen Zientzietan lizentziaduna, AEMAn ingurumen-aholkularitza bat lantzen hasi zen, ondoren Voluntarríos elkarte ekologistek koordinatutako proiektuan. 2007an Klima Aldaketaren Aragoiko Bulegoan hasi zen lanean, eta 2010ean Biologia eta Geologiako irakasle gisa sartu zen irakaskuntza publikoan. 2000. urtean hasi zen animalien etikarekiko eta beste animalien aldeko aktibismoarekiko interesa. Harrezkero, proiektu eta erakunde antiespezista ugarirekin egin du lan. Pilar bezala, Aula Animal proiektuaren sortzaileetako bat da.

          Irati Jiménez

          Irati Jiménez-Pérez Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatua da (UPV-EHU, 2014-2018), Ingeles Literatura eta Kultura Ikasketak eta bere Gizarte Proiekzioa masterreko ikasketak egin ditu (UNED, 2019-2022) eta Robotaren Ontologia: Posthumanismoa eta Transhumanismoa graduondoko programan parte hartu du (UNED, 2020-2021). Gaur egun, doktoregaia da Literatura Konparatuaren eta Literatura Ikasketen (UPV-EHU) programan, Animalien Ikasketa Kritikoen barruan kokatutako proiektu batekin. Bere tesiaren helburua literaturan gizakiak ez diren animalien antropomorfizazioaren bilakaeraren fenomenoa aztertzea da, idazketa sortzailearen esparruan esperimentatzeaz gain, gizakiaz haraindiko beste izakera batzuk adieraz ditzaketen narrazio-forma berriak aurkitzeko helburuarekin. Gainera, bere jarduera akademikoa dibulgazioarekin konbinatzen du, literatur tailerren eta idazketa sortzailearen bidez.

          Macarena Montes Franceschini

          Macarena Montes Franceschini zuzenbidean doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitatean. Ikertzaile bisitaria izan da Heidelberg-eko Zuzenbide Publiko Konparatuaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen Max Planck Institutuan (2021) eta Brooks McCormick Jr-ko Rights Research Fellow bezala Animal Law & Policy Program Harvardeko Zuzenbide Fakultatean (2021), non gaur egun Rights of Nature Fellow den (2023ko otsaila –). Era berean, UPF-Frantziako Etika Zentroaren direktorioko kidea da, Law, Ethics and Philosophy (LEAP) aldizkariaren editorea, Txileko Animalien Zuzenbideko Aldizkariaren Batzorde Editorialeko kidea eta Espainiako Gran Simio Proiektuaren diruzaina. Gizakiak ez diren animalien nortasunari, animalien eskubideei eta animalien zuzenbideari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu, eta "Derecho Animal en Chile" izeneko liburu bat.

          Leire Morrás Aranoa

          UPV/EHU

          Leire Morrás Aranoa Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Zientzietan doktorea da. Filologia Klasikoan graduatu zen eta Mundu Klasikoko masterra egin zuen unibertsitate berean. Bere ikerketa arloak greziar filosofiaren historia eta animalien etika dira. 2023an bere tesia defendatu zuen, "La animalidad y el estatus de los animales en el tratado De abstinentia de Porfirio de Tiro", Ana Iriarte Goñi eta María José García Soler doktoreek zuzendutakoa. Gaur egun, greziar filologiako Irakasle Laguntzaile Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

          Anna Mulà

          Anna Mulà Ingurumen Zuzenbidean eta Animalien Zuzenbidean espezializatutako abokatua da, eta bere karreraren zati handi bat animalien ongizatea eta defentsa hobetu eta bermatuko duten arau juridikoen onarpena eta ezarpena sustatzen eman du. Mehatxatutako espezieen kudeaketari buruzko masterra du CITES nazioartean. Bere lanak aktibismoa, aholkularitza, ikerketa eta legeen sorrera uztartzen ditu gizartearen prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren aldeko konpromiso irmoarekin. Comisión de Derechos de los Animales del Ilustre Colegio de la Abogacía de Barcelona-ko kidea (2007-2022) eta Abokatutzaren elkargo ugaritan animalien zuzenbideko batzordeak sortzearen bultzatzailea. Gaur egun, Igualdad Animal Fundazioan Legegintza Eragineko Gerente postua betetzen du. Bertan, abeltzaintzako ustiategietan eta hiltegietan giza kontsumorako animalien ongizatea bultzatuko duen lege-aldaketa bultzatzeko lan egiten du. Senior Fellowship da Animali Etikako Zentroan (UPF).

          Ane Belen Ruiz Lejarcegui

          Ane B. Ruiz-Lejarcegui doktoregaia eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak doktoretza programan, baita REWEST: Research in Western American Literature and Culture (IT-1565-22) ikerketa taldeko kide ere. 2023tik, AEBko zientzia fikzio garaikidean dauden identitate posthumanoei buruzko tesia egiten ari da, Eusko Jaurlaritzaren lau urteko doktoretza-aurreko laguntzaren babesean. Bere ikerketa-interesak posthumanismo kritikoa, transhumanismoa, animalia-esperimentazioa, literatur ikasketa kognitiboak eta diskurtso analisi kritikoak hartzen ditu barne.

          María Eugenia Suárez

          Gasteizen jaio zen 1966ko abenduan. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (Bilbo), eta 35 urtez Epaitegietan Zuzenbidearen jardun profesionalean aritu da etengabe, azken 25 urteetan, sortu zuen bulegotik: Suárez-Alba Abogados. Zuzenbide zibilean (bankuak, familia, oinordetzak...), merkataritza-zuzenbidean (enpresak) eta animalien zuzenbidean espezializatua, beste gai juridiko batzuen artean. APASOS VITORIA Animaliak Babesteko Elkarteko abokatua da 2014tik, eta tratu txarrak ematen dituztenen aurkako herri-akusazioa egiten du. Arabako Abokatutzaren Elkargoko dekanorde ohia, Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxako hirugarren presidenteorde ohia, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialeko Arbitraje Zerbitzuko arbitroa, Zuzenbide Kooperatiboko Nazioarteko Elkarteko kidea. Hizlari izan da hitzaldi eta ikastaroetan, eta hainbat artikulu juridiko argitaratu ditu.

          Matrikula prezioak

          Aurrez aurre2025-06-30 arte
          74,00 EUR
          63,00 EUR
          52,00 EUR
          25,00 EUR
          63,00 EUR
          63,00 EUR
          Online zuzenean2025-06-30 arte
          74,00 EUR
          63,00 EUR
          52,00 EUR
          25,00 EUR
          63,00 EUR
          63,00 EUR

          Kokalekua

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          43.3148927,-1.9985911999999644

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          Sustainable development goals

          2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

          Garapen jasangarrirako helburuak

          4 - Kalitatezko hezkuntza

          Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

          Informazio gehiago
          4 - Kalitatezko hezkuntza

          5 - Genero berdintasuna

          Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

          Informazio gehiago
          5 - Genero berdintasuna

          10 - Desberdintasunak murriztea

          Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

          Informazio gehiago
          10 - Desberdintasunak murriztea

          12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

          Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

          Informazio gehiago
          12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

          13 - Klimaren aldeko ekintza

          Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

          Informazio gehiago
          13 - Klimaren aldeko ekintza

          16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

          Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

          Informazio gehiago
          16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

          17 - Helburuak lortzeko aliantza

          Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

          Informazio gehiago
          17 - Helburuak betetzeko aliantzak