
Ateak Ireki Dantzan - Dancing
Euskal komunitate globala egituratzeko, diasporako euskal gazteak euskal kulturara hurbildu eta euskal gazteekin harreman sarea josteko, tresna bikainak dira euskal kultura eta euskal dantza.
Azalpena
Euskal kulturara hurbiltzeko eta bere baitan komunitatea egituratzeko tresna eraginkorra da euskal dantza; baina are indartsuagoa eta eraginkorragoa da diasporako euskaldunen artean. Beraz, bi komunitateak saretzeko eta euskal kultura sustatzeko aukera bikaina eskaintzen du gorputz hizkuntzak.
Hain zuzen, munduko plazan dagoen euskal komunitate sendo bat behar dugulako abiatu zen 2023an Ateak Ireki egitasmoa (www.ateakireki.eus). Diasporako gazteen eta Euskal Herrikoen arteko harremanak sendotzen laguntzea du helburu programa honek. 2023an eta 2024an, euskal jatorriko 40 gazte inguru etorri ziren Goierrira, eta hiru asteko egonaldia egin zuten bertako familiekin. Maizpide Euskaltegiarekin batera euskara eta euskal kulturaz ikasteko ikastaro bereziak antolatu ziren.
Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako gazteek euskal dantza eskolen eskaintza indartzeko interesa agertu zuten; izan ere, haientzat euskal dantza beren euskal nortasunaren adierazlerik garrantzitsuenetakoa da. Eskaera horri erantzunez eta dantzak gazteen prestakuntzan dituen onurak eta euskal kulturara sartzeko eskaintzen dituen aukerak aintzat hartuta antolatu zen 2024an Ateak Ireki Dantzan – Dancing Uda Ikastaroa. Gainera, Goierriko gazteek ere parte hartu zuten ikastaroan, eta euskal dantzaren bidez harremanak sortu eta sendotzen hasi ziren.
Uda Ikastaro honetan, alde teorikoa eta praktikoa jorratuko dira, eta ingelesa eta euskara erabiliko dira nagusiki. Euskal dantzako irakasle adituek eskainiko dituzte saio nagusiak, eta dantzak euskal festa baten testuinguruan bizitzeko aukera ere emango die ikasleei. Ikastaroa euskal dantzako irakasleen etengabeko formakuntzara zuzendutako Dantzan Ikasi programarekin batera antolatzen da; Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da berau, 15 urteko ibilbidea duena.
Helburuak
Euskal kultura eta euskal dantzaren bidez euskal komunitatea sendotzen laguntzea.
Euskal dantzaren ezagutza teoriko eta praktikoan sakontzeko aukera ematea.
Euskal dantzak gizarte antolaketan, euskal kulturan eta komunitatearen kohesioan jokatzen duen funtzioa agerian jartzea.
Gizarte aurrerapen eta hobekuntzarako gorputz hizkuntzaren onurak aplikatzea.
Diasporako euskal gazteen nortasuna sendotzen laguntzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Metodologia
Erabiliko den irakats metodologia ondorengoa da:
- Adituen aurkezpenak
- Dantza ikastaldi praktikoak
- Murgiltze ariketak, praktika festiboa barrutik biziz
- Ariketa praktikoak, ikasitako guztia praktikan jarriz
Programa
2025-06-30
Documentazio banaketa
Registration
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Joxerramon Bengoetxea Caballero | UPV/EHU - Errektorea
- Eider Mendoza Larrañaga | Gipuzkoako Foru Aldundia - Ahaldun Nagusia
- Leire Artola | Beasaingo Udala - Alkatea
Inaugurazio-ekitaldia. UPV/EHUko Errektore jauna (konfirmatzeke), GFAko Diputatu Nagusi Andrea (konfirmatzeke), Beasaingo Alkate andrea (konfirmatzeke)
“Euskal Dantza eta Euskal Nortasunaren Garapena Diasporan. Basque Dance and Development of Basque Identity in the Diaspora“
- Iñaki Goirizelaia Ordorika | UPV/EHU - Irakaslea
“ Aurreskua eta soka-dantza, herri baten soka“
- Oier Araolaza Arrieta | UPV/EHU - Gizarte Komunikazioan doktorea
Kafea
“Euskal festetako dantzaldietarako dantza ikastaldi praktikoa I: banangoa, jotak eta dantza-jauziak“
- Ander Elordui Somarribia | Dantzaria - Ikus-entzunezko komunikazioa graduatu
Goierriko eta Gipuzkoako ezpata-dantza Hizlari/irakasleak: Aurtzaka dantza taldea
2025-07-01
“Euskal festetako dantzaldietarako dantza ikastaldi praktikoa II: banangoa, jotak eta dantza-jauziak“
- Josu Garate Suinaga | Dantzerti - Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan euskal dantzako irakaslea
Kafea
“ Euskal festetako dantzaldietarako dantza ikastaldi praktikoa III: banangoa, jotak eta dantza-jauziak“
- Ander Elordui Somarribia | Dantzan - Ikus-entzunezko komunikazioa graduatua
Euskal festetako dantzaldietarako dantza ikastaldi praktikoa IV: banangoa, jotak eta dantza-jauziak. Irakasleak: Aurtzaka dantza taldea.
Erromeria
Zuzendariak

Iñaki Goirizelaia Ordorika
UPV/EHU, Ingeniería de Comunicaciones
Ingeniaritza Telematikoan katedraduna da UPV/EHUn. Errektorea izan zen (2009-2017), eta lehenago, Unibertsitate-Enpresako errektoreordea (1998-2000), Akademia Antolakuntza arloaren errektoreordea (2004) eta Bizkaiko Campuseko errektoreordea (2005-2008). 1984an eta 1985ean Visiting Fellow Kaliforniako Stanford Research Institutuan (SRI). 2004an sei hilabetez irakasle bisitari Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko MediaLab laborategian. 2017an, Boise State University-ko (BSU) Eloise Garmendia Bieter katedraz jabetu zen. Bere ikerketa-ibilbidean hiru lerro hauek landu ditu: adimen artifiziala, ikusmen artifiziala eta telekomunikazio-sareetako segurtasuna. Orain ingeniaritza telematikoaren arloko I2T ikertaldeko kidea da. 1999an “Programazioaren oinarriak” testuliburuaren egilea da, eta 2021ean “Sareetan zehar dantzan Java erabiliz” liburuaren egilekidea. Bestalde, diasporako euskal balioei buruzko hausnarketa gauzatzen duen “Bai, bagara!” dokumentalaren sortzailea eta gidoigilea da, eta dantzari buruzko “Lur hau gurea” dokumentalaren sortzailea. Gaur egun, PuntuEus fundazioaren presidentea eta sortzaileetako bat da, eta Jakiunde izeneko zientzia, arte eta letren akademiako ohorezko jakituna da.
Hizlariak

Oier Araolaza Arrieta
Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetan aritzen da. Urbeltzen zuzendaritzapean Argiaren Alakiketan (1991), Kondharian (1997), Axuri Beltza (2008) eta Martin Zalakain (2017) ikuskizunetan aritu da dantzari. Dantzan.eus webgunearen sortzailea eta editorea da. Informazio Zientzietan (EHU, 1995) eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua (EHU, 2000), Musikologian egin du masterra (EHU, 2008), Artearen Historian Ikasketa Aurreratuen Agiria (EHU, 2010), eta doktore tesia Gizarte Komunikazioan (EHU, 2020) euskal dantza eta generoa ikertuz Mikel Laboa katedraren babesean. Euskal dantza irakasle izan da Dantzertin (2017) eta EHUn Euskal Dantzari buruzko ikasketetan (2016-2017). Euskal dantzaz hainbat artikulu idatzi ditu Argia, Berria eta Dantzan-en, eta hiru liburu argitaratu ditu: Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998), Euskal Dantza (Etxepare, 2012) eta Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan (UEU, 2020). 2012tik Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.

Ander Elordui Somarribia
Ikus-entzunezko komunikazioa graduatua, kultura eta talde dinamizatzailea, euskal dantza irakaslea eta plazako erromerietan gidaria.

Josu Garate Suinaga
Dantzaria, dantza-maisua, eta sasi-musikaria. Arkitektura ikasketak bukatuta hamarkada bateko jardun profesionalaren ostean afizioa ofizio bihurtu nuen Dantzan elkartean, dantzaren sustapen eta hedapenean, egun Dantzan Ikasi formazio programaren koordinazio eta kudeaketa orokorreko lanetan. Eibarko Kezka Dantza Taldean hazia euskal dantzen teknika eta errepertorioan. Bide paraleloan Argia taldeko partaide 1997az geroztik Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregiren gidaritzapean hainbat proiektutan eta ikuskizunetan parte hartuz; besteak beste "Martin Zalakain" (2017-2022) ikuskizuna Ander Lipus eta Arkaitz Canorekin batera, eta "Dantza" (2018) pelikula Telmo Esnal eta Koldobika Jauregiren ondoan. Dantzertin, Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolan, irakaslea naiz (2017 - ) euskal dantzako ibilbideko ikasgai teoriko nahiz praktikoetan. Hainbat dantza talde eta musikariekin aritu izan naiz elkarlanean. Aiko eta MP5 taldeetan aritzen naiz ahal den heinean gure herrietako plazak dantza araziz musikari zein gidari lanetan.

Iñaki Goirizelaia Ordorika
UPV/EHU, Ingeniería de Comunicaciones
Ingeniaritza Telematikoan katedraduna da UPV/EHUn. Errektorea izan zen (2009-2017), eta lehenago, Unibertsitate-Enpresako errektoreordea (1998-2000), Akademia Antolakuntza arloaren errektoreordea (2004) eta Bizkaiko Campuseko errektoreordea (2005-2008). 1984an eta 1985ean Visiting Fellow Kaliforniako Stanford Research Institutuan (SRI). 2004an sei hilabetez irakasle bisitari Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko MediaLab laborategian. 2017an, Boise State University-ko (BSU) Eloise Garmendia Bieter katedraz jabetu zen. Bere ikerketa-ibilbidean hiru lerro hauek landu ditu: adimen artifiziala, ikusmen artifiziala eta telekomunikazio-sareetako segurtasuna. Orain ingeniaritza telematikoaren arloko I2T ikertaldeko kidea da. 1999an “Programazioaren oinarriak” testuliburuaren egilea da, eta 2021ean “Sareetan zehar dantzan Java erabiliz” liburuaren egilekidea. Bestalde, diasporako euskal balioei buruzko hausnarketa gauzatzen duen “Bai, bagara!” dokumentalaren sortzailea eta gidoigilea da, eta dantzari buruzko “Lur hau gurea” dokumentalaren sortzailea. Gaur egun, PuntuEus fundazioaren presidentea eta sortzaileetako bat da, eta Jakiunde izeneko zientzia, arte eta letren akademiako ohorezko jakituna da.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte |
---|---|
87,00 EUR | |
74,00 EUR | |
61,00 EUR | |
25,00 EUR | |
74,00 EUR | |
74,00 EUR |
Kokalekua
Igartzako Jauregian eta Kiroldegian
Beasain Bidea, 20216 Beasain, Gipuzkoa/Igartza Oleta Kalea, 3, 20200 Beasain, Gipuzkoa
Gipuzkoa